“Zuberotik Lapurdi kostalderaino sorkuntza indartsu dago”

  • Luzien Etxezaharretak (Hazparne, 1946 ) Ziburuko Azokaren aitortza jasoko du datorren larunbatean azokaren IV. edizioan, herriko plazan. Kazetari, idazle eta editore gisa lan ugari egindakoa da eta, besteak beste, Maiatz aldizkariko arima izan da azken 40 urtez. 10:00etan aitortza jaso ondoren, Zubiburu mahai-inguruan parte hartuko du Susako Leire Lópezekin batera.


2023ko ekainaren 01ean - 10:17
Azken eguneraketa: 11:31

Ziburuko Azokaren IV. Edizioak zuri egingo dizu aitortza. Ez zara izan zure lanei, zeure buruari oihartzun handirik ematekoa. Nola sentitzen zara?

Halako aitortza bat egiteak esan nahi du urte asko dituzula, baina nik alde ona hartuko dut: euskararen alde egindako aitortza bat gisa jasoko dut. Euskararen langile naiz eta pozik hartzen dut aitortza. Iparraldean urtez urte lan handia egiten da bere hizkuntzaren begiratzeko, eta horren guztiaren sostengu gisa ere hartzen dut nik.

Sentimenduak askatzeko balio die askori literaturak. Zuri zertarako balio dizu?

Literaturan sentimenduak asko baliatzen dira. Sentimenduaren agertzea jendeari sentiaraztea da. Idazlea da arte langile bat eta hitza baliatzen du zerbait adierazteko.

Narrazioa, poesia, kronika eta bilduma, denetatik jorratu duzu. Eta kazetaritza. Zein generorekin gelditzen zara?

Kazetaritzak eta irratiko lanak asko hunkitu nau. Jendearekin hitz egiteak ematen dizu lotura handia zure sorterriarekin, eta hori sentitu dut gehienik. Beste genero guztiak espresa-bideak dira eta izaeraren arabera hautatzen dira. Norberaren bizitzak ere eragin handia du egiten duenarekin. Idaztea lan handia da, jarraikortasuna eskatzen du eta nik biziki maite izan dut hitzekin munduaren kontatzea. Kronikak, irrati emankizunak, elkarrizketak... horrek lotura handia ematen dio idazle eta sortzaileari bere herriarekin.

"Kazetaritzak eta irratiko lanak asko hunkitu nau. Jendearekin hitz egiteak ematen dizu lotura handia zure sorterriarekin, eta hori sentitu dut gehienik"

“Nor dabil Euskaraz idazten Ipar Euskal Herrian?”, galdetu zenioten zuen buruei duela 40 urte Maiatz aldizkariaren hastapenetan. Nor zebilen?

Pierre Lafite apaiz idazleak aipatzen zuen 300 idazle eta 300 irakurle zeudela orduan Euskal Herrian. Duela 40 urte asko aldatu zen Ipar Euskal Herria, eta eskolan eta unibertsitatean zebilen jendearekin belaunaldi berri bat sortu zen. Frantzian ezkerra sartu zen gobernuan. Eta abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna ere lotuak izan ziren. Euskal mundu geldia aspergarri zitzaigun, munduan eta sozietatean aldaketa handiak gertatzen ari ziren eta hemen ere eman ziren aldaketak: feminismoa, ingurumena, burujabetasuna... Hitza hartzea garrantzitsua bihurtu zen eta, gaur egun ere, geroari begira motor handia izango dela uste dut, jendartea horrela kanbiatu behar da eta. Ni irratigintza sortzaile berri hartan murgildua nintzen eta pasio handiz bizi nuen herritarrekin, euskararekin, Euskal Herriarekin etorkizunari begira.

Nola dira Maiatz eramateko lekukoak?

Beti bezala, haurrek gurasoen lekukoa hartzen dute. Edozein jendartetan ikusten da nola belaunaldi batek kritikatzen dituen berritasun eskasak. Hala ere, ez dakit gure lekukoak nolakoak izango diren. Gurean dena dohainik egiten dugunak ari gara, ditugun diru-laguntzak gure aurrekontuaren zati txiki bat besterik ez dira. Gure kemena eta nahikeriarekin bizi da Maiatz eta ondokoek ere, Euskal Herriak bezala, euskararen maitaleekin eta bere herria maite dutenekin kontatu beharko dute.

Zeuk esana da: “Ez dut etsitu nahi, nahiz denak erakusten didan etsigarria dela mundu hau”. Horrela jarraitzen du munduak?

Ez. Etsigarria da so-egile baten bezala geldirik egoten bazara. Ipar Euskal Herrian jendeak hitza hartzen du, ekintzak egiten ditu, gazteek gauza asko sortzen dituzte... Etsipenak ez du deus onik ekartzen. Bizi gareino, elkartasuna badagoeino, esperantza handi bat bada gure artean. Ez dut horren zalantzarik, baina munduko etsipen hori ere hor da, bortizkeria, gerrak, miseria... horiek ere konponbidea behar dute. Han eta hemen irtenbidea elkartasunean da.

"Etsipenak ez du deus onik ekartzen. Bizi gareino, elkartasuna badagoeino, esperantza handi bat bada gure artean"

Eta gure bazterrak, nola daude 2023ko honetan?

Apaltasunez hitz egin behar da. Errealitatea ez da inoiz ongi ikusten. Garai honetan, datu ekonomikoek lehentasun faltsua dute mundu mailan. Iparraldean apustu handiak dira, baina indarrak ere bai. Hirigintza basa bat sortzen ari da kostaldean, baina husten ari zen barnealdea orain indartzen ari da nekazari berriekin, eta hori ingurumenari eta bizi berri bati begira oso esperantzagarria da. Zuberotik Lapurdi kostalderaino sorkuntza indartsu dela ikusten da. Kultura eragile indartsua da gauzen aurreratzeko, baita politikan eta ekonomian ere. Ez da beldurtzerik. Gogoetatu behar da nola bizi eta nola gureganatzen ahal ditugun apustu handi horiek. Hala ere, mundua lehendabizi norberaren inguruan kanbiatzen da, eta elkartasuna da burujabetzaren oinarria.

Ziburuko Azokaren IV. edizioa egingo da. Nola ikusten duzu bere garapena?

Baltsan elkarteak apustu handia egin du eta premiazkoa da euskarak bere biziguneak izatea, batez ere kostalde honetan. Ziburu eta Donibane Lohizunek toki handia hartu dute euskal literaturaren historian eta Baltsan lekukoa hartzeko saioa egiten ari da. Hori zoriontzekoa da. Azoka euskararen eguna da, eta horrekin batera, irakurleekin, editoreekin, idazleekin eta, oro har, euskaltzaleekin harremanak indartzeko eguna. Iparraldeak badu indarra, eta euskara hemen sortzaile eta indartsu dela erakusten du. Zorionak!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Euskaltzaleen parte-hartze bizia nabarmendu dute Ziburuko Azokaren antolatzaileek

Euskara hutseko liburu eta disko azoka euskaraz “normalki, lasaiki eta naturalki” bizitzeko gunea bilakatu da. Urtez urte ekitaldiak aurrera egiten du eta euskaltzaleentzat ekitaldi garrantzitsuenetako bat bihurtu da, azokaren antolatzaileek nabarmendu dutenez... [+]


Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Zin degizut, euskara eta bagara

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka iragan da ekainaren 1ean, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkartuz herriko plazan. Euskara ala ezkara lelotzat zeukan bosgarren edizio horren balorapen baikorra egin dute antolatzaileek: jendetza bertaratu da,... [+]


Kronika
Zin degizut, euskara eta bagara

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka iragan da ekainaren 1ean, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkartuz herriko plazan. Euskara ala ezkara lelotzat zeukan bosgarren edizio horren balorapen baikorra egin dute antolatzaileek: jendetza bertaratu da,... [+]


Zubiburu mahai ingurua. Daniel Landart eta Arantxa Hirigoen
“Antzerkia emana izateko da, gordetzeko baino”


2024-05-31 | Euskal Irratiak
Maddi Zubeldia
“Ziburuko plaza euskararen arnasgune izatea erdietsi dugu azokarekin”

Berrogei argitaletxe eta diskoetxe, horietarik bederatzi berri, eta 120 salmahai bosgarren Ziburuko liburu eta disko azokan. Ekainaren lehenean ospatuko dute Baltsan elkarteak eta Argia hedabideak


2024-05-30 | ARGIA
Ziburuko Azokako kontzertuak: Lumi, Bloñ, Pelax eta Hegazkin

Argitaletxeez gain, diskoetxeak egonen dira Ziburuko Azokaren baitan. Horietariko batzuen sorkuntzak zuzenean deskubritzeko parada izanen da aurtengoan ere azoka.


2024-05-29 | Estitxu Eizagirre
Euskarazko 119 liburu eta disko berri eta 40 egile egongo dira larunbat honetan Ziburuko azokan

Urtean bertan argitaratutako lanak izaten dira protagonista Ziburuko Euskarazko Liburu eta Disko Azokan. 2024an argitaratu eta Ziburuko azokara eramango dituzten liburu eta diskoen zerrenda iragarri dute bertan egongo diren 33 liburu-argitaletxe eta 3 diskoetxeek. Era guztietako... [+]


Daniel Landart, kulturgilea
“Poeta naizen? Poesia sentimenduak dira, besteek erantzun beharko diote horri”

Elkarrizketa bat papereratzerakoan galtzen dira isilune eta esku keinuak. Pena da. Daniel Landart entzuten ari zela gogoeta hori zeukan kazetariak, eta gauza bera pentsatzen zukeen argazkilariak ere, ikusirik ondoko egunean esku keinuen argazki andana bidali ziola kazetariari... [+]


“Euskara ala ezkara”

Aurtengo Ziburuko Euskal Liburu eta Diska Azokaren aurkezpenean, irakurketa hau plazaratu dute antolatzaile diren Baltsan elkarteak eta ARGIAk. Baltsan elkartean, maiatzaren 7an.


2024-05-20 | Estitxu Eizagirre
Hauek dira Ziburuko 5. Euskal Liburu eta Disko azokan aurkeztuko diren liburuak

Ekainaren 1ean izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean antolatzen duten euskara hutsezko azoka, eta oparo dator bosgarren edizioa. Aurten 41 argitaletxe izango dira bertan (inoizko gehien) eta egitarauan ordu erdiro izango da ekitaldiren bat musikaz eta literaturaz... [+]


Eguneraketa berriak daude