Bazen garaia! Horixe izan zen lehenik eta behin pentsatu genuena liburuaren berri izan genuenean. Bazen garaia, baratzezaintza zentzu zabalenean garatu daitekeen isurialde honetan berari buruz jardungo duen euskarazko liburu txukun bat izatekoa.
Aspalditik jarraitu izan dugu Jakobaren tonu zorrotza eta liburuan antzeko tonua aurkitzea espero genuen. Baina, lehen aleaz jabetzean harridura puntu batek asebete gaitu. Izan ere, liburu honetan tonua gozo, lasai, heldu eta aberatsa nabarmentzen baita. Agian, lehen orrialdeetako adiskide zerrenda luzeak badu zerikusirik horrekin.
Edozein kasutan liburua esku artean hartzen duenak baratzezaintza eredu aberats batekin topo egingo du, gure amonen jakintzaren zati batekin. Baratzearen atzean dagoen kultur gordailu horretan gure laborari ezezagun askoren trikimailu, hizkera, pentsaera eta kontzeptu ugari ezagutu ahalko dituzu. Batetik, baratzezaintza ekologikoaren oinarrizko jakintzak modu erraz eta ilustratu batean ageri dira. Bestetik, oinarrizko hainbat barazkiren fitxa interesgarriak ditu, landare bakoitzaren izaera, zainketa eta beharrei buruz, euskara txukunean; edozein momentutan kontsultatzeko moduan.
Beraz irakurle horrek goza ezazu liburuaz baina batez ere bizi ezazu baratzea, sartu eskuak lurrean eta bete hatzetako azkazalak lur biziz. Proba ezazu baratzea urtebetez eta gustatuz gero bizi osorako droga osasuntsua aurkituko duzu.
Bizi Baratzea Argian erosiz gero, Jakoba Errekondok eskuz
sinatutako hitz batzuekin jaso dezakezu liburua.
Egileak herriz herri ematen dituen hitzaldietan ere (ikusi ondoko zutabean non-noiz) baduzu sinaturik eskuratzeko aukera.
Salneurria: 23 € · Harpideentzat: 19,50 €
& 943 371545 · www.argia.eus/denda · denda@argia.eus
Zure saltokian liburua salgai jartzeko, deitu.
Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]
Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu. Formato oso berezia du: plegatutako orri handi bat da eta zabaldu ahala poster handi bat agertuko zaigu barnean. ARGIAk sostengatzen du Bizi Baratzea... [+]
Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]