Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

“Gure hizkuntzaren barruko hizkuntza berritu behar dugu etengabe”

  • Beren kaioletatik ihesiz, kaiola berriak doaz eraikitzen, berriz suntsitzeko. Kaiolatze horretan dihardute Joxean Rivasek eta Mikel Vegak 2012az geroztik. Killerkume sortu zuten orduan, Mirage, Loan edo Hauts taldeak behin betiko itxita, baina bereziki, hamaika solasaldi eginda. Elkarrizketa egitean ez zekiten 2018ko Bilbo Hiria Musika Lehiaketako lau sari lortuko zituztela. Ez da hau, beraz, sarien aitzakian egindako topaketa.

Argazkia: Asier Garcia Azkue.
Argazkia: Asier Garcia Azkue.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Taldea osatzea erabaki zuten bakoitzari arrotz zitzaion tresna bana hartuta: Joxeanek, perkusioa –gitarraren ordez–; Mikelek, gitarra –baxuaren ordez–. Erosotasun-guneetatik ihes egiteko abiapuntu bortitza jarri zioten beren buruari. “Autodidakta naizenez, automatismo gutxi daukat perkusioarekin, nire erosotasun-guneak sortzen ditudan arren, nahitaez. Banekien erraztasuna izango nuela erritmoetarako. Baina aldi berean zerotik abiatu nahi nuen”, dio Joxeanek. “Nire burua erosotasunetik atera nahi nuen, nire burua izorratu. Reset egin. Eta saiatzen naiz filosofia horri eusten. Hasiberri kontzeptuaren oso aldekoa naiz, freskotasunarena. Estimatzen dut hori, batez ere besteengan. Horixe ari naiz ikusten orain Mikelengan, eremu berri bat ari delako deskubritzen, elektronikarena, eta oso modu pertsonalean”. Joxean bateriaren atzean zuzenean ikusi duenak ere erraz atzemango dio darion berotasuna, eztandarako grina.

Mikel elektronikaren bidez ari da, beraz, kaiola berria eraikitzen: “Ni oso astiro jotzetik nentorren, musika pisutsua eta riffez josia. Kontundentzia bilatzen genuen, ez ñabardura. Hauts-en Earth maite genuen, drone metala, geldotasuna. Baina noise-rocka betidanik izan dut maite (Amphetamine Reptile, Lighting Bolt…). Banuen buruan halako talde bat egitea, oldarkorra, zaratatsua, makarra. Progresiboa izan da gure eboluzioa. Inprobisazioa ere horregatik iritsi zen. Eta orain sinteak, sekuentziadoreak. Bateria eta gitarraren tinbreetatik atera nahi genuen. Frekuentzia grabeagoak edo bestelakoak sartu nahi genituen. Jakin-minagatik ere bai: elektronika eta jazz asko entzuten dugu, rocketik gatozen arren”.

Etiketa ugaritan hatz bat sar zezaketen arren, Killerkumeren koordenadetan jazza sartzeak aldrebestu zuen taldearen iparra. Joxeanek dioenez “jazza bera oso estilo itxia da. Niri ez zait bereziki interesatzen. Free-jazza bai, ordea, eboluzionatu baita arau guztiei iskin eginez eta estilo guztiekin nahasiz”. Mikelentzat zabalagoa da: “Inprobisazioa edo eredu itxietatik ihes egitea. Tinbre eta dinamika ezberdinak, kontrasteak sortzeko gaitasunak liluratzen nau jazzetik. Abentura bat da. Arreta handiagoa eskatzen du”.

Eta nola heltzen da talde bat erabaki hori hartzera? Eztabaida filosofikoen ondorio? Ez.  Leherketa bat gertatu zen Valentzian. Kontzertu baten erdian Joxeanek barrenak askatu zituen, eta Mikel egoera deserosoan jarri zuen. Hau haserretu egin zen. “Lokalean inprobisatu ohi genuen, baina ez genuen zuzenekoan egin inoiz”. Transgresioa, hortaz, talde barruan gertatu zen, publikoa deseroso sentiarazteko grinatik honatago. “Jakina. Gaur egun ere kontzertu bakoitza modu ezberdin batez hasten saiatzen naiz, Mikelek espero ez duen modu batean, bere erreakzioa probokatzeko. Hizkuntza, kodea, maneiatzen dugu, baina bilaketa horri ekin behar diot beti. Testuingurua freskatzeko. Hizkuntzaren barruko hizkuntza berritzeko”.

Leherketaren albo-kalteak lehenengo diskoko (Trautzer Blaster, 2014) kantek pagatu zituzten. Bertan hil ziren. Ordudanik, kantak hezurdura hutsa dira –eta ez edonolakoa–, baina mamia gainontzekoan dago. Kantetan inprobisazioa txertatzeak bizitasun berria eman die, bizi luzea.

Oharkabean, hiru bira egin dituzte Europan, ia errepertorio bera ardatz hartuta. Ohiko ingurunetik ateratzeak baino, biran egoteak jartzen du talde bat sasoiko, eguneroko zuzeneko dinamikak. Eta hala, 8.000 kilometro baino gehiagoko bira baten erdian goiz bat libre zutela baliatuta, Winterswijk-eko (Herbehereak) White Noise estudiora azaldu ziren, zuzeneko saio bat grabatzera, Don Vito, Staer, Dead Neanderthals miretsiek egina zuten bezala. Gerora, taldearen hirugarren lan luzea bihurtuko zen (White Noise Sessions, Repentino / Gaffer, 2018). Trasteak jaso eta Alemaniako Monchengladbachera abiatu ziren gauean jende aurrean berriz jartzera.

Zer aurkitzen du taldeak Euskal Herritik kanpo? “Frantziako edozein tabernazulotara joan eta nabaritzen da ez dutela jasan 40 urteko atzerapen kulturalik. Areto gehiago dago, autogestionatuak. Oso programazio potentea dutenak. Iberiar penintsulan oso zirkuitu interesgarria ari da ehuntzen, tantaka: Porton, Lisboan, Galizian, Don Beniton (Extremadura), Benicarlon (Herrialde Katalanak), Bartzelonan, Madrilgo La Faena II… Elkarte bidez funtzionatzen dute eta hainbat lagun biltzen zaie emanaldiro. Babesa dute”. Gurean batzuetan aurkitzen ez duten arreta eta errespetua aurkitzen dituzte. “Badakizu kontzertu batean molestatzen baduzu, norbait etorriko zaizula isiltzeko eskatzera (horrek dakartzan kontraesan etiko guztiekin)”.

Argi dute urtetako inurri lanean dagoela gakoa: “Benicarlon lortu dute 100 lagun egotea noise kontzertuak ikusten. Liluragarria da. Heziketa dago, zuzeneko musikak zer esanahi duen transmititu diote elkarri, ez dira kulturetak, ez musikologoak. Esperientziak duen balioa zaintzen dute, konturatzen dira talde bat datorkiela herrira, beste herri batetik datorrena eta beste batera doana; interes handiz entzuten dute, errespetuz, eta ondo tratatzen dute. Giza faktore handia dago tartean”.

Euskal Herriko gune autogestionatuen zirkuituari indartsua deritzote. Laudioko Orbeko Etxea, Azkoitiko Mataderoa edota Bilboko Le Larraskito Kluba nabarmendu dituzte. “Bitxia da ikustea belaunaldika berritzen dela halako gune asko. Batzuek aurrekoari eusten diote, beste batzuek ez. Orain beste estetika batzuk daude, beste erretorika bat, indartsuagoak rocka guretzat zena baino. Oso ondo dakite maneiatzen internetek ematen dien informazioa. Performatiboki, pisu gutxiago du tresna organikoak jotzeak”.


T'interessa pel canal: Musika
2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Diverses dones denuncien a un conegut tècnic de música de Donostia-Sant Sebastià per assetjament sexual
Ahir van començar a difondre's les denúncies contra el tècnic de música Iñaki Castro en el compte '@docena_euskalherria', i ja s'han recollit els testimoniatges de més d'una dotzena de dones.

Gabriel Fauré: Molt més que un requiem

Quan parlem de compositors francesos, pensem en Claude Debussy i en Ravel. Hi ha qui es diverteix, defensant l'un o l'altre com el millor compositor francès de tots els temps. Francament, dos genis han estat absoluts, a conseqüència de les circumstàncies del seu temps. Van ser... [+]


Benito Lertxundi es retira
El cantant oriotarra de 82 anys oferirà el seu últim concert...

2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Compositor de música de pel·lícules
"En música, les dones estem fent una gran feina perquè ens vegin"
A les dones creatives que li envolten el sorprèn que el tinguin, però ell ha tingut la síndrome de l'impostor durant molts anys. Però la permanència li ha ensenyat que ha fet moltes coses bé. En 2021 va guanyar el Goya de l'Estat espanyol amb Maite Arroitajauregi per la... [+]

2024-11-22 | Iker Barandiaran
L'embalum dels cervells no es pot contenir

Deus
Kaskezur
Usopop, 2024

-----------------------------------------------------

Res hem de perdre” diuen els baztandarras. I així és. Sempre han fet música per a gaudir, jugant i jugant entre quatre músics que han anat creixent. Des que en 2008 van crear el grup,... [+]



Añube
Música per a abraçar

Fa temps que vam conèixer a Aitor Bedia Hans, cantant del grup Añube. En aquella època ens reconciliem amb BEÑAT González, ex guitarrista del grup Añube. Va ser en l'època universitària, quan els dos joves de Debagoiena van venir a Bilbao a estudiar amb la música en les... [+]


Fermín Muguruza
“El canvi i el moviment m'apassiona”
Fermín va néixer en l'antic hospital d'Irun en 1963, en el si de la família Muguruza dels Ugarte. Es tracta d'un artista que ha exercit una influència gegantesca en la música basca en les últimes dècades. No en va, ha estat el cantant i alma mater de Kortatu e Negu Gorriak,... [+]

2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermín Muguruza: "M'agradaria saber si el lehendakari Pradales està d'acord amb el seu Departament de Justícia"
Fermín Muguruza va oferir dissabte passat un concert en la presó de Martutene, 39 anys després que els membres d'ETA Iñaki Pikabea 'Piti' i Joseba Sarrionandia s'escapolissin de la presó. Ara, després de les queixes de diverses persones pel concert, el Departament de Justícia... [+]

Crònica: Art i política
El millor està per venir

Un oasi en el centre de la ciutat

Festival Kutixik
Senar: A la Casa de Cultura d'Intxaurrondo, a Sant Sebastià.
Quan: 26 d'octubre.

---------------------------------------------

Es tracta d'una iniciativa musical sorgida en Donostialdea i que té com a objectiu "enfrontar col·lectivament la indústria musical... [+]



Don Pasquale contemporani entre pizzes

Grups d'òpera Don Pasquale de
Donizetti: GOSI i Cor de l'Òpera de Bilbao.
Solistes: S. Orfila M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castell, P. m. Sánchez.
Director d'escena: Emiliano Suárez.
Escenografia: Alfons Flores.
Lloc: Palacio Euskalduna.
Data: 19 d'octubre.

... [+]







Escena musical basca: què és, si és així?
A Vitòria-Gasteiz, coincidint amb el quinzè aniversari de la sala Jimmy Jazz, s'ha organitzat un cicle de conferències els quatre dilluns consecutius. Si en l'anterior ocasió es va parlar d'art i de política, el 4 de novembre s'ha tractat l'escena musical basca. Si existeix, i... [+]

2024-11-05 | Leire Ibar
Juan Mari Beltran rebrà el Premi Manuel Lekuona
Beltrán ha estat guardonat amb el premi d'Eusko Ikaskuntza 2024 per “recuperar, conservar i transmetre” el patrimoni musical tradicional. El jurat ha volgut reconèixer el treball de divulgació multidimensional de llargs anys.

Eguneraketa berriak daude