ARTUR MASEK ondo menperatzen du tempus politikoa eta batez ere hauen taularatzea, Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenean deklaratu beharrak erakutsi duen eran. Jauregirako hurbilketa ikusgarria izan zen, Kataluniako gehiengo soberanista Espainiako Justiziaren aurrean deklaratzera; baina irudia gogoangarria izango da, hark batez ere Kataluniako “orden mundua” ordezkatzen duelako eta hango prozesua zein urruti iritsi den islatzen duelako. Deklaratu ondoren zera galdetu zioten Masi: “Inhabilitatuz gero onartuko duzu epaia?”. Erantzuna: “Herrialdeak une horretan bizi duen unearen araberakoa izango da hori”. Orain arte, Estatuan autonomia bateko lehendakari batek inoiz ez du zalantzan jarri izan Espainiako legea beteko zuenik.
Egia esan, marra gorria 2014ko azaroaren 9an zeharkatu zen, baina urriaren 15ekoa lurrikara haren erreplika indartsuena izan da, besteak beste, Mas apurketa demokratikoaren sinbolo bihurtu zelako. Ez gehiago ez gutxiago, baina oraingoz hori bai. Kataluniako nazioa eta Espainia aurrez aurre. Marra gorria iragan dela irudikatu zen berriz argazki haiekin, eta oraingoz alde biak atera dira indartuta, baina independentismoa etxean eta Espainiako Justizia Espainian. Katalunian, beraz, Espainiak galtzen jarraitzen du.
Apurketa demokratikoa, bai, hori da doinu nagusia Katalunian, independentzia prozesua gidatu behar duen gobernu eraketaren bezperan. Inork gutxik jartzen baitu zalantzan JxSí eta CUP adostasunera iritsiko direla prozesuaren bide orrian. Ekainean Nafarroan sentitzen zen gisara, bestela herritarrek itsasora botako dituztelako.
Akordioa nola, ostera? Dena dago airean, baina oraingoz pertsonak –Mas– negoziaketaren amaierarako geratu dira. Aurretik hiru esparru garrantzitsuren oinarriak finkatuko dira CUPek hala behartuta: Espainiarekiko desobedientzia; pobrezia eta desberdintasunen aurkako talka plana; eta prozesu konstituziogilea. Bitartean, presioak latzak dira eta norabide askotarikoak. Hor ere kokatu behar da Masen azken taularatzea.
ESPAINIAKO HAUTESKUNDE orokorrak gehitu behar zaizkio Kataluniako barne egoerari. JxSí Espainiako orokorretara eramateko tematua dago CDC eta ERC bere nortasuna azpimarratzeko premia bizian. CUPek paso egingo du hauteskunde orokorrez.
Berrikuntza hirugarren esparrutik dator, soberanismo ezkertiar ez independentistatik. Bere jokaldia borobildu nahian Ada Colauk Barcelona En Comú eredua Espainiako hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri du. ICV, Podem eta Procés Constituent zutoinen gainean eraiki zen Colauren arrakasta udal hauteskundeetan eta orain ere emaitza oparoak izan ditzake, areago CUP lehiakide ez badu, eta batez ere Espainian Podemos eta IUk lortu ez duten herri batasuna saltzen duelako.
Oraindik dena airean da, baina gaitza da Colauren esperimentua Kataluniatik harago hedatzea, ez bada Galizian edo Valentzian. Hego Euskal Herrian bederen, tren hori hartara inor igo gabe pasatu da. Harrigarrienetakoa zera izan da: hautagaitza bateratua sortzeko prestuen EH Bildu bera zela.
Ezkerreko sektore abertzale eta ez abertzaleak batzeko bi saio xume jorratu dira, EAEn uda aurretik eta uda ondoren Nafarroan, eta biek egin dute porrot, baina seguruenik ez dira alferrikakoak izan, etorkizunean ezkerreko hautagaitza zabalak eratzeko hausnarketaren hazia erein dutelako hainbat sektoretan. Euskal lurretan, alabaina, halako edozein aliantza eraginkorrek EH Bildu ere kontuan hartu behar du, eta gaur gaurkoz gatazkaren eragina oraindik hurbilegi dagoela dirudi, batez ere EAEn. Aurkari komunaren aurkako borrokak bestelakoa lortu du Nafarroan eta EH Bildu, Ahal Dugu eta NEB elkarrekin ari dira foru gobernuan.
EZTABAIDA, alabaina, siglak batu eta herri batasunetik haragokoa da ezkerraren munduan eta Podemosek Espainian arrakasta izan ala ez, saihestezina; euskal ezkerrean behintzat gero eta indar handiagoz dator. Zera da muina: eraginkorra ote da hegemonia instituzionala eskuratzea, aldez aurretik gizarte sektore zabalak aldaketa sozialaren ideia eta praxietan trebatu barik? Klasiko bat da ezkerrean, baina datozen hilabeteetan ikusiko den moduan, hausnarketa gero eta indar handiagoz ari da plazaratzen eztabaida politikora.
Els pressupostos i el tancament dels comptes anuals no són res més en aquests temps, des de l'economia domèstica fins a la majoria dels espais socioeconòmics que compartim. Les grans empreses han començat a extreure calculadores i a posar en marxa grans plans de cara a 2025... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]
Enguany es compleix el 51 aniversari de la proclamació per les Nacions Unides del Dia Internacional dels Drets Humans el 10 de desembre. Aquesta data ha cobrat importància a Euskal Herria i des de l'Observatori de Drets Humans d'Euskal Herria volem oferir alguns elements de... [+]
Recentment he tingut l'oportunitat de veure l'últim treball de Pierre Carles, un autor de documentals compromès. Sota el nom de Guérilla donis FARC, l'avenir a uneix histoire (guerrilla de les FARC, el futur té història), proposa un relat renovat del conflicte armat que ha... [+]