AHTren obrek Lezetxiki haitzuloa kaltetu dutela salatu du espeleologo talde batek

  • Arrasateko Lezetxiki haitzulora sartzeko ohiko pasabideetako bat harriz estalita aurkitu dute, eta barrualdea Abiadura Handiko Trenaren tunelak erdiz erdi "zulatuta". Euskal Herriko historiaurreko aztarnategi garrantzitsuenetakoa da Lezetxiki, gizakiaren aztarnarik zaharrenak aurkitu dira bertan, besteak beste. Eusko Jaurlaritzak duela hilabete gutxi izendatu ditu harpea eta azpiko galeriak Babes Bereziko Kultura Ondare. Adifek eta Gipuzkoako Aldundiak ukatu egin dute aztarnategia bera kaltetua izan denik.

Tunel batek erdiz erdi zulatu du Lezetxiki, Euskal Herriko historiaurreko kultur ondare.

2023ko otsailaren 01ean - 08:54
Azken eguneraketa: 16:48

Arrasate eta inguruko espeleologo talde batek Lezetxiki haitzuloa erabat kaltetuta aurkitu du AHTren obren ondorioz. Azaldu dutenez, duela bi urte  konturatu ziren haitzulora sartzeko "ohiko bide bat" eroritako harri handiz zegoela estalita eta ezin zela handik igaro. Duela gutxi, ezezaguna zitzaien beste pasabide batetik sartu dira eta "izugarrizko kareharri eta lur-jausia" aurkitu dute; eta barrurago, AHTko obren tunel batekin egin dute topo.

"40 bat metro aurrerago, metalezko sarez eta xaflez osatutako horma atzeman genuen. Hobeto aztertu ondoren, Abiadura Handiko Trenaren tunelaren kanpo estaldura zela egiaztatu genuen", azaldu dute ohar bidez. Prentsara bidalitako irudi eta bideoetan ikus daiteke Lezetxikiko galeria harrizko anabasak hartua eta metalezko egitura zilindriko handi batek erdiz erdi zulatua.

"Ez dugu zalantzarik kaltea handiagoa izango dela, agerian ez badago ere", diote espeleologoek, eta gogor salatu dute gertatutakoa: "Onartezina da Lezetxiki modu horretan suntsitzea, Arrasateko eta Euskal Herriko ondare arkeologiko garrantzitsua dena eta guretzako kobazulorik kuttunena dena", adierazi dute.

Euskal Herriko giza aztarna zaharrenak

Aztarnategi garrantzitsua da Lezetxiki, bertan aurkitu zituzten Euskal Herriko giza aztarna zaharrenak Jose Migel Barandiaranek eta Jesus Altunak, duela 156.000 urteko emakume baten besondoa, zehazki.

Baina horrez gain beste aztarna asko ere azaleratu dituzte. 1996tik EHUko Alvaro Arrizabalagak zuzendutako indusketetan, besteak beste, haitzuloetako hartzaren eta lehoiaren hezurrak azaldu dira, baita Aurigñac aldiko eta Mousteriar aldiko industria litikoa, homo sapiens baten garaialdea eta Neandertal gizakiaren haginak ere. Hain justu, hagin horien inguruko ikerketa berri batek Iberiar Penintsula iparraldeko neandertalen arrasto berrienak direla berretsi du.

Eusko Jaurlaritzak 2022ko ekainean Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatu zuen Lezetxikiko aztarnategia, Gune Arkeologiko kategoria emanda. Lezetxikiko kobazuloa, azpiko galeriak eta harpea bera dira babestutako elementuak.

Udalaizko AHTren lotunearen erdian

Udalaiztik gertu kokaturik, AHTren ibilbidearen hastapeneko proiektuak bete-betean harrapatzen zuen Lezetxiki, eta desagertuta legoke seguruenik, proiektuari 1998an jarritako helegiteengatik izan ez balitz. Nolanahi ere, arkeologoek eta tokiko erakundeek urteak zeramatzaten haitzuloa legez babesteko eskatzen.

AHTren lotune nagusietako baten inguruan dago Lezetxiki, eta hango lanak azken bizpahiru urtetan asko azkartu dira. Hain justu, espeleologoek duela bi urte haitzuloaren galeria itxita aurkitu zutenean, obren danbateko eta dardarak entzuten zirela ziurtatu dute.

Adif sozietatearen erantzuna

Arrasate-Elorrio zatiko AHTko obren eskumena Adif sozietatearena da, eta ohar bidez argitu nahi izan du kaltetutako eremua katalogatu gabe zegoela, eta AHTren obrak haitzulora sartu zirela ohartzerakoan Gipuzkoako Kultura sailari abisua igorri ziola. Foru arkeologoek egindako azterketak ondorioztatu zuen "haitzuloaren egoera orokorra ona zela eta ez zegoela aztarna arkeologiko eta paleontologikorik", dio Adifek.

Gipuzkoako Aldundiko Kultura sailak, bere aldetik, esan du aztarnategitik "distantzia askora" dagoela irudietan ikusten den galeria hori, haitzuloaren "beste muturrean" eta babestutako eremutik kanpo. Gainera, gogorarazi du duela urte batzuk ere Lezetxikiko galeria bat kaltetua izan zela inguru horretan, AHTren obrengatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Auzi eta erronka ugari izango dituzte gogoetagai Amikuzeko Otsail Ostegunetan

Otsailaren 6an hasi eta 27ra bitarte, lau ekitaldi antolatu dituzte Donapaleun. Lehena herriko etxean iraganen da, eta ondokoak Bideak gunean.


Haurrek Debako liburutegian jasaten duten bazterketaren aurrean esku hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


2025-02-03 | Euskal Irratiak
Antton Luku
“Egiazko urtats da inauterien momentua”

Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


2025-01-30 | Iker Barandiaran
Gure iragan eta oinarria testuinguruan

Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025

------------------------------------------------

Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


2025-01-30 | Gorka Intxausti
Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Sarah Babiker. Gurpiletik atera
“Abiadura honetan ezin diegu eutsi berez funtsezkoak diren gauza batzuei”

Hirietako egunerokoa interesatzen zaio Sarah Babiker kazetariari; ez, ordea, postaletako irudia, baizik eta auzoetan, parkeetan, eskoletan, garatzen den bizitza; bertan dabilen jendea. Lurralde horretan kokatzen dira bere artikuluak, baita iaz argitaratu zituen bi lanak ere... [+]


Eguneraketa berriak daude