Frantziako Estatuan, hilabete bateko Zerbitzu Nazional Unibertsala derrigorrezkoa izango da 16 urteko gazteentzat eta nahi duenak, beste hiru hilabetez (edo denbora gehiagoz) luzatu ahal izango du zerbitzua, 25 urte bete arte. Frantses sentimendua berpizteko Gobernuak duen asmo hau aurreratu dute Liberation egunkariak eta Europe1 irratiak.
Errepublikarekiko lotura indartzeko helburuz, herritarrak “frantses nazioaren parte” sentitu daitezela nahi du Gobernuak, “gizarte erresilienteagoa” lortzea. Horretarako, bi zatitan banatuko dute hilabeteko egonaldia, aipatu hedabideen arabera. Lehenengo bi asteetan, besteak beste proiektu kolektibo bat eratu beharko dute gazteek, hainbat elkarterekin harremanetan. Eta ondorengo bi asteetan, heziketa zibikoa, lehen sorospenak edota Frantziako Armadako ordezkarien hitzaldiak jasoko dituzte, beste hainbat ekintzen artean.
Zerbitzu Nazionala 2022 urtean gazteen erdiei aplikatzea aurreikusten du Gobernuak. Ekimena martxan jartzeko 1,7 milioi euroko aurrekontua izango du eta urtero 1,5 milioi euro inguruko gastua egin beharko da berau mantentzeko. Batez ere Hezkuntza Ministeriotik bideratu nahi da gaia.
Munduko gastu militarrak lehenbizikoz gainditu du bi bilioi dolarreko langa. 2021ean 2,11 bilioi dolar xahutu dira, 1,97 bilioi euro, 2020an baino %0,7 gehiago, balio errealei erreparatuta. Aintzat hartuta pandemia betean egindako gastuez ari garela, eta Ukrainako gerra... [+]
Azken egunetan frantziar militarrak han eta hemen ikusi izan dira Hendaian zenbait tokitan. "Indar okupatzaileen" kontra manifestazioa deitu dute herrian otsailaren 20an.
Frantziak munduaren jendarme izan nahi du, NATOko beste estatuekin batera. Herrialde batzuetako baliabide naturalak ustiatuz, kolonizazioaren ondorioetan sakonduz, bere egiteko historikoa atxiki nahi du. Gerra inperialistak sekulako negozioak dira. Frantziak Zerbitzu Nazional... [+]