Nafarroako Gobernuak erabakita, LOMCE legeak Lehen Hezkuntzako 3. mailan ezartzen dituen probak abiatu dituzte Foru Erkidegoko ikastetxeetan. Horren aurka, elkarretaratze zaratatsuak egin dituzte Hezkuntza Departamentuaren aurrean.
Aste osoan zehar egin dituzte probak eta ikasle, irakasle eta guraso ugarik ikastetxeen aurrean beltzez jantzita elkarretaratzeak egin dituzte eskolak hasi aurretik.
Azken asteetan, ehunka familiak azterketa hauei eta LOMCEri oro har desadostasuna adierazi diote. Proba ez egiteko eskaera bidali diete, gutun bidez, ikastetxeetako zuzendariei. Horrez gain, hainbat gurasok, Herrikoak eta Sortzen elkarteak azterketaren aurkako mila sinaduratik gora aurkeztu dituzte Hezkuntza Departamentuan.
José Iribas Hezkuntza kontseilariak ikasle, irakasle eta gurasoen eskariaren aurka, zortzi urteko 6.724 neska-mutikori azterketak egiteko agindua eman du. Erantzuna “inposaketa” bidez etorri izana salatu du Sortzen elkarteak: “Ikasle guztiek egin behar dute proba eta desobeditzen duen irakasleari espedientea irekiko diote”.
“Proba bakar batean ateratzen diren emaitzei ematen zaie garrantzia, ikasketa prozesu osoari eta ebaluaketa jarraiari garrantzia kentzen zaion bitartean”, salatu dute gurasoek.
Era berean, Sortzeneko kide Gari Torregrosa, proba hauek haurren ikas prozesuan izan dezaketen eraginaz mintzatu da: “Ebaluazio diagnostikoan, emaitza adierazteko hiru zenbaki erabiltzen zituzten orain arte: 1, 2 eta 3. Hemendik aurrera berriz, ez-gainditua, nahikoa eta halakoak agertuko dira. Horrek ikasleei eragingo die eta lehia izango da. Eragin akademikorik gabeko proba batekin horrelako presioa baldin badago, zer gertatuko da DBHn eta Batxilergoan?”.
EAEn, 30 ikastetxetan egin dituzte azterketak, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Hezkuntza Topaguneen Plataformak azterketari planto egiteko deia egin du: “Azterketa egin nahi diguten egun horretan ez ditugu gure ikasleak eskolara eramango, edota bestelako jarrerak hartuko ditugu aipatutako proba ez egiteko”. Azterketa ez egiteak ikasleentzat ez duela inongo ondorio akademikorik ekarriko adierazi du plataformak.
Hem hagut de sofrir un altre atac contra la nostra llengua de la mà del Departament d'Educació del Govern de Navarra, que ens ha obligat a fer un canvi en el programa PAI contra el basc. En els últims anys, per imperatiu legal, els nous centres del model D han hagut d'introduir... [+]
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.