Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa
AEB

Shocketik porrotera 20 urte ondoren

  • Naomi Kleinek The Shock Doctrine liburuan azaltzen zuen hondamendietatik eta kontingentzietatik sortutako shock psikologikoen erabilpena ezinbestekoa izan zela jendeak nahi ez dituen politika neoliberalak hedatzeko; izan tsunamiak, urakanak edo gerrak, haiek eragindako hondamendia eta nahasmena baliatu ziren erreforma ekonomiko basatiak egiteko.  Nazioarteko politikan ere gauzek antzera funtzionatzen dute. 2001eko irailaren 11ko atentatuek sortu zuten shocka aitzakia bilakatu ziren AEBetako belatz inperialistek aspalditik zuten plana gauzatzeko.

Argazkia: T. Nilsson / Getty Images

Sobietar Batasuna erori ostean AEBek hegemonia handia zuten munduan eta horri esker beren eragina zabaldu eta handitzen zuten, merkatu berriak irekiz eta bere armada planeta osoan barreiatuz. Mendebaldeko herrialdeentzat globalizazioaren eta neoliberalismoaren urte zoriontsuak izan ziren, garapen bidean zeuden herrialdeentzat infernua.

Halere, AEBen hegemonia ez zen absolutua. Mendebaldeak eskualde eta herrialde batzuetako merkatuetan eta lehengaien ustiaketan sarbide zaila zuen. Alde batetik, lehiakide gogorrak zituelako –hamarkadetako hegemonia alternatiboen ondarea– eta, bestaldetik, herrialde batzuetan politika suberanistak mantentzen zirelako. Errealitate hori aldatzeko Washingtongo belatzeek bazekiten denbora mugatua zutela. Paul Wolfowitzek, politika militarrerako AEBetako Defentsa idazkariordeak, 1991n Wesley Clark jeneralari esan zion hurrengo superpotentzia agertu aurretik, bost-hamar urte baino ez zituztela beraien esanetara ez zeuden erregimenak deuseztatzeko.

Arazoa zen 1990eko hamarkadan AEBek 1945ean erditu eta ia mende erdiz hazi zuten nazioarteko ordena zegoela indarrean. Horrek, neoconen ikuspegitik, alkondara hertsagarri bezala funtzionatzen zuen AEBentzat; herrialdeak gaitasun militar erraldoia zuen bere hegemonia zabaltzeko prozesua azkartzeko, baina nazioarteko legediek mantsotu egiten zuten abiadura. Washingtonen sentsibilitate politiko gehienek garbi zuten alkondara hori hautsi egin behar zela, epeak ziren eztabaidagai. Azkar egiteak nazioarteko legediaren kontrako bortxaren erabilera masiboa eskatzen zuen eta horrek AEBen nazioarteko prestigioa higatu eta etxeko iritzi publikoaren eta zenbait aliaturen babesa oztopa zezakeen.

Etxe Zuriak erritmo mantsoan jarraitzea beste biderik ez zuen izan, nahiz eta abiadura azkartu nahi zuten neoconen agenda partekatu. Bill Clintonen bultzadaz, NATOk zabalkunde handiena izan zuen. Erakundearen helburuak aldatu zituzten eta defentsarako aliantza izatetik erasorako tresna ere bilakatu zuten. Aldaketa hori egin aurretik, 1995ean Bosnia-Herzegovinako gerran bere araudiak ahalbidetzen ez zuen eskuhartze militarra burutu zuen lehenengo eta ondoren, 1999an, Aliantza Atlantikoak erasorako doktrina berria erabili zuen Jugoslavia bonbardatzeko nazioarteko legedia hautsiz. XXI. mendeko inperialismoaren aurpegi berria zen, orain gerrak eskuhartze humanitarioak dira, “demokrazia eta giza eskubideak” babestu eta zabaltzeko (sic), garai batean “kristautasuna eta modernizazioa” hedatzeko ziren moduan.

Craig Allen / Getty Images

Jugoslaviakoa eskuhartzea mugatua izan zen formetan eta denboran, hori onargarria izan zitekeen Mendebaldeko iritzi publikoarentzat marko komunikatibo egokia eraikita, etsaiak deabrutuz eta gerra deklaraziorik egin gabe. Baina prest ote zegoen iritzi publikoa gerra egoera iraunkor baterako? Operazio militar eta inbasio masiboetarako? Nekez, World Trade Center-aren kontrako atentaturik izan ez balitz. Atentatuen shocka baliatuta, belatzeek azkenean aurkitu zuten aukera paregabea. 2001ean Washingtonek terrorismoaren kontrako gerra deklaratu zuen eta orduan Clark jeneralari esan zioten bost urteren buruan mendean hartu behar zituztela ondorengo zazpi herrialdeak: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran.

Ez ziren bost urte izan eta ez dira  soilik zazpi herrialde izan. Besteak beste, Pakistanek eta Yemenek ere AEBetako armadaren operazioak sufritu dituzte. Hasierako zerrendatik libratu den bakarra Iran da, nahiz eta zeharka eraso militar ugari jaso dituen Sirian eta Iraken, praktikan ia gerra egoeran utzita, blokeo eta zigor ekonomiko bortitzen eraginez.

Azken hogei urteetan AEBek ez dute bakarrik mailu militarra erabili, mailu ekonomikoari ere indartsu eragin diote. Gogoratu behar da nazioarteko zigorrak jartzeko eskuduntza duen erakunde bakarra NBE dela eta beraz, Washingtonek hainbeste maite duen aldebakarreko zigorren politikak nazioarteko legedia hausten du. Halere, zigorturiko herrialdeen zerrenda luzea da oso.

Eraso ekonomikoek eta militarrek helburu bera dute: Washingtonek etsai izendatu dituen erregimenetan aldaketa sustatzea. Beste kasu batzuetan, erregimena aldatu nahi ez baina gobernua gustuko ez duenean, estrategia bigunagoak bideratu ditu hedabideen, fundazioen, GKE-en eta, oro har, gizarte zibilaren kooptazio eta erabilpenaren bitartez estatu kolpe biguinak emateko.

Sobietarren espazio ohian aliatuak zituen Washingtonek kontrol handiagoa izateko, eta han Moskuk zuen eragin txikia erabat desagerrarazteko Koloretako iraultzen estrategia kolpista jarri zuen martxan. Ondoren, tresna hau Latinoamerikan ere erabili du, egokituta, izan ere, gizarte zibilaren erabiltzeaz gain, aliatu asko zuen Washingtonek hainbat herrialdetako botere aparatuetan. Horien bitartez bideratu ditu gobernu suberanisten kontrako gerra judiziala (lawfare) eta estatu kolpeak.

Koloretako iraultzen estrategia Iparraldeko Afrikara eta Ekialde Hurbilera esportatu zen Udaberri arabiarren bitartez. Arrakasta, baina, mugatua izan zen estatu kolpe leunek Mendebaldeko aliatuak diren erregimenetan funtzionatzen dutelako soilik. Halere, oso erabilgarriak izan ziren Washingtonek eraso egin eta aldarazi nahi zituen erregimenak ezegonkortu, oposizioak armatu eta zuzeneko edo zeharkako gerra egiteko, eskuhartze humanitarioen aitzakia pean.

Congressional Research Service-k eman dituen datuen arabera, 1775etik gaur egun arte 246 urteetatik 225 urtetan egin du operazio militarren bat AEBeko armadak; soilik 21 urtetan ez dute eskuhartze militarrik egin. Ofizialki gerran egotea beste gauza bat da ordea, XX. mendetik AEBek sei gerra-deklarazio egin ditu: I eta II Mundu Gerrak, Korea, Vietnam, 1990eko Golkoko Gerra eta 2001etik terrorismoaren kontrako gerra iraunkorra. Vietnamgo salbuespena alde batera utzia, gainontzeko gerretan partaidetza laburra izan zen. Berritasuna 2001ean etorri zen, AEBek ofizialki gerran 20 urte daramatzate jarraian eta epe horretan agertu duen portaera harroputza izan da beren herritarrekiko eta munduarekiko.

20 urteko okupazioaren ostean, AEBetako armadak alde egin du Afganistandik boterea talibanen esku utzita. Argazkia: AP

Edward Snowden-ek eta Wikileaks-ek filtraturiko dokumentuei esker ezagutu dugu terrorismoaren kontrako gerran AEBetako armadak burutu dituen krimenetako batzuen xehetasunak eta, halaber, jakin dugu AEBek mundu guztia zelatatzen duela, estatubatuarrak eta bere aliatuak barne.

Etxean AEBek lasaitasun osoz eskubide zibilen etendura eta murrizketak onartzen bazituzten, atzerrian erakunde kriminalaren jokabidea zuen: pertsonak bahitu, legez kanpoko hegaldietan sartu eta munduan zehar sakabanatutako CIAren atxiloketa-gune klandestinoetan sarraraziz. Gune horiek “Guantanamo” txikien sare bat osatzen zuten, non bahituek AEBetako ordenamendu juridikoaren eta nazioarteko itunen babesik eta bermerik gabe, besteak beste, torturatuak izan zitezkeen. Lehenengo zentroa AEBek Kuban duten Guantanamoko base militarrean ireki zuten 2002an eta egun irekita dago oraindik.

Atxiloketa ilegalak egon diren moduan, erailketa ilegalak ere bai. Munduko potentziek noizbehinka ezkutuko operazioak egiten dituzte beraien mugetatik kanpo etsaiak atxilotzeko edo hiltzeko, baina operazio horiek legez kanpokoak direnez, herrialdeek sekretupean mantendu eta beraien ardura ukatu egin dute. Azken hogei urteetan berriz, Washingtonek tradizioa hautsi du beste herrialde batzuetan legez kanpo burutzen dituen exekuzioetako batzuk lau haizeetara aireratuz harrotasunez. Horren adibide dira Osama Bin Landenen erailketa Pakistanen edo Qasem Soleimani jeneralarena Iraken.

Historiako hegemonia aldaketetan azken 500 urteko trantsiziorik garrantzitsuenaren aurrean gaude

Baina hainbeste bonba, odol, hildako eta tortura zertarako balio izan dute? Ez da izan giza eskubideen eta demokraziaren defentsagatik, ezta AEBen hegemonia indartzeko ere. Kontrara, bi hamarkada hauetan industria militarra asko aberastu den bitartean, segurtasun eta armada pribatuen enpresek diru publikoarekin negozio handia egin dute, AEB ahulduz joan dira etengabe.

Estatu Batuentzat eta NATOrentzat zaila zen imajinatzea umiliazio handiago eta sinbolikoagorik Afganistango erabateko porrota baino; Vietnamgo irudiak errepikatuz, enbaxadatik ihes eginez helikopteroan modu baldar, koldar eta desordenatuan. Hori gutxi balitz, gainera, hilabete lehenago AEBetako presidenteak prentsaurreko batean iragarri zuen 2021eko irailaren 11rako aterako zituztela tropa guztiak Afganistandik. Horrez gain, behin eta berriro errepikatu zuen ez zela gertatuko gertatu dena. Azkenean, ezin eutsirik edo, aurtengo abuztuaren erdialdean AEBetako armada korrika eta presaka atera zen, albo-kalteez arduratu gabe eta NATOko bere aliatuekin erabakia partekatu eta koordinatu gabe; ondorioen kudeaketa zaila lagunentzako opari bilakatuta, nagusiki Europar Batasuneko herrialdeentzat.

Inperioa gure begien aurrean poliki, baina ari da jausten. Ez arlo militarrean soilik, ekonomikoan ere bai. XXI. mende hasieran munduko herrialdeen hiru laurden baino gehiagok AEB zuten lehen merkataritza bazkidea. Hogei urte eta gero panorama oso bestelakoa da. Herrialdeen hiru laurden baino gehiagoren lehen merkataritza bazkidea Txina da eta munduko BPGari begiratzen badiogu bigarrena, baina eros-ahalmena kontuan hartuta Txina lehenengoa da jada.

Historiako hegemonia aldaketetan duela 500 urteko trantsiziorik garrantzitsuenaren aurrean gaude. Hegemonia berria ez da izango Mendebaldeko herrialde liberal bat. Sozialismoa eraikitzeko borondatea duen Asiako kultur-zibilizazio bat da Txina, nahiz eta bitartean merkatuak eta globalizazioa laguntzeko prest agertzen den etengabe. Hori bai, herrialde askorekin duen harremana ez da bortxa, gerra eta inposizioaren bidez bideratzen, baizik eta interes komunak bilatuz, akordioak sustatuz eta merkataritza eta garapen ekonomikoa bultzatuz. Beraz, kapitalismoa eta globalizazio ez dira hil, oso bizirik daude, kontua da ez direla pilotatzen ari Washingtonen eta Bruselan, baizik eta Beijingen. Adibiderik garbiena da Txinak bultzatzen duen Zeta bide berria, Belt and Road Initiative, munduko merkataritza bultzatzeko ekimen handiena.

Hegemonia trantsizioa noiz bukatuko den jakitea zaila da, baina argi dago bizi dugun COVID-19aren pandemia egoerak azkartu egingo duela prozesua. Historian izan dugun lehenengo gertakari globala bizitzen ari gara, inoiz ez da izan tamainako gertakaririk mundu guztiari eragiten diona. Gerra handiek influentzia handia izan bazuten ere herrialde askotako egunerokotasunean ez zuten eraginik izan. Orain aldiz, COVID-19ak ez du apenas utzi munduko bazter bat bera ere pandemiaren eragina pairatu gabe. Bizi dugun shocka sekulakoa da eta Branko Milanovic ekonomialariak azaldu duen bezala, aldaketa politikoak ekarriko ditu. 2008ko finantza krisiak ez zituen aldaketak eragin bi urte pasa arte, bada, berdina gerta daiteke COVID-19arekin eta oraingoan, aldaketek inpaktu berezia izan dezakete nazioarteko politikan.


T'interessa pel canal: AEB
2025-01-03 | Gedar
Una persona afroamericana és assassinada a cops per carcellers en una presó dels EUA
Robert Brooks va ser colpejat per tres funcionaris amb les mans lligades a l'esquena. Va morir l'endemà, i l'autòpsia indica que la causa de la mort va ser l'asfíxia.

2025-01-02 | Leire Ibar
Investiguen els successos de Nova Orleans i Las Vegas als EUA com un "atac terrorista"
Les autoritats no descarten que els dos successos puguin estar relacionats entre si i no descarten que es tracti d'un cas. A Nova Orleans, un camioner s'ha enfrontat a una multitud que ha causat quinze morts i 35 ferits, segons ha informat el Departament de Seguretat. Hores més... [+]

2024-12-27 | Leire Ibar
els Estats Units i els seus aliats lliuren 260.000 milions de dòlars a Ucraïna per a ajuda militar
Estats Units i els seus aliats occidentals han aportat a Ucraïna un total de 260.000 milions de dòlars, en la seva majoria en armament i suport militar, després de la invasió russa de 2022. Malgrat que aquesta ajuda busca reforçar la defensa d'Ucraïna, l'Institut Mundial... [+]

El nom de Jack Daniel, per Nathan Green

Tennessee (els Estats Units), 1820. Neix l'esclau Nathan Green, conegut com Uncle Nearest o Oncle Nearest. No sabem exactament en quina data va néixer i, en general, tenim molt poques dades sobre ell fins a 1863, data en la qual va aconseguir l'emancipació. Sabem que a la fi de... [+]


2024-12-18 | Mara Altuna Díaz
Dia Internacional dels Migrants | Alberto Flór-Uranga, pastor
"Amèrica m'ha donat molt, però jo també li he donat molt a Amèrica"
Als 20 anys, Alberto Flór-Uranga es va anar de Mutriku a Idaho (EE. Solitari, perdut a les muntanyes, amb freqüència mirant als seus coiots i ossos. "Sens dubte ho tornaria a fer", diu, recordant aquells temps.

2024-12-17 | Rafael Poch | CTXT
Anàlisi
La derrota de Síria intensifica la tragèdia palestina
El pla israelià ha adquirit –i l'assumirà– cada vegada més viabilitat per a expulsar al poble palestí de les seves terres martiritzades. És el mateix que va succeir en el passat amb les ètnies índies del Far West americà. La guerra contra l'Iran està més a prop que... [+]

2024-12-10 | Mikel Aramendi
ANÀLISI
L'estratègia de Tonya Harding per a trencar cames no funciona amb la Xina
Era el primer de març de 2018, després del primer quart del seu primer mandat, quan Donald Trump ens va deixar la mostra més transparent de pensament politicoeconòmic: “Les guerres comercials són bones i fàcils de guanyar”. En aquest moment es disposava a posar en... [+]

2024-12-04 | Mikel Aramendi
ANÀLISI
S'aplicaran aranzels al talent universitari?
Fa unes setmanes es va publicar en l'Hemisferi Nord el tradicional batalló de notícies: a diferència d'anys anteriors, els estudiants d'origen xinès (més de 275 mil) ja no són els més nombrosos en l'alumnat estranger de les universitats nord-americanes, superant als indis... [+]

2024-12-04 | Aitor Aspuru Saez
Craig Thompson
"El trauma col·lectiu que va provocar l'elecció de Trump ja té un component en el còmic"
L'autor estatunidenc de novel·les gràfiques de culte, Craig Thompson, ha visitat Europa per a presentar el seu últim treball, Arrels de ginseng (Astiberri, 2024). A Bilbao ha realitzat dues presentacions i ha demostrat ser un artista amable, pròxim i ràpid –ha escrit en... [+]

2024-11-27 | Mikel Zurbano
Trumpkonomía

No és tasca fàcil definir el que portarà el nou mandat dels Estats Units en l'àmbit econòmic. L'eix de la nova estratègia econòmica serà la peculiar unió entre el liberalisme i el proteccionisme per al sector exterior. Malgrat el que ha ocorregut als Estats Units de... [+]


2024-11-26 | Mikel Aramendi
l'Índia, fent comptes per al Trump 2.0

Tothom està traient comptes del que pot passar en Trump 2.0 i del que pot passar en el món. Una de les poques previsions que es poden donar com una mica a partir del coneixement de la frivolitat del subjecte és que les relacions amb la Xina dels Estats Units, almenys... [+]


2024-11-19 | Mikel Aramendi
Protocol del G20 i quatre línies vermelles de la Xina
La foto sí o no? En aquests moments, no és clar si la cimera del G20, que acaba de començar a Rio de Janeiro , es durà a terme o no. “Foto de família” de les màximes autoritats presents. El que en aquestes ocasions s'ha tornat normatiu: el que representen, vestit o... [+]

2024-11-18 | Jon Torner Zabala
Biden autoritza a Ucraïna a utilitzar míssils de llarg abast contra Rússia
UU., Joe Biden, qui ha cedit el testimoni a Donald Trump, qui pot marcar el canvi de rumb dels Estats Units en la guerra d'Ucraïna. No obstant això, abans de concloure el seu mandat, hem llegit que Ucraïna ha autoritzat l'ús de míssils de llarg abast ATACMS a la regió de... [+]

Trump nomena a Elon Musk cap del Departament per a l'Eficiència del Govern
Musk és la persona més rica del món, segons la classificació final de Forbes.Viu tindrà al seu costat al polític i cap d'empresa conservador Ramaswamy per a exercir el càrrec. La reforma s'articula entorn d'una "reforma estructural" que pretén construir "una actitud... [+]

Eguneraketa berriak daude