Hirigune Elkargoa osatu da. Frantziako Iraultza ondorengo lehen instituzio politikoa Ipar Euskal Herrian martxan dago. Jean-René Etchegaray da lehen presidentea, hautetsien gehiengoak hala erabakita.
231 hautetsi bildu ziren atzo Baionako fakultatean. Anfiteatroa guztiz bete zen. Hego Euskal Herriko instituzioetako ordezkaritza zabala egon zen. Alderdi abertzaleetako ordezkariez gainera, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Nafarroako Gobernuko eledun María Solana, besteak beste. Iparraldeko alderdi guztietako ordezkariak ere bertan zeuden, baita Bizi, Aitzina eta Euskal Konfederazioko ordezkariak ere.
Euskal Elkargoaren presidentziarako hautagaiak hauek ziren: Baionako auzapez Jean-René Etchegaray, Gotaine-Irabarneko Bernard Lougarot auzapez zuberotarra eta Angeluko hautetsi komunista Jean-Jacques Doyhenart.
Baionako auzapeza izendatu dute presidente, 157 boz bildurik. Jean-René Etchegaray zentrista da, UDI alderdiko kidea. Gotaine-Irabarneko auzapezak 51 boz lortu zituen. Angeluko hautetsiak, berriz, 5.
Donibane Lohizuneko auzapez Peyuco Duhartek, behin behineko presidenteak, hartu zuen hitza, frantsesez, euskaraz eta gaskoiez egin zuen agurra. Elkargoaren eskumeneko gaiak izan zituzten hizpide hautetsiek, hala nola, garapen ekonomikoa, lurralde antolaketa, ingurumena eta etxebizitza. Alta bada, hizkuntza kudeatzeko gai zaila dela ageri zen instituzioa osatzeko lehen batzarrean.
EH Baiko Iker Elizalde hautetsi hendaiarrak euskara eta frantsesa erabiltzea eskatu zuen. Bokaleko auzapez Francis Gonzalezek ezetz erran zion, “Frantzian gaude” argudiatuz. Angeluko hautetsi Guy Mondorgek gaskoiak eta euskarak leku parekidea izan behar dutela adierazi zuen. Jean Etchegarayk bi hizkuntzak erabiltzea lehenetsi zuen. Alabaina, aktak frantses hutsean jasoko direla berretsi zuen.
Euskararen gaiak zer esana eman zuen atzo Hirigune Elkargoaren funtzionamenduan, eta emanen du ere etorkizunean. Euskarari berezko trataera eman nahi dioten sektore euskaltzaleek gaiaren egoera ikusi ahal izan zuten euskal instituzioaren lehen batzarrean.
Euskararen aldeko giroa hala izanik ere, Les Républicains (LR) alderdiko eta Miarritzeko hautetsiak honela adierazi zuen: “Eztabaida politikoaren garaia joan da, lanean hasteko garaia heldu da”. Elkargo bakarraren kontrakoa eta alderdi bereko Claude Olive Angeluko auzapezak hauxe gehitu zuen: “Guztiz inplikatua naiz instituzio berri honetan”. Hala ere, berarentzat uraren eta etxebizitzaren gaia dute lehentasuna. Hendaiako auzapezak (PSko kidea), zaborren kudeaketari eman zion garrantzia gehien.
Hirigune Elkargoak badu presidentea: Jean-René Etchegaray. Instituzioa gobernatzeko moldea erabakitzeak lanak emanen ditu ordea. Gobernantza hitzarmena eta bozkatzeko modua ongi zehaztu beharko dituzte, Euskal Elkargoa behar bezalako sendotasunez abiatuko bada.
Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.
Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak proposatutako Idorte Planaren neurrietako bat da. Neurriaren lehentasunaren eta osasun-ondorioen inguruko kezkak areagotu dira.
Botere eta diru laguntza gehiago galdegin dizkio Euskal Hirigune Elkargoak Frantziako Gobernuari, lekuko etxebizitza politika azkar bat abiatzeko. Horretarako, AOH Etxebizitza Antolatzeko Autoritatea bilakatu nahi luke.
Euskal Hirigune Elkargoan elikadura eta laborantzaren ardura du Isabelle Pargadek. Laborantza lurren desagerpenari buruz galdetu dio ARGIAk, eta lehen sektorearen funtsa guzion plateretan ageri denez, elikadura burujabetzaz hitz egiten bukatu dugu.
Lapurdi kostaldeko 24 hirietan etxebizitza turistikoa alokatuz gero, jabeak ondasun bat gehiago eskaini beharko du iraupen luzeko alokairu kontratupean, hiri berean eta azalera baliokidearekin.
Peio Etxelekuk (EAJ) iragarri du Elgarrekin herriarentzat taldearen sorrera, beste 35 hautetsirekin batera, eta haiei batzera deitu dituzte elkargoko partaide guztiak. “Ildo ezberdinetako hautetsiak” biltzen dituela jakinarazi dute, herri txikietakoak dira gehienak,... [+]
Ipar Euskal Herrian euri gutxi egin duela eta idorte egoeran daudela argudiatuz, krisi bilera deitu du Euskal Elkargoak. 100.000 botila ur eskatuak ditu, behar izanez gero edateko ura segurtatzeko herritarrei.
Ezaguna den bezala, Frantziako Estatuak ez die uzten Ipar Euskal Herriko ikasleei Brebetaren azterketa euskaraz egiten. Brebeta da, 14-15 urteko ikasleei estatuak kolegioko eskolaratzea gainditu dutela ziurtatzeko ematen dien diploma.
169 aldeko boz, 8 kontra eta 33 abstentzio. Euskal Hirigune Elkargoko osoko bilkurak, bizitegi turistikoen arautzea deliberatu du, konpentsazio sistema baten bidez.
Bost urte bete berri dituela, Euskal Hirigune Elkargoaren egitasmo estrategikoak kazetariei zerrendatzeko tartea hartu du Jean-René Etxegarai presidenteak. Ipar Euskal Herriarentzako tresna juridiko eta baliabide ekonomiko gehiago eskatu ditu: "Ez da aldarrikapen... [+]
Euskal Hirigune Elkargoan hizkuntz politikaren eta kulturaren arduradun Antton Kurutxarri izan da Goiz Berri-n gomita. Baionako kontserbatorioko presidentea ere da.
Berriz ere hauteskundeak dituzte Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hautesleek ekainaren 20an eta 27an. Departamenduko eta eskualdeko kontseilariak izendatuko dituzte. Abertzaleei dagokienez, EH Bai koalizioa bakarrik departamendurako aurkezten da eta EAJk erabaki du... [+]
Etxegabeen gerizatzeko hamar Tiny-House edo etxola mugikor instalatuko dituzte Atherbeak eta HSA Habitat Sud Atlantic egiturak uda huntatik goiti Baionan eta Miarritzen. Euskal Elkargoak lur eremu bat utzi die Miarritzen eta Baionako herriko etxeak beste bat Baionan (mise... [+]
Gure historiaren parte diren emazteak argitara ekartzearen helburuarekin abiatu zen Bask’elles egitasmoa. Adar anitzez osatu proiektua da, erakusketa bat, liburu bat, kolegio eta lizeoko ikasleekin lan bat, eta karriken izenak.
Uztaritzeko auzapeza da Bruno Carrere, abertzaleez ere osaturiko Uztaritze Bai zerrendakoa. Euskal Hirigune Elkargoaren batzorde eragilean presidenteorde da, “lurraldearen antolaketa iraunkorraren” kargua betetzeko izendaturik. Ardura potoloa du esku artean, Ipar... [+]