Abiadura Handiko Trenaren aldekoek, batez ere Espainia, Madril, Gasteiz eta Iruñeko gobernuek, baina baita etekin handienak aterako dituzten zementugile eta ingeniaritza enpresek ere, azken egunotan sekulako zaplaztekoa jaso dute aditu independenteen partetik. Laburrean, legebiltzarreko egoitzan azaldu dute AHTa –eta bereziki “Euskal Y”-a– ez litzatekeela eraikitzen hasi behar inoiz, finantzen ikuspegitik ez delako bideragarria, ezta jasangarria ere, ingurumenari eta gizarteari begiratuz gero.
Erakundeei proposatu diete proiektua geratzea, eta aurrera segituz gero, abiadura handiko linea birmoldatzea erdibidean geltokiak izango dituen ohiko abiadurako trenbide bat eginez. Hasierako proiektuak EAEko hiru hiriburuak lotzea baino ez du helburu eta Iruñea korridore baten bidez konektatzea. Txartelen prezioa 25 euro ingurukoa litzateke hiriburu batetik bestera, eta Madrilera joateko berriz 75 eurokoa. Elitista izateaz gain, ez luke inolako abantailarik izango autobusarekin alderatuta, hau askoz merkeagoa baita eta ibilbide bera egiteko minutu gutxi batzuk gehiago besterik ez baititu behar. Europarekiko konexioa funtsezko helburutzat dute, baina momentu honetan ez du inolako datarik.
AHTk Euskal Herrian 10.000 milioi euroko aurrekontua zuen: 6.000 milioi “Euskal Y” delakoak, 3.150 milioi Nafarroako korridoreak eta beste 1.000 milioi Lapurdiko zatiak. Oraindik 4.000 milioi euro jarri behar omen dira. Gauzak horrela, zergatik egoskortu ingurumena eta ekonomia kaltetzen dituen proiektu antisoziala aurrera eramaten? Arrazoi bakarra baizik ezin daiteke egon: proiektua inoiz eztabaidatu nahi izan ez duten horien interes politikoa, beste talde sozial, herrikoi eta politikoen –bereziki ezker abertzalearen ingurukoak– eta ETAren ikuspegiaren aurrean inposatu izanagatik. Orain proiektu hori geraraztea litzateke, praktikan, “estremistei” arrazoia ematea. Eta hori ezin dute onartu. Kosta ahala kosta egingo dute, hori bai, diru publikoarekin, nahiz eta aditu horietako batek dioen “helikoptero zerbitzua” errentagarriagoa litzatekeela “Euskal Y”-a baino. Latza da hori gero, egoskortuta dauden instituzioetako kideentzat!
Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.
En les últimes setmanes estem llegint "proposades" per a la recuperació de la línia ferroviària Castejón-Soria i el manteniment de l'estació de tren de Tudela en la seva ubicació actual, o per a la construcció d'una nova estació d'alta velocitat fora del nucli urbà amb... [+]