Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Oztoporik gabeko aisia aniztasun funtzionala dutenentzat

  • Leku berriak ezagutu, kirola egin, zinera joan, museoak bisitatu… Aisialdia gozatzeko maiz zailtasunak aurkitzen dituzte aniztasun funtzionala duten pertsonek. Gabezia horri erantzuteko jaio da “Tantai: oztoporik gabeko aisia” ekimena.

"Guretzat oso garrantzitsua da azpimarratzea ez direla minusbaliatuak, baizik eta gauzak beste modu batean egiten dituztela. Ez dira elbarriak, edo ahalmen urrikoak, edo dena delakoa, aniztasun funtzionala duten pertsonak baizik", dio Irazabalbeitiak.

Aniztasun funtzionala dutenek aisialdiaz ezin dutela modu duinean gozatu salatu dute Ane Mendizabal zarauztarrak eta Alba Irazabalbeitia donostiarrak, Tantai proiektuaren sortzaileek. Gure inguruneak eta kultur eskaintzak ez diote aniztasunari erantzuten, “aisia eta turismo arloetan egiten diren ekintza gehienak ez daudelako aniztasun funtzionala duten pertsonen beharretara egokituta”, dio Mendizabalek. Horregatik hasi dira ekintza egokitu eta inklusiboak antolatzen.

Beste askoren artean, kirol egokitua, txangoak, tailerrak eta ikastaroak antolatzen ditu Tantaik, gutxieneko partaide kopururik gabe eta urte osoan zehar. “Eta norbaitek bestelako ekintzaren bat egin nahi badu, gurekin harremanetan jar daiteke, eta egin nahi duenaren arabera, bere beharrak aztertu eta horietara egokitutako eskaintza prestatuko dugu. Guk egiten dugu lan guztia, beraiek ongi pasatzeaz baino ez dira arduratu behar”, azaldu digu Mendizabalek. 

Ikuspegi turistikotik, urtero milaka dira aniztasun funtzionala izan eta bidaiatzen duten lagunak. Horregatik, turistentzat zuzendutako ekintzak ere prestatu dituzte: “Batez ere bisitaldi gidatuak, Donostian eta Gipuzkoan zehar momentuz, hasten ari garelako”, argitu du Irazabalbeitiak.

Historiaren Artean  lizentziatuak dira bi gazteak. Turismoa ere ikasi du Mendizabalek, eta Irazabalbeitiak turismo egokituari buruzko ikastaroa du egina, Larrialdiak Fundazioaren eskutik. “Larrialdiak Fundazioan denbora zeramaten aisia eta turismo egokituaren inguruan gogoeta egiten, zerbait egiteko gogoz, baina ideia zehatzik gabe. Nirekin harremanetan jarri ziren laguntza eske, eta ondoren ni Anerekin”, azaldu du Irazabalbeitiak.

“Lan asko dago oraindik egiteko”

Aniztasun funtzionala dutenen beharrei erantzuteko gure ingurunea gero eta egokituagoa dagoela eta azken urteotan aurrerapauso nabarmenak egin direla uste dute bi elkarrizketatuek, batik bat zerbitzu publikoetan. Turismoan, aisian eta beste hainbat arlotan, ordea, oraindik gabezia garrantzitsuak daude. “Dena den, ezin dugu esan ez denik ezer egiten, kolektibo honen eskubideen alde gogor borrokatzen ari diren elkarteak daude eta gauza asko lortu dituzte”, dio Mendizabalek. “Arlo instituzionalean hobekuntzak nabariagoak dira. Gainontzekoetan oraindik lan asko falta da egiteko”, gehitu du Irazabalbeitiak. Aldea nabaria da Europako beste herrialdeekin konparatuta, adibidez: “Nazioarteko museo garrantzitsuetan, orain gor eta itsuek audio-deskribapenak edota zeinu hizkuntzako interpretea eskura dituzte bisitaldi gidatuak jarraitzeko, margolanen azalpenak ere braillez agertzen dira… Hemengo museo batzuetan hasi dira hori egiten, baina esango nuke gauza nahiko berria eta salbuespenezkoa dela. Hala ere, gutxinaka-gutxinaka hobekuntzak ikusten ari gara”, adierazi du Mendizabalek.  

Euskal Herrian, zaila da kolektibo honentzat guztiz egokiturik dauden ekintzak aurkitzea. “Gaur egun, esaterako, oso modan dago tabernetan kontzertuak ematea, baina beharbada sarrera estuegia da gurpil-aulki bat sartzeko, komunak oraindik ez daude prestatuta leku askotan, edo hitzaldi batera zoaz eta ez dago zeinu hizkuntzako interpreterik pertsona gorrentzat”, dio Irazabalbeitiak. “Aniztasun funtzionala dutenei bideratutako pintxo-potea antolatzen saiatu ginen duela gutxi, eta konturatu ginen  Donostiako Alde Zaharra oso gaizki dagoela gurpil-aulkiz mugitzeko”, jakinarazi du Mendizabalek.

Ekintzak antolatzeko orduan, irisgarritasuna da kontuan hartu beharreko alderdirik garrantzitsuena, “xehetasun txikienak beste guztia pikutara bidali dezakeelako. Guretzat garrantzirik ez duena edo aintzat hartzen ez duguna erabakigarria izan daiteke aniztasun funtzionala duen norbait leku horretara joan ahal izateko edo ekintza hori egin ahal izateko”, argitu du Irazabalbeitiak.

Sentsibilizazioa

Ahalmen urriko, elbarri, ezgaitu… deitu izan zaie aniztasun funtzionala duten pertsonei, baina adiera horiek okerrak direla eta oker erabiltzen ditugula ohartarazi dute elkarrizketatuek. “Guretzat oso garrantzitsua da azpimarratzea ez direla minusbaliatuak, baizik eta gauzak beste modu batean egiten dituztela. Ez dira elbarriak, edo ahalmen urrikoak, edo dena delakoa, aniztasun funtzionala duten pertsonak baizik”, dio Irazabalbeitiak. Horregatik, kalitatezko aisia eskaintzeaz gain, Tantaik gizartea sentsibilizatzeko ere balio dezala nahi dute sortzaileek. “Sarri ez dira ezarritako gutxienekoak betetzen, eta gizartea horretaz jabetzea nahi dugu”.

“Inkesta egin genuen Tantai sortzen ari ginenean, eta guk uste baino herritar gehiagok esan zigun agian ez zutela aisia edo turismo ekintza batean parte hartuko aniztasun funtzionala duen pertsona bat egotekotan”, azaldu du Irazabalbeitiak. “Beste galdera batek zioen: ‘Uste duzu guztion lana dela aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusibitatea erraztea?’. Bada, askok erantzun zuten erakundeen lana dela hori, ez guztiona. Horrek ere asko kezkatzen gaitu”, gehitu du Mendizabalek. Hala ere, gizartea gero eta sentsibilizatuagoa dagoela uste dute, belaunaldi berriak batez ere. Horrez gain, aniztasun funtzionala  duten biztanleen presentziak eta ikusgarritasunak gora egin du nabarmen gizartean, eta hori datu oso positibotzat jotzen dute Tantaiko kideek.

Integraziotik inklusibitatera

Tantaik antolatzen dituen ekintzak, egokituak bakarrik ez, inklusiboak ere badirela nabarmendu dute Ane Mendizabalek eta Alba Irazabalbeitiak. Edonork hartu dezake parte, aniztasun funtzionala izan edo ez. Integrazio hitza alboratu eta inklusibitatea erabiltzearen aldekoak dira: “Pertsonei buruz hitz egiteko ‘integrazio’ hitza erabiltzea desegokia dela uste dugu. Integrazioaz hitz egiterakoan bereizketa moduko bat egiten dugu: zuek alde batetik eta gu bestetik. Zuek zarete ‘ezberdinak’ eta integratzen zaituztegu. Baina ez du hala izan behar. Pertsonak gara denak”, dio Mendizabalek. “Ez da bidezkoa norbait baztertzea besteen begietara ‘ezberdina’ delako. Azken finean, modu batean edo bestean guztiok gara ezberdin, eta guztiontzako lekua egon behar du gizartean”, aldarrikatu du Irazabalbeitiak. 

Leku irisgarrien gida

EAEko toki publikoen irisgarritasunari buruzko gida da Ararteko Mapak. Euskadiko Herriaren Defendatzaileak garatutako proiektua da, eta sakelakoan dohainik deskargatu daiteke. Ostatuak, jatetxeak, liburutegiak, tren geltokiak… zenbateraino diren irisgarriak kontsultatu daiteke, aplikazioaren bidez. Erabiltzaileak, gainera, iruzkinak egiteko aukera du, bere esperientziaren berri emanez. 


T'interessa pel canal: Aniztasun funtzionala
Les activitats extraescolars exclouen als nens amb necessitats especials
Tant les activitats extraescolars organitzades pels centres escolars, com les relacionades amb l'oci i els campaments d'estiu exclouen amb freqüència als nens i nenes amb discapacitat, activitats que resulten especialment beneficioses per als nens i nenes amb necessitats... [+]

Gorputz hotsak
“Desgaitasunaren eta eskiaren mundua deskubrimendu bat izan da”

Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]


2025-03-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Desgaia gai

Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.

Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Gorputz hotsak
“Garrantzitsua da Down sindromedunok oholtzan ikustea”

Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean,  Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]


Sorolls corporals
"Volem deixar de costat el dolor, perquè no és rendible per al capitalisme"
Iosune de Goñi García, fotògrafa, escriptora i traductora (Burlada, Navarra, 1993), és una apassionada per les històries i la construcció de mons. Sovint la produeix de les ferides, el cos i el dolor. És una persona amb discapacitat i un malalt crònic que utilitza l'art... [+]

La Cavalcada dels Reis Mags intercala en tranquils trams reivindicats per les associacions d'autistes
En l'època dels macro-espectacles i macro-estímuls, habituals dels decibels i il·luminadors extrems, a poc a poc es va ampliant la demanda de les associacions de retorn dels nens amb autisme, fins i tot en les desfilades dels Reis Mags: ni la música, ni la il·luminació, ni... [+]

Sorolls corporals
"Viu en un conflicte entre l'orgull i la vergonya"
Encara que sembli que l'art i la ciència poden estar molt lluny, a tots dos els agrada Maider Mimi (Maider Triviño), científica i artista (Aretxabaleta, Guipúscoa, 1997). Es dedica a la recerca, el teatre, la música, els monòlegs, la poesia i moltes altres coses. A través... [+]

Sorolls corporals
"Abans, els cecs els guardaven a casa"
Encara que no són d'Hazparne (Lapurdi), porten més de quaranta anys vivint en Hazparne l'haltita Étienne Arburua i la frívola Cathy Arrotcarena, i des de fa anys es coneixen. Els dos són invidents i tots els dissabtes es desplacen a Angelu (Lapurdi) per a fer-se una bicicleta... [+]

I Trobada de Mediadors de Comunicació
“Les necessitats de les persones amb dificultats de comunicació són gairebé desconegudes”
Les persones amb dificultats de comunicació i els obstacles que viuen en la nostra societat tenen baixa visibilitat. Es desconeix la labor dels mediadors de comunicació que es formen en aquest àmbit, ajudant les persones amb dificultats a desenvolupar les seves capacitats,... [+]

Sorolls corporals
"És molt perillós pensar que qualsevol pot ensenyar llenguatge de signes"
Per a Aitor Bedialauneta (Ondarroa, Bizkaia, 1991) és “imprescindible” que s'escoltin i respectin per a treballar en xarxa. El president de la Federació Basca d'Associacions de Persones Sordes, Euskal Gorrak, s'ha referit a la importància de preservar la qualitat del... [+]

Escola forestal amb nens amb problemes de mobilitat: superació de pors i límits
Dos alumnes de 5 anys amb dificultats per a moure's i caminar han gaudit d'una sessió setmanal d'escola forestal en el col·legi d'Irun: el repte iniciat entre fronteres i pors ha tingut grans beneficis, desenvolupament i aprenentatge. "Són estudiants molt protegits i els ha ajudat... [+]

Sorolls corporals
"La mar està molt a prop i molt lluny per als discapacitats"
A través de sessions de sensibilització, xerrades i xarxes socials, Jonquera Cepeda (Irun, Guipúscoa, 1986) realitza un activisme anticapazitista. De petit no ha tingut referents discapacitats i fa divulgació per a ajudar als altres i crear referents. A través de les xarxes... [+]

Aritz Huarte, membre del Club Esportiu Cecs de Navarra i jugador de golbol
"Som esportistes cecs i no cecs fent esport"
Malgrat perdre la vista, Aritz Huarte continua guanyant. Va deixar l'handbol i va començar a jugar en el Golbol, en el Club Esportiu Cecs de Navarra, fa tres anys. Es tracta d'un esport creat expressament per als cecs, i que actualment només juguen els que tenen alguna... [+]

Sorolls corporals
"En Erotika tampoc aconseguim sortir de la producció"
El sexòleg Igor Nabarro parla sobre la visió del desig, de la identitat de gènere, de l'eròtica … En l'adolescència va sofrir una lesió medul·lar que li va fer dubtar de la masculinitat i de la sexualitat. Ha denunciat que després de l'accident no ha rebut cap mena... [+]

Eguneraketa berriak daude