“GERNIKAKO Estatutua ez betetzea izan da, eta da, sistema demokratikoak euskal gizartearekin eta nazionalismo demokratikoarekin hartutako konpromisoa amaitu nahi ez izanaren porrot handia; eta euskal gatazka, izaera politikoduna eta ETA baino askoz lehenagokoa, konpondu gabe dago oraindik”. Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiak 2011n argitaratutako memoria liburutik jasotako esaldia da. Ondo pentsatutako berbak direla esan liteke, beraz. Horrela amaitzen du paragrafoa: “Euskal gizartean nazio partaidetzaz dagoen bikotasuna –euskal herritarra/euskal-espainiarra–, horixe da izaera politikoa duen gatazkaren oinarrian dagoena. 1986an aditu europarrek aholkatu ziguten Estatu Libre Elkartuaren formula berreskuratzea legoke agian”.
Egongo dira bikotasun horri erantzun ahal dioten hainbat harreman formula eta datozen hilabeteetan asko hitz egingo da horien gainean. Autogobernu lantaldeak eskatutakoari erantzunez, Eusko Jaurlaritzak hainbat txosten bidali zituen joan den astean Eusko Legebiltzarrera. Josu Erkoreka eledunak azaldu zuenez, Jaurlaritzak bere aurrekontua bikoiztuko luke –10.000 milioi eurotik 20.000 milioira– bere eskuetan balitu Madrilek oraindik transferitu bako 24 eskumenak. Legealdi amaiera dator Eusko Legebiltzarrera eta autogobernu ponentziaren lanaren amaiera. Etorriko denaren lagin txiki bat besterik ez da Erkorekak azaldua, hori bai, kasu honetan oso esanguratsua.
Gernikako Estatutuan dagoen kontzertu ekonomikoa kontzertu politiko ere bihurtu nahi du EAJk, Madril eta Gasteizko harremana aldebikotasunean oinarritu dadin. Oraindik ez dago batere garbi testuinguru horretan nola geratuko den erabaki eskubidea, baina oso posible da orain bezala geratzea: hau da, Eusko Legebiltzarrak onartua du autodeterminazio eskubidea, baina ez da ezer egiten uneren batean herritarrek horren gainean erabaki dezaten.
ERABAKI ESKUBIDEA, alabaina, dagoeneko ez da bakarrik gure nazio izaeraz erabakitzeko tresna, Ibarretxe planean irudikatzen zen legez, adibidez. Kontzeptu politiko gisa bere bilakaera izan du eta herritarrek erabaki nahi dute euren egunerokotasunaz, eta ez bakarrik lau urtez behin. 2008ko krisia hasi zenetik emandako herritarren ahalmentzea geratzeko etorri da. Euskal herritarrek erabaki nahi dute LOMCEri buruz, gizarte segurantzaren norabideaz, osasunean eta hezkuntzan inbertitu nahi duten dirutzez… Hainbat esparrutan egunerokoan erabakitzea eskatzen da gero eta gehiago.
Hori, beraz, oso kontuan hartzeko aldagaia izango da aurrerantzean. Ikuspegi hori ere garrantzitsua da Nafarroan –edo Valentzian eta Galizian– emandako aldaketa politikoa ulertzeko. Abertzaletasunak badu hor garrantzitsua den esparrua, bizitzako ohiko esparru ugarietan erabakitzeko eskubidearen garapenak, beretzat klabea den naziotasunean erabakitzeko atea ere irekitzen duelako.
Funtsean, hori zen Espainiako hauteskunde orokorretarako EAEn uda aurretik plazaratu zen ezkerreko indarren aliantza proposamenaren oinarria. Ahal Duguko zuzendaritzak ez zuen begi onez ikusi –batzarrak edo zuzendaritzak bakarrik erabakita?– eta ekimenak ez du aurrera egin. Nafarroan ere antzeko proposamena egin berri dute kultura eta politika munduko hainbat pertsonek, baina haien eskaerak ez du emaitzarik izan alderdien aldetik.
Herritarren batzar batek, ordea, ezkerreko indarren hautagaitza bateratu baterako proposamena luzatu die alderdiei eta proposamena airean da oraindik. Proposamenaren atzean, besteak beste, EH Bildu, Ahal Dugu, Batzarre eta Ezker Batuaren inguruko jendea ari da. Seguruenik udazken hasierak irentsiko du ahalegina, baina saioak erakusten du herritar askoren buruan zein norabide dagoen eta ahaleginak duen potentzialitatea.
ERAIKIZ agiria plazaratu duen biktima talde anitzak ideia interesgarri ugari jarri ditu mahai gainean, baina bat nagusi, eta batez ere politikariei bideratua: hasi mugitzen, gu oinarrizko akordio batzuetara iristeko gai izan bagara, zuek ere bai. Zoru etikoa, biolentzia, giza eskubideak eta Ardanzak dioen arazo politikoa. Hori dena eta gehiago da euskal gizarteak pendiente duen debate mamitsuaren zorro sakon horretan. Elkar jotzeko gaitasuna aski frogatua dute euskal herritarrek historian zehar; bada baldintza aski elkarrizketari sakon ekiteko. Ez dago aitzakiarik.
Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]
Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Igual que amb l'ajuda dels artistes hem viscut la florida d'Euskal Herria, també en aquesta ocasió, amb el seu impuls, continuem fent el camí junts, donant el suport necessari als presos polítics, exiliats i deportats bascos
El lector ja sap que l'Associació Harrera neix... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
La xarxa ciutadana Sare ha convocat per a dissabte que ve, 11 de gener, una nova manifestació a Bilbao en defensa dels drets dels presos bascos. Es tracta d'una oportunitat única per a avançar en el camí de la convivència al nostre poble, després de dècades de violents... [+]