Azkenaldian Euskal Herrian ere ustelkeriari loturiko informazioak zabaldu dira. Ezin konparatu, ekonomikoki behintzat, Espainiako Estatuan azaleratu den egoerarekin. Baina Euskal Herria ez da irla bat ustelkeriaren arloan, hortxe daude epaitegietan pilatzen ari diren auziak. Horietan guztietan diru publikoa da protagonista: lapurtu egin dute, eskuratu, harrapatu, bidegabe erabili… Ehunka milioi euro izan daitezke “lurrundutakoak”, kudeatzaile politikoak eta euren alderdiak ustelkerian erori direlako antza. Ia alderdi guztiak daude zipriztinduta: De Miguel auzian esaterako, baita Hiriko, Epsilon eta Kutxabanken ere, EAJ eta PSEren gertukoak daude tartean. PP ere zikindu da Bilboko egoitzarekin eta Gasteizko San Antonio eta Iradier Arena eraikinekin. Gipuzkoan Bidegi afera daukagu, EAJri bete-betean eragin diona, Lasarte-Orian berriz Urchuegia PSEko alkatearen auzia, eta Nafarroan Osasunako iruzurra, eta zer esanik ez, Nafarroako Kutxaren xahuketa.
80 lagun baino gehiago ari dira ikertzen auzi horietan, eta egoera larriagotu egin daiteke iritzi publikoaren aurrean, laster lehia elektoralean sartuko baikara. Arriskua egon daiteke ustezko iruzur horiek guztiak alderdikeriaz erabiltzeko. Guztion onerako, eta batez ere, administrazio gardena lortzeko, beharrezkoa da sakoneraino ikertzea zer gertatu den eta erantzukizunak garbitzea prebarikazioa egon den kasuetan, baita eroskeria, influentzia-trafikoa, diru-zuriketa, administrazio publikoan eta kontratazioetan iruzurra, merkataritza-dokumentuetan faltsukeria, eta konkurtso eta enkante publikoetan prezio-aldaketa egon denean ere.
Jakin behar da erabilitako dirua ikertuak izaten ari diren horiek eurentzat erabili duten ala beste batzuk dauden tartean, fisikoak edo juridikoak. Alderdi politikoek etekinik atera al dute? Baina batez ere, aurkitu behar dira ehunka milioi euro horiek eta diru-kutxa publikoetara itzuli. Diru-publikoarekin jolasik ez. Eta norbera bere buruaren kargu egin dadila!
904.000 milions d'euros. Aquest és el cost anual de la corrupció a la Unió Europea, segons un estudi realitzat en 2020. Entre 2008 i 2020 es van publicar en els mitjans de comunicació 3.743 casos de corrupció, dels quals 109 corresponien a Hego Euskal Herria. Per descomptat,... [+]