Mendebaldeko alderdi sozialdemokrata gehienek aspaldi utzi zituzten jatorrizko ideologiak eta programak albo batera kapitalismoa gogoz besarkatzeko. Halere, 1980ko hamarkada arte zentro-eskuineko alderdiek baino jarrera birbanatzaileagoa izan zuten politika publikoetan eta esku-hartzaileagoa ekonomian. Ondoren, egun bizi dugun ezker-eskuin ardatzaren desagertze prozesua abiatu zen. 1990eko hamarkadan, Sobietar Batasunik gabeko panoraman, politika neoliberalak nagusitzen hasi ziren Europan eta ondorioz, kaleko herritarrentzat geroz eta zailagoa izan zen kolore desberdineko gobernuen arteko diferentziak topatzea politika sozioekonomikoetan. Arazo horri aurre egiteko, sozialdemokraziak bere burua berrasmatu zuen agenda postmaterialistarekin.
Zentro-ezkerreko alderdiek liberalen bertsio erradikal modura aurkeztu zuten beren burua, balore moral “irekiak, kosmopolitak eta askatasun indibidualen aldekoak” defendatuz. Hor aurkitu zuten eskuineko alderdietatik desberdintzeko modu bat. Kontua da arlo horietan lorpenak lortu ahala agenda politikoan garrantzia galdu dutela, eskubide berriak egonkortu direlako edota eskuineko alderdiek toleratu edo bere egiten dituztelako. Horrela, beste behin ezker-eskuin ardatzaren desberdintasunak desitxuratu egin dira, eta hori gertatu ez den kasuetan, krisi ekonomikoak alboratu ditu diskurtso postmaterialistak gai sozio-ekonomikoen mesedetan, frustrazio handia sortuz, bereziki Europako hegoaldean eta Mediterraneoan.
Lehen ezker-eskuin politiken desberdintasunak txikiak baziren ekonomian, orain Europar Batasunak gehiago txikitu ditu inposatzen dituen politikekin. Horren aurrean alderdi politikoek beren boto fideltasuna mantentzeko duten tresnarik inportanteena lurralde eta nazio identitateari loturiko elementuen defentsa da. Ez dira garai onak sozialistek hainbeste “defendatu” duten ikuspegi kosmopolitarentzat. Ideologia klasikoek utzitako hutsunea nazioak hartu du eta Manuel Valls esparru horretan leku hartzen saiatu den arren, sinesgarritasun handiagoa dute eskumakoek.
Frantziako departamenduetako hauteskundeetan sozialistek –eta ezkerrak oro har– hiriguneetan soilik moteldu dute gainbehera. Bi irabazle garbi egon dira: zentro-eskuina eta Fronte Nazionala. Hauteskunde hauen berezitasunak kontuan hartzen baditugu, tokian tokiko handikiek protagonismo handia dute, eta FNk sekulako emaitzak lortu ditu botoen %25 eskuratuta. Garbi dago hurrengo urteetako lehia nagusia Frantzian eskuinaren eta eskuin muturraren artekoa izango dela. Nortasun politikak eta subiranotasuna egongo dira eztabaidan eta gai sozio-ekonomikoak haiekiko lotura baino ez du izango.
Israelen antzera gertatu da, oposizioan zegoen zentro-ezkerrak krisi ekonomikoaren erdian eta bizitza garestitze ikaragarriaren aurrean ezin izan ditu hauteskundeak irabazi. Eskuinak beldur identitario guztiak astindu eta horren aurrean zentro-ezkerraren proiektu sozial ahul eta desitxuratuak ezin izan du konpetitu, izan ere, eskuinak gutxienez zer edo zer hautemangarria proposatzen du.
Salbuespenen artean Andaluzia dago. Hain zuzen ere bertako Alderdi Sozialista herrialde horren nortasunarekin identifikatzen delako. EAEn edo Katalunian alderdi nazionalista nagusiek betetzen dutenaren antzeko funtzioa du Andaluziako PSOEk. Aldiz, autonomia erkidego horretan populazioaren gehiengoa 100.000 biztanletik beherako herrietan bizi da, eta horietan, ideia kosmopolitak urrun ikusten dira. Urrun ikusten diren bezala programa argirik gabeko Madrilen sortutako alderdi frankiziak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
L'epistemologia, o teoria del coneixement, és una de les principals àrees de la filosofia i al llarg de la història s'han succeït importants debats sobre els límits i les bases del nostre coneixement. En ell es troben dos poderosos corrents que proposen diferents vies d'accés... [+]
Aquesta setmana hem tingut coneixement que el Jutjat de Getxo ha arxivat el cas dels nens de 4 anys d'Europa Ikastetxea. Això ens porta a preguntar-nos: estan disposades les instàncies judicials, policials… per a respondre a les demandes dels nens? Es protegeixen de veritat... [+]
Cada vegada escoltem més sobre les necessitats, desitjos i iniciatives que sorgeixen en els nostres territoris i en les nostres vides, sobre la necessitat de treballar les relacions i projectes públic-comunitaris, i és un autèntic motiu de satisfacció, ja que es tracta d'un... [+]
Hem renovat l'entrevista en la secretaria de la facultat, per la qual cosa no se sap: estan lluny les dates en les quals els alumnes venien solos per a realitzar la seva matrícula. Fa temps que la tendència va canviar, i els pares –més accentuats les mares– adquireixen un... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Recentment he treballat en classe les boniques i emocionants coves d'Etxahun Barkoxe. Pobre home! Les penes domèstiques van començar perquè s'havia creat “Bellesa praube”, però als disset anys ja havia entrat en la mar de la desgràcia, ja que la nena sense dot Marie... [+]
Els últims dies han estat de gran importància per al moviment en defensa de l'habitatge i per a la lluita contra els especuladors a Barcelona. La matinada del 28 de gener, un Exèrcit de Policia va atacar sense previ avís a la Vella Massana (centre social ocupat) del barri de... [+]
Què haig de saber? Amb qui haig de relacionar-me? On haig de viure? Amb aquestes responsabilitats, els éssers humans estem en el camí de viure la idea d'una bona vida en el si de les nostres societats. Si no sabem respondre correctament, per por de quedar-nos en els... [+]
No vull que la meva filla es disfressi de gitana en els calderers. No vull que els nens gitanos de l'escola de la meva filla gaudeixin de gitanos en els calderers. Perquè ser gitano no és una disfressa. Perquè ser gitano no és una festa que se celebra una vegada a l'any,... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
No va actuar correctament, calia prendre mesures, si no, no aprenem. Pel que sembla, no s'adonava de l'impacte del que havia fet, continuava normal, a vegades amb un aspecte més feliç que els que li envoltaven. A més, parla massa alt, això no li agrada a ningú. Com les... [+]
El Departament d'Educació no entén per què els treballadors del públic hem anat a la vaga. Pregunta al sindicat LAB. Aquest sindicat va signar un acord amb el Departament a l'abril de 2023. Dos anys més tard han anomenat a la vaga perquè, al contrari que en anteriors... [+]
Professor d'Història en homenatge a un ex company que acaba de jubilar-se. Bravo i més brau!
Les lleis educatives subratllen la importància de fomentar el pensament crític en l'alumnat. Però el claustre de professors, en un temps un espai de debat d'idees i contrast de... [+]