Gero eta informazio gutxiago heltzen zaigu Fukushimako zentral nuklearraren egoeraz. Berriki, hainbat kazetariri inguruko menditxo batetik zentrala ikusteko aukera eman diete; aldi berean, TEPCO enpresa kudeatzaileko teknikarien azalpenak jaso dituzte.
Kazetariei emandako informazioaren arabera, zentralean 10.000 langiletik gora ari dira garbiketa eta kontrol lanetan. Sei guneetako batean txapela edo estalkia jarri nahian dabiltza; etenik gabe gune horietako bihotzetara ura botatzen dute, baina ez dago garbi norantz joaten den ur hori. Bestalde, aurreikusita zegoen 2017rako gune bateko erregaia ateratzea, baina prozesu hori gutxienez hiru urtez atzeratuko dute. “Ez dugu teknologiarik horretarako”, argudiatu du TEPCOk.
Martxoaren 11n betetzen dira zortzi urte Japoniako Fukushiman gertatu zenetik historiako istripu nuklearrik larrienetakoa. Iaz, 2018an, eskaini bazituen lau erreaktoreetatik matxuratuena omen dagoen bigarrenaren lehen irudiak, aurten robota bertan sartzea lortuta berriak eskaini... [+]