Alberto Fujimori Peruko presidente ohia epaituko dute bere gobernu pean egin ziren milaka esterilizazio behartuengatik –biktima gehienak emakumeak, nekazariak, pobreak eta kitxuak izan ziren–.
Peruko Justiziak Alberto Fujimori presidente ohiaren aurkako prozesu berri bat hasi du martxoaren lehenean, milaka indigena antzutzera behartu izanagatik. Giza eskubideen aldeko ekintzaileek hamazazpi urtez egindako eskakizunen ostean hasi da Rafael Martinez epaileak zuzendutako prozesu judiziala.
1996 eta 2000 urteen artean presidente ohiaren gobernupean, "Borondatezko Kontrazepzio Kirurgikoak" deituriko kanpaina jarri zen martxan. Denbora horretan, kitxua komunitate indigenako eta baliabide ekonomiko urriko 350.000 emakume eta 25.000 gizon antzutu zituzten –Peruko Fiskaltzaren arabera –, haien borondatearen aurka.
Jaiotza-tasa kontrolatzea pobreziari aurre egiteko neurri gisa ezarri zen, gobernuaren arabera, baliabide gutxiko sektoreetan jaiotza-tasak murrizteko. Arduradunek prozedura kirurgikoak pazienteen baimenarekin egin zirela adierazi zuten hasieran. 2002an ordea, Errepublikako Kongresuaren ikerketa baten bidez, osasun langileak emakumeen onespenik gabeko esterilizazioak egiteko presionatuak izan zirela frogatu zen.
2.000 emakume baino gehiagok adierazi dute operazioa egiteko bortxatuak, engainatuak eta jazarriak izan zirela. 25 urte geroago ausartu dira salaketa jartzera giza eskubideen defentsarako taldeen aurrean. Biktimen gehiengoa emakumea da eta ama hizkuntza kitxua izanik, ez zuten gaztelera menperatzen; gainera, asko letragabeak ziren. Horretaz baliatu zen gobernua kasu askotan tronpak lotzeko operazioa egiteko, baldintza ezin txarragoetan. Hemezortzi emakume hil ziren ebakuntzen ondorioz, eta 1.300 emakume inguruk ondorio fisikoak pairatu zituzten.
Pablo Espinoza fiskalak, "bizitzaren, gorputzaren eta osasunaren aurkako delituak" egiteaz akusatu du presidente ohia. Horrez gain, Eduardo Yong, Marino Costa Bauer eta Alejandro Aginaga Osasun ministro ohiak ere epaituak izango dira. Fujimori ez da prozesuan izan, eta defentsaren bidez adierazi du ez dutela kasu honengatik epaitu behar, 2007an Txiletik estraditatu zutenean, akusazio hori ez zelako delituen taldean sartu.
Alberto Fujimori, 25 urteko kartzela zigorra betetzen ari da gaur egun gobernatu bitartean egindako Barrios Altoseko eta La Cantuntako sarraskiengatik.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".
2.700 euroko isuna ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten, Twitterreko zenbait argitalpeni lotuta. Manifestazio bat izango da larunbat honetan Iturmendin, errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan.
2016. urtean haren jarduera eten ondoren, “hutsune” bat atzeman duela adierazi du Behatokiak, eta horri konponbidea eman nahi dio. Aholku Batzordea aurkeztu dute Miramar jauregian, hamabost abokatu, aditu, ekintzaile, irakasle eta biktimek osatua.
Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.
Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]
EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]
Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]
Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]
Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]
Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.
Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]
1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]
Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.