Europako Giza Eskubideen Epaitegiak ebatzi du 2008an Jose Miguel Beñaran Argala-ri egin zitzaion omenaldian ez zela terrorismorik goretsi. Hori egotzita Tasio Erkizia, Batasunako buruzagi ohia epaitu eta urtebeteko espetxera eta zazpiko inhabilitaziora zigortu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Espainiako Estatua zigortu du Erkiziari kalte materialen kontzeptuan 6.000 euro ordaintzera eta beste 5.000 kosta eta gastu kontzeptuan.
Europak ebatzi du ez zegoela harreman zuzenik Erkiziak egun hartan egin zuen diskurtsoaren eta biolentzia sustatzearen artean, eta gainera, ezker abertzalearen helburuak bide demokratikoen bidez lortzeko mezua zabaldu zuela, ElDiarion irakur dezakegunez. Horrenbestez, Erkiziaren adierazpen askatasuna urratu zela ere adierazi du Estrasburgoko epaiak.
Espainiako Auzitegi Nazionalak Tasio Erkizia zigortu zuen, 2008ko abenduan Arrigorriagan egin zuten ekitaldi bateko hizlari nagusi izateagatik. Egun hartan ezker abertzaleak José Miguel Beñaran Argala ETAko buruzagi historikoa omendu zuen, garai hartan 30 urte betetzen baitziren Batallón Vasco Españolek atentatu baten bidez hil zuela.
Bere diskurtsoan, Erkiziak gogoeta eskatu zuen "aukeratzeko biderik egokiena, Estatuari minik handiena egingo diona eta herri hau agertoki demokratiko berri batera eramango duena". Bere hitzartzea "Gora Euskal Herria Askatuta", "Gora Euskal Herria euskalduna" eta "Gora Argala" esanez amaitu izana ere erabili zuten bera zigortzeko.
2016an Espainiako Konstituzio epaitegiak berretsi egin zuen Erkiziari aurretik jarritako zigorra, "terrorismoa goretsi" zuelakoan.
Europako Giza Eskubideen Epaitegiak ebatzi du, 2021ean, Espainiako epaitegiek esandakoaren kontrakoa. Hau da, adierazi du, Erkiziaren adierazpenak egoera politiko eta sozial tentso batean egin zirela. "Demandantea ETA erakunde terroristako kide ezagun bat omentzeko eta goratzeko hizlari nagusi izan bazen ere, bere diskurtsoak ez zuen bortxaren erabilera eta erresistentzia armatua goretsi, ez zuzenean ez zeharka ere".
Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]
Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.
31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]
Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.
"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.
Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.
Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.
Ekitaldian, Mileik motozerra bat oparitu dio Muski, murrizketa sozialen sinbolo eta aldarri gisa.
Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.
Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.
Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]
LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]