Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak onartutako Ikus-entzunezkoen Lege Orokorraren proiektuaren gainean, jasotzen diren urratsak ez direla "inondik inora nahikoak" salatu dute hizkuntzen eta haien berdintasunaren alde lan egiten duten Espainiako Estatuko hainbat erakundek, Euskalgintzaren Kontseiluak tartean.
Adierazpen bateratuan (PDF) diotenez, "ez dira inondik inora nahikoak testu honetan jasotzen diren gure hizkuntzen aldeko urratsak, aurretik argitaratutako aurreproiektuei dagokienez. Beraz, nabarmen hobetu beharko da legea Espainiako Kongresuan izapidetzen den bitartean. Izan ere, legedi justuago eta demokratiko batek Espainiako Estatuaren hizkuntza- eta kultura-aniztasuna aitortu, defendatu eta sustatu behar du. Eta gure hizkuntzei orain arte ukatu zaizkien espazioak berreraikitzen eta berreskuratzen lagundu behar du".
Aniztasun hori gutxienez bi eremutan zehaztu beharko litzatekeela diote: "Lehenik, Estatuko hizkuntza guztietako edukiak eta gutxieneko ehunekoak berdinduko dira bikoizketan, azpitituluetan eta audiodeskribapenetan. Bigarrenik, Estatuko hizkuntzetako ikus-entzunezko ekoizpenak finantzatzeko betebeharrak berdinduko dira, plataforma digitaletarako zein telebista-kanaletarako".
Ikus-entzunezko plataformetan baztertuak
"Ikus-entzunezkoena da gaztelania ez diren hizkuntzek bazterketa nabarmenena duten sektoreetako bat", salatu dute eragileok. "Netflix, HBO Max, Prime Video, Rakuten TV, Apple TV+, Movistar+ edo Disney + bezalako ikus-entzunezko plataformen katalogoetako milaka izenburuetatik oso ehuneko anekdotikoa dago, kasurik onenean, hizkuntza horietan, eta gehienetan ekoizpen propioak izaten dira. Gaztelaniaz, berriz, eskaintza osoa dago bikoiztuta edo azpitituluak jarrita. Halaber, eskaintza osoan zehar dozenaka hizkuntza ditugu eskuragarri, eta ikusi da horrek ez duela inolako arazorik sortzen".
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.
Ikusgela proiektuak, hezkuntzarako ikus-entzunezko materiala lantzeko wikiekimenak, hirugarren ikasturteari ekin dio gaur. Orain arte 92 bideo argitaratu baditu ere, ikasturte honetan maiztasuna handituko du, astearte eta ostegunero bideo bat aterako du eta irailetik maiatzera... [+]
ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.
Euskarazko ikus-entzunezkoen egoera kaskarrak kezkatuta dauka Katixa Agirre, hizkuntzaren normalizazioan ezinbesteko tresna direla uste baitu. Ahul ikusten du euskal literatura sistema ere, irakurlego txikia duela eta. Hizkuntza gutxituen arazoak denak.
Denbora laburrean plano aldaketa asko dituzten marrazki bizidunek, alegia erritmo azkarreko hiperestimulazio audiobisualak eragin negatiboa du umeen arretan, hainbat ariketa mental egiteko gaitasunean eta autoerregulatzeko ahalmenean, ikerketa batek ondorioztatu duenez.
Musikariaren lana musika sortzea eta jotzea da. Baina soilik hori? Irudiak eta sustapenak gero eta pisu gehiago dute alor gehienetan, eta musikariak ere ez dabiltza zurrunbilo horretatik aparte. Bideoklipa bilakatu da abesti edo disko bat kaleratzeko euskarri (ia) ezinbestekoa... [+]
Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]
Donostiako Kursaal aretoan egindako ekitaldi batean aurkeztu du EITBk ostiralean Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforma. Makusi.eus webgunean ikusgai dago jada, eta app ere ere eskuragarri dago. Doako haurrentzako euskarazko lehen plataforma... [+]
Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]
Mundualdi honen soinu-banda osatzen duten abesti gehien-gehienek propio filmatutako irudiak izan ohi dituzte: bideoklipak. Musikariengandik oso gertu, ikus-entzunezko egileen belaunaldi gazteago batek lan horretan aurkitu du zineman edo telebistan ez duen hori: trebatzeko... [+]
Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]
Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien... [+]