Fusio nuklearra, lorpen bat lorpen ez dena: ahantz ditzagun ezinezko ametsak

  • Ziurrenik gogoratuko duzu [Il Fatto Quotidiano egunkariko irakurle italiarrei ari da] Ugo Tognazzi eta Raimondo Vianelloren "Il Troncio della Val Clavicola" filmeko esketx bat, Interneten erraz aurki dezakezuna. Kontatzen zuen artisau baten istorioa: zuhaitz baten enbor osoari egurra jatearen poderioz azkenean haginetarako txotx bakar bat lortzen duena. Istorioak badu antzekotasunik fusio nuklearraren azken iragarpenekin. Alimaleko makina bat erabiliz lortu dute energia kantitate txiki bat sortzea: enbor bat xahutuz, txotx bat.


2022ko abenduaren 18an - 23:14
Azken eguneraketa: 2022-12-19 08:02:32
Kaliforniako (AEB) Lawrence Livermore laborategiak iragarri du fusio nuklearra erabiltzeko proiektuan urrats garrantzitsu bat eman dutela. Argazkia: Damien Jemison.

Fusio nuklearrak itxaropen handiz eta desilusio handiz betetako historia luzea du. 1954an, Ameriketako Estatu Batuetako Energia Atomikoaren Batzordeko presidente Lewis Straussek zoritxarreko esaldi bat bota zuen: esan zuen egunen batean fusio nuklearraren energia hain merkea izango zela, ezen ez zuela mereziko erabiltzaileei kobratzea ere (“too cheap to meter”, merkeegia neurtzen ibiltzeko). Ia hirurogeita hamar urte geroago esan dezakegu historian egindako aurreikuspenik txarrenetakoa izan zela. Fusio nuklearrezko energia ez bakarrik ez da merkea, baizik eta ez da existitu ere egiten energia erabilgarri moduan.

Fisio nuklearra ez bezala, zeinak onerako edo txarrerako energia sortzen baitu kontrolatutako baldintzetan (eta arma moduan ere kalte handia eragin dezake), fusio kontrolatua oraindik ere da hurbildu ahala urruntzen diren berehalako ilusio horietako bat. Urteetan zehar metodo asko proposatu dira hori lortzeko, batzuk exotikoak, beste batzuk konplikatuak, beste batzuk engainagarriak ("fusio hotza", adibidez). Eta guztiak ziren garestiak. Mende batez horren bila ibilita, inork ezin izan du aurkitu praktikan funtzionatzen duen ezer.

Eta orduan, zer da egunotan Lawrence Livermore laborategitik zabaldu den fusio nuklearrean egin omen delako "aurrerapen historikoari" buruzko iragarki hau? Esan digute fusio esperimentaleko instalazio batek lehen aldiz lortu duela energia gehiago sortzea erreakzioa hasteko behar izan duena baino. Esan dezagun hori hein batean dela egia: egia da soilik fusioaren beraren energia-balantzea hartzen badugu kontuan, baina ez da egia baldin eta sistemaren energia-galera saihestezinak kontuan hartzen baditugu.

Hitz batez, "aurrerapen historikoa" ez da batere aurrerapen. Erabilitako teknologian ez dago ezer berririk: 1950etako hamarkadan sortutako "konfinamendu inertzial" bera da beti. Ordutik hona xehetasun asko hobetu dira eta ekipo handiago eta indartsuagoak eraiki ere bai. Baina oso urrun gaude erabilera praktikoetatik. Laborategiko ikertzaileek berek ere esan dute “10 urte gehiago” beharko direla. Batzuek 20 urte aipatzen dituzte eta beste batzuek 50. Horixe da “zenbakiak aliritzira botatzea” ["dare i numeri del lotto", italieraz] esaten diogunaren adibide bikaina.

Egoera irudikatzeko, imajina ezazu zerrategi bat zuhaitz-enborrekin hortzetarako txotxak egiten dituena. Imajinatu 70 urteko lanaren ondoren, zerrategi honek azkenean lortu duela haritz-enbor oso batetik txotx bakar bat sortzea. Arrakasta al da? Agian bai, baina agian planteamendua ez da guztiz zuzena.

Zoritxarrez, ordea, propagandak lortzen du gauzarik alferrikakoenak arrakasta bihurtzea. Zientzia gaiez aritzen gara zirku ikuskizun bat balitz bezala (zatozte, jaun-andereoak, etorri bi buru dauzkan emakumea ikustera!), eta hau ez bakarrik energia nuklearraren alorrean gertatzen, baizik eta ia arlo guztietan, baita medikuntzan ere. Arazoa da jendeak sinetsi egiten duela, eta horregatik ezin konta ahala jendek seriotan hartu dute fusio nuklearraren albistea. Eta ezin konta ahala txorakeria irakurri dira prentsan, ez gara xehetasunetan sartuko.

Kim Budil Livermore laborategiko zuzendaria albistea ematen hedabideei. Argazkia: J Scott Applewhite.

Beti kontu bera da: ero moduan bilatzen dugu gure arazoak magikoki konponduko dituen zerbait, energia bat “ordain araztea merezi ez izateko bezain merkea”. Amets ederra, baina ametsak ez dira egia bihurtzen egiazkoak direla sinesteagatik, Errauskineren ipuinean bezala. Kontrolatutako fusio nuklear izango da energia kontuetan amestu dezakegun ametsik ez-probableena. Garestia eta konplexua da, material arraro asko behar ditu, eta ez da egia hondakin erradioaktiborik sortzen ez duenik ere (nahiz eta hala argitaratu egunkarietan). Eta, azkenik, ez da egia fusioa lortzeko erregaia, hidrogenoa, ugaria denik ere. Gaur egungo bertsioetan, "tritio" izeneko hidrogenozko isotopo bat behar du, hau ez da lurrean aurkitzen lurrean, sortu behar da litioaren isotopo batetik eta litioa ere urria da lurrean.

Ororen buru, fusioa hartzen badugu energia sortzeko modutzat, bide nahiko malkartsua da. Aldiz, aplikazio militarrak eduki ditzake, baina hori jada beste kontu bat da.

Beraz, ez al da hobe jada badaukagun fusio-erreaktorearekin konformatzea, alegia, Eguzkiarekin? Gure beharrak asetzeko adina energia ekoizten du eta ordaindu ere ez daukagu: doan dator zerutik. Zer gehiago eska dezakegu? Egin dezagun aurrera eguzki-energiarekin, eta ahaztu ezinezko ametsak.

Ugo Bardi kimikari eta kliman adituaren artikulu hau Il Fatto Quotidiano egunkaritik euskaratu dugu. Bardik ARGIAren Larrun gehigarrian "Peak civilisation': Zerk hondoratu gaitzake Erromatar Inperioa bezala?" plazaratu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
Gorbeialdeko makroproiektu energetikoen aurkako milaka helegite aurkeztu dituzte Jaurlaritzan

Zigoitian 100 hektareako parke fotovoltaikoa eraiki nahi du Solariak, eta eskualdea gurutzatuko luke oso goi tentsioko linea batek ere. Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako bizilagunek herritarren 5.540 helegite aurkeztu dituzte ingurua “mehatxatzen duten proiektuak gelditzeko... [+]


2024-05-23 | Elise Dilet | Enbata
Energia herritarrak

Gaur egun, etengailu bat sakatzea keinu hutsala da. Gehiengoak ez daki energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, energia-ekoizpen orok eragina baduelarik. Erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako energia ereduaren hauskortasunari buru egiteko, energia herritarren... [+]


Statkraften zentral eolikoaren proiektuari helegitea jarri diote Azpeitia, Zestoa eta Errezilgo udalek

Babesturiko natur eremuetan egoteagatik, ingurumenean izan dezakeen inpaktuagatik eta hiri planeamenduarekin bat ez egiteagatik jarri dute alegazioa hiru udalek, besteak beste. Multinazional norvegiarrak eraiki nahi duen zentral eolikoak bost haize-errota handi aurreikusten ditu... [+]


2024-05-09
Siemens Gamesak “doikuntzak” iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna

Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]


2024-03-25 | ARGIA
“Megaproiektu berriztagarrien egungo hedapenaren aurka eta bizitzaren alde” manifestua sinatu dute hainbat alorretako 75 pertsonak

"Elite ekonomiko baten pribilegioak iraunarazten diren aldi berean, konponbide faltsuak eskaintzen dizkigute, egiazko konponbideek beharko luketena onartu gabe: oligarkia energetikoa erabat auzitan jartzea, hazkunde ekonomikoaren aginduarekin haustea, gure eredu produktibo... [+]


2024-03-20 | ARGIA
Jasangarritasunaren Euskal Azokak hamargarren edizioa egingo du asteburuan Durangon

Berdeago Azoka egingo dute martxoaren 22tik 24ra, Durangoko Landako Gunean. Energia-eraginkortasunaz eta kontsumo arduratsuaz kontzientziatzeko helburua du Jasangarritasunaren Euskal Azokak, ingurumena babesteko irtenbideak tarteko.


Adrián Almazán
“Gizartearen logika algoritmikoarekin, gizakiak esplotatzen jarraituko dugu”

Fisikan lizentziatua eta Filosofia doktore, Gasteizen du ohiko bizitokia Adrián Almazánek (Madril, 1990), baina egun Madrilgo Carlos III Unibertsitatean ematen ditu klaseak. Digitalizazioak ingurumenean, energian eta gizartean sortzen dituen eraginak izan ditu... [+]


Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren legea adostu dute EAJ, EH Bildu eta PSEk

EAJ, EH Bildu eta PSE-ren babesarekin atera da aurrera. Erregai fosilen desinbertsiorako plan bat gauzatu beharko du Jaurlaritzak. Helburu nagusia 2050rako EAEn karbono emisioak zerora murriztea da.


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Energia nuklearraren ekoizpena maximo historikoan: seguru al gaude?

Nazioarteko Energia Agentziaren esanetan 2025ean inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da munduan. Nuklearren bultzada berri baten aurrean gaude, baina erreaktore eta zentraletan izaten diren “gertakariak” ikustea besterik ez dago hartzen ari garen... [+]


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


“Mineral eskariaren %67 birziklapenaren bitartez lor daiteke”

Amigos de la Tierra gobernuz kanpoko erakundeak zenbait neurri jaso du mineral berriak erosteko beharra murrizteko, esaterako, ekonomia zirkularra eta aurrezteko praktikak bultzatzea eta ibilgailu elektrikoen flota murriztea.


Eguneraketa berriak daude