Baieztapen zehatza ondokoa da: “Euskararen aldeko neurriek erdaldunak diskriminatzen dituzte”. Beheko grafikoan ikus daitekeen moduan, %26 baieztapen horrekin guztiz edo nahiko ados dago; %61 nahikoa edo guztiz aurka dago; %7 ez dago ez aurka ez alde; eta gainerakoak ez daki zer erantzun.
Bigarren esaldiak honela dio: “Hemen euskaldunen eskubideak urratu egiten dira”, eta herritarren erantzunak: %29 guztiz edo nahiko ados dago; %56 nahikoa edo guztiz aurka dago; %7 ez dago ez aurka ez alde; eta gainerakoak ez daki zer erantzun.
Euskararen gaineko jarrerez eta iritziez galdetu die EAEko herritarrei Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Emaitzak Euskara: jarrerak eta iritziak ikerketa lanean aurki daitezke www.euskadi.eus-en. Besteak beste, euskararen sustapenaz, hizkuntza eskubideez, lan munduaz, euskara-gaztelania-ingelesa hirukoteaz, eta euskararen garrantziaz galdetu diete herritarrei.