Duela 19 urte argitaratu zuten lehenengo aldiz Maxixatzen aldizkaria, Azkoitian (Gipuzkoa). Azken sei urteetan, publikazioa etenda izan du kudeatzen duen Maxixatzen euskara elkarteak. Geldialdia egin zuten hausnarketarako astia izateko, euskara elkarteak nondik jo pentsatu nahi zuen. 2009an aldizkaria desagertu eta 2012an herriko euskararen egoeraren inguruko azterketa egin zuen elkarteak. Besteak beste, zein hedabide erosten eta irakurtzen zituzten galdetu zieten herritarrei. Gehien kontsumitzen zituzten hedabideak El Diario Vasco eta El Mundo Deportivo ziren. Gaztelaniazko hedabideak zituzten irakurgai azkoitiarrek, eta azterketak emandako emaitzen arabera, kultur erreferentzia atzerritarrak zituzten. 2011ko datuen arabera, azkoitiarren %74,5 euskalduna da eta %12,9 ia euskalduna.
Elkarteak garbi ikusi du Maxixatzen berpizteko premia. Hilabetekaria hilabete batzuetan doan banatuko badute ere, gero bazkideek baino ez dute jasoko. Bestalde, egunerokoari heltzeko asmoz webgunea jarri dute abian: www.maxixatzen.eus.
Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]
Durant les últimes setmanes he tingut a les meves mans aquests dos llibres: L'espai de reflexió en basca (Euskaltzaindia, 2024) i Mariano Ferrer, el periodisme reflexiu. Periodisme i compromís (Erein, 2023) . He llegit que el 42,2% dels bascos veu ETB1 i el 20,6% llegeix la... [+]