Pantailak Euskaraz elkarteak sortu du ekimena, pantailetatik jasotzen dugunak hizkuntza ohituretan “zuzeneko eragina” duela uste baitu. Astebetez euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitzeko eta horretarako dauden zailtasunez ohartarazteko xedea du Pantailaldiak.
Pantailaldia egitasmoa antolatu du Pantailak Euskaraz elkarteak, astebetez, azaroaren 11tik 18ra, euskarazko ikus-entzunezko edukiak kontsumitu eta sortzeko xedez. Hain justu, Euskaraldiaren atarian egingo dute ekimena, “Euskal Herri mailako halako ekimenarekin sinergiak aprobetxatuz”, taldeak azaldu duenez. Dagoeneko parte hartzeko izena eman daiteke Pantailak Euskaraz-en webgunean.
Euskararen egoeraren hainbat datuk kezka zabaldu du azkenaldian: Soziolinguistika Klusterraren 2021eko kale erabileraren neurketen arabera, Euskal Herrian zortzi lagunetik batek egiten du euskaraz, 2006an baino 1,1 puntu gutxiago. Pantailak Euskaraz taldearen iritziz, pantailetan kontsumitzen dugunak eragin zuzena du hizkuntza ohituretan. Horregatik, Pantailaldiko astebeteak ikus-entzunezkoen kontsumo joera aldaketa bat bultza dezakeela uste dute: “Telebistak, zinemaz, streaming plataformetan, Youtuben, bideojokoetan… Dauden euskarazko kateak, baliabideak, euskal sortzaileen lanak eta nazioarteko eduki euskaratuak kontsumitu daitezen”, hori espero du elkarteak, Berriak jaso duenez.
Baliabideek inoiz baino gehiago diruditen honetan, ordea, Pantailaldiaren beste helburu bat da euskarazko edukiak jasotzeko dauden zailtasunez ohartzea eta, hala, ikusaraztea erakundeen aldetik neurri gehiago eta eraginkorragoak behar direla. Parte hartzaileek beren bizipenak azaltzeko eta elkarren berri izateko sareetan #PANTAILALDIA traola erabiltzeko eskatu dute antolatzaileek. Sare sozialetako profiletan egitasmoaren logoa ipintzea ere proposatu dute. Bost lagunek konpromiso berezia hartu dute, Hego Euskal Herriko lurralde bakoitzeko batek eta Ipar Euskal Herriko beste batek, beren esperientzia aktiboki partekatuko dute sareetan eta tokiko hedabideetan, Berriak jaso duenez.
Dinamikaren bueltan jarduera gehiago ere egingo dituztela jakinarazi du Pantailak Euskaraz-ek; hala nola, azaroaren 13an protesta bat egingo dute, euskaldunek zinemetan bizi duten “diskriminazioa” salatzeko. Euskalgintzako beste talde batzuek ere babestuko dute ekimena: Euskalgintzaren Kontseiluak, Euskaltzaleen Topaguneak, Uemak, Euskal Herrian Euskaraz-ek, Gazte Euskaltzaleen Sareak, Euskal Encodingsek eta Game Erauntsiak.
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak orain gutxi azaleratutako ikerketa baten arabera, Euskal Herrian euskarazko ikus-entzunezko edukiek presentzia oso urria dute, bai gazteen artean baita haurrenean ere.
Bestalde, Pantailak Euskaraz plataformak gogorarazi du ia bi aste direla Twitterrek kontua itxi zionetik, eta “behin betiko erabakia” dela jakin duela. Zentsuraren aurka eta adierazpen askatasunaren alde, sinadura bilketa abian du taldeak.
Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]
Euskaraz deklaratzea ukatu dio epaileak, eta erabaki du ez parte hartzea bere aurkako epaiketan. Auzitegi kanpoan babesa ematera joandako hamarnaka euskaltzaleren aurrean desobedientziarako deia egin du Torrek. Guztira 3.268 euro ordaintzera zigortu dute.
2021ean EAEko udaltzain laguntzaileentzako lan-poltsa bateratua osatu zuten. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du orduan ezarritako hizkuntza eskakizuna, B2 maila, alegia. Hizkuntza eskakizuna “neurrigabea” dela argudiatu du. Kontseiluak adierazi du EAEko udaltzain... [+]
Donostiako autobus gidari batek maiatzaren 2an, bere hizkuntza eskubideak urratzeaz gain, erantzun euskarafoboa bota ziola salatu du herritar batek. Gertakari horren berri Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eman du. ARGIAk pertsona horrekin hitz egin du, zer gertatu zen jakiteko.
Laborantza lizeoetan tokiko hizkuntzetako irakaskuntza sailen sortzea eztabaidatua izan da frantses legebiltzarrean. Legearen zuzenketa proposatu du Iñaki Etxaniz legebiltzarkideak.
Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]
Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.
Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.
Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]
Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.
Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeaz gain, euskararen aldeko borrokak kalean ikustaraztea eta indartzea izango du xedetzat.
Duela egun batzuk, Donostiako epaitegiko epaile batek Udaltzaingorako bi lanpostutarako euskararen B2 hizkuntza eskakizuna eskatzea baztertu zuen. Epaile berak, aldi honetan, Donostiako Udalaren erabakia babestu du, eta adierazi du Digitalizazio Kartografikoko bi udal... [+]