Nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean belaunaldien arteko errelebo falta da azken urteetan azaleratu den arazo nagusietako bat. Nafarroan, egoera horri aurre egiteko asmoz, proiektu berezi bat abiatu du Andia Mankomunitateak: Zunbeltz nekazaritzako test gunea. Hain zuzen, etorkizun hurbilean hasi nahi duten pertsonei haien abeltzaintzako proiektuetan trebatzeko espazioa eta azpiegiturak eskainiko dizkie egitasmoak. Ekoizpen ekologikoko Kontseiluaren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Gobernuaren babesa ere jaso du proiektu pilotuak.
Andia Mankomunitateko Edorta Lezaun presidenteak eta Elena Cereceda teknikariak eman dizkigute azalpenak: “Jendeak haien abeltzaintza proiektua frogatzeko esparru babestua da test gunea”, diote. Hiru esparrutan eskainiko die Zunbeltz espazioak babesa lehen sektorean trebatu nahi duten horiei: esparru fisikoan, legalean, eta formakuntzan.
Alde batetik, hasi nahi duten horiei proiektu batean sartu eta inbertsio handiak egin aurretik, lurra, azpiegitura eta tresneria eskuragarri utziko dizkie test guneak. Bestetik, Zunbeltz elkartearen bidez, erosketak eta salmentak modu legalean egin ahal izango dituzte partaideek. Azkenik, formakuntzaren atalari dagokionez, aktiboan dauden abeltzainen tutoretza modukoa izanen dute. Proiektuan parte hartzen duen bakoitzak jarduera berean profesionalki diharduen tutore bat izanen du.
Ipar Euskal Herriko Trebatu elkartea eredutzat izan dute Andia Mankomunitateko kideek. “Frantziako Estatuan horrelako 60 bat esparru dituzte martxan. Espainiakoan, zortzi inguru ari dira prestatzen, eta bakarra dago aktibo”, diote. Horiek guztiak RETA sarean daude bilduta, baita Zunbeltz bera ere. Nafarroako proiektu pilotu honetan, momentuz, abeltzaintzako proiektuek soilik dute lekua, baina aurrera begira, nekazaritzako egitasmoetara ere zabaltzeko asmoa azaldu dute bultzatzaileek.
Zein fasetan dagoen Zunbeltz? Bada, lehen pausoak ematen ari da, momentuz. Ukuilua eraikitzen ari dira, eta asteotan interesa duen jendearekin bilerak egiten ari dira. Datorren asteetan hasiko dira aukeraketa fasearekin. “Lauzpabost lagunek izanen dute Zunbeltzen trebatzeko aukera. Gainera, dinamizatzaile bat ere egonen da gunean, partaideak laguntzeko”. Aukeraketa prozesurako hainbat aldagai izanen dituzte kontuan: Andia Mankomunitateko bizilagunak izatea, formazio eta esperientzia edukitzea, generoa –emakumezkoek lehentasuna izanen dute–, adina –gazteek aukera gehiago–, eta proiektu kolektiboak izatea, besteak beste. Hori bai, Zunbeltzen parte hartzeko, abeltzaintzako ekoizpen eredu estentsibo eta ekologikoko proiektuak beharko dute izan. Informazio gehiagorako, Andia Mankomunitateko edozei udaletako webgunera jo dezake interesa duenak.
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]
Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]
Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du, ARGIAkoaren ondoan.
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua argitaratu berri du ARGIArekin. "Egin ezazu zuk zeuk" filosofia kosmetikoen mundura ekarrita, egunerokoan behar diren produktuak egiteko liburu teoriko-praktikoa da. Eskuragarri dago azoka.argia.eus webgunean.
Naturopatiaren eta iridiologiaren mundutik iritsi zen Eztizen Agirresarobe Pineda ezkiotarra kosmetika naturalaren mundura: “Hirugarren urtea dut naturopatia eta iridiologia ikasketetan, baina lehenagotik ere egiten nituen ukenduak, kakaoak, eta antzekoak”, azaldu... [+]
Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]
Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean lehen sektoreari lotuta dituzten hutsuneak identifikatzeko, eta ondorio... [+]
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]
Urteak dira Bergaran kontsumoaz eta lehen sektoreaz lanketa zabala egiten hasi zirela. Ereindajan kooperatibaren eta Elikadura Mahaiaren sorrerak bultzada izan ziren lanketa orokor horretan. Azken urteotan, azoka plazaren inguruko hausnarketa prozesuan buru-belarri aritu dira... [+]
2014an sortu zuten Birika Permakultura proiektua Leioako lursail okupatu batean. Jurgi Uriarte Idiazabalek eta beste bi kidek jarri zuten martxan egitasmoa. “Lursail hartatik bota egin gintuzten gerora, aparkalekua egin behar zutelako, eta, etenaldi baten ondoren, bakarrik... [+]
Nekazaritzarekin harreman estua izan du betidanik Barazki Bizidunak proiektuko Iñaki Garcia Grijalbo Mapik. Bizitzaren paradoxak, gaur egun saltoki handi baten aparkalekua den lursailean zuten baratzea garai batean etxekoek Donostiako Intxaurrondo auzoan... [+]
Nafarroako Hazialdekoren, Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkartearen (BLE) eta Gipuzkoako Biolurren arteko elkarlanetik sortu berri da HoBBea, mugaz gaindiko proiektua. “Garien bueltan bagenuen aspalditik harremana gure artean, baina, nolabait, harreman horiek... [+]
Bigarren urtez segidan hartu du Habelarte baserritarren elkarteak Leitzako festetan, Gaztetxean, afariak emateko ardura. Nafarroako Mendialdeko ekoizle agroekologikoen produktuekin osatu dute eguneroko eskaintza, eta ehunka lagun pasatu dira abuztuaren 10etik 14ra haien... [+]
Aurreko urte bukaeran Elizondoko zahar-etxearen kudeaketa publifikatzeko jauzia eman zuen Baztango Udalak, eta geroztik, haren esku gelditu da egoitzaren antolaketa. Eskualdaketa horrekin batera, elikaduraren alorrean eraldaketa sustatzea izan da udalaren erabakietako bat... [+]