Washington (AEB), 1943ko ekainaren 1a. Barbara Lauwers Podoski Women’s Army Corps AEBetako armadako emakume taldean sartu zen. Božena Hauserova –hori zuen benetako izena– 1914an jaio zen Brnon, egungo Txekiar Errepublikan. Parisko Unibertsitatean ikasi zuen eta zuzenbide gradua lortu zuen. 1938an, alemaniarren okupaziotik ihesi, lehenik Afrikara eta gero AEBetara joan zen. Armadako arduradunek berehala MO (Morals Operations edo Operazio Moralak) taldeko kide izateko aukeratu zuten, hainbat hizkuntza zekizkielako: txekiera, alemana, frantsesa, ingelesa... Zegokion prestakuntza jasota, 1944. urtearen hasieran Italiara bidali zuten, etsaien lerroetan sartuta agente gisa lan egin zezan.
Soldadu alemaniarren morala hondatzea zen haren egitekoa eta horretarako, besteak beste, Gerrako Emakume Bakartien Liga (Verein Einsamer Kriegerfrauen) irudizkoa sortu zuen, soldaduen bihotzari edota hankarteari zuzenean erasoko zien arma.
Testu hau alemanez idatzi zuen eta milaka kopia zabaldu zituen alemaniarrak ibili ohi ziren tokietan:
“Fronteko soldadu maitea. Badakigu ausartenak ere nekatzen direla, eta atsedenaldia, burko leun bat, samurtasun pixka bat behar dutela. […] Zure zain gaude: ebaki gutun honetako sinboloa eta eraman soinean edo itsatsi tabernetan, kafetegietan, tren geltokietan, garbi ikusteko moduan. VEKeko kide bat zuekin harremanetan jarriko da. Gau bakartietan dituzun ametsak eta fantasiak beteko dira. Zu nahi zaitugu, ez zure dirua. Beraz, zuregana hurbiltzen den edonori txartela erakutsi behar diozu. Kideak edonon daude, emakumeontzat aberriarekiko betebeharra baita. Baina ez da betebehar hutsa. Urte luzez gizonengandik bananduta egon gara, atzerritarrez inguratuta, eta berriro soldadu alemaniarren gaztetasuna sentitu nahi dugu gure baitan. Ez zaitez lotsatia izan. Zure emaztea, zure arreba edo zure maitalea ere gurekin daude”.
Gezurrezko elkartea hain eraginkorra izan zen, aliatuek ere sinetsi baitzuten. Washington Postek zera argitaratu zuen 1944ko urriaren 10ean: “Baimena duten Italiako fronteko soldadu alemaniarrek, papar hegalean bihotz bat jarri besterik ez dute neskalaguna topatzeko”. Barbarak, orduan, txekierara eta eslovakierara itzuli zuen testua, alemaniarrekin ari ziren soldaduak biguntzeko; ondorengo hilabeteetan desertatu zuten txekoslovakiarretatik 600 inguruk esku-orria zeramaten patrikan.
Gerran eta maitasunean dena zilegi dela esaten da. Sekula existitu ez zen Gerrako Emakume Bakartien Ligak biak nahastu zituen, lehenaren mesedetan eta bigarrenaren kaltetan.
el Japó, 6 i 9 d'agost de 1945 els Estats Units va llançar una bomba atòmica causant desenes de milers de morts a Hiroshima i Nagasaki; encara que no hi ha xifres precises, els càlculs més prudents indiquen que almenys 210.000 persones van morir a la fi d'aquest any. Però a... [+]
Naixement 27 de juny de 1944. Els soldats alemanys van realitzar una batuda en un petit poble d'uns 80 habitants de Zuberoa. Vuit persones van morir en l'acte i dinou van ser detingudes, totes civils, de les quals nou serien deportades i només dues sobreviurien dels camps de... [+]
Normandia. 6 de juny de 1944. Van iniciar l'operació Overlord: Milers de soldats britànics, estatunidencs i canadencs van desembarcar a les platges de Normandia per a canviar dràsticament el rumb de la Segona Guerra Mundial i, per tant, de la història. O almenys això és el... [+]
El genocidi és una paraula desgraciadament de moda. Segons la definició de Rafael Lemkin en 1946, el genocidi es defineix com “les accions encaminades a destruir totalment o parcialment un grup nacional, ètnic, racial o religiós”. Aquestes accions poden consistir a... [+]
Karl Adolf Eichmann (Solingen, German Empire, 1906 - Ramdel, Israel, 1962) was the Senior Official of the SS of Nazi Germany, especially known for his appointment as “logistical manager” of the so-called Last Solution or Last Solution. Planning for transporting deportees to... [+]