Gai honen inguruan ez dezala bere burua inork engaina. Hemen ez dago magiarik, nahiz eta zinemak magiatik asko izan. Azken batean, gezurren bitartez egia propioa sortzea da haren zeregina, eta egia baino gehiago egiantzekotasuna. Ez da beraz, berez sortzen den zerbait. Atzean arrazoi, bitarteko eta lan asko dago, baita bilakaera ere. Zuzendari, gidoilari, aktore eta tekniko askoren talentuaz gain noski.
Baina, badirudi, Donostiako Zinemaldian Sail Ofizialean parte-hartzea, Goya-tarako izendapenak lortzeak eta antzekoak balio berezia ematen diotela azken uztari. Eta bereziki Loreak filmari. Baina Moriartitarren filmaren aurretik beste batzuek lan beltza egin izan ez balute tabuak eta aurreiritziak hautsiz Garaño eta Goenagaren filmak Zabaltegin izango zuen bere tokia? Hau da, betikoa, hamar film txar egin behar dira bikain bat lortzeko. Eta horrek, berriz diot, ez dio baliorik kentzen filmari. Merezi zuelako ere badago hor. Baina baita ere, beste bederatzik bidea egiten lagundu diotelako.
Eta horretarako baldintza batzuk eman behar dira. Eta baldintza esaten dut ezen ez laguntza. Eta gure arloan nazka-nazka eginak gaude negarti famaz. Zeren zein da laguntzarik ez duen arloa gaur egun? Kotxea edo etxeko leihoak aldatzeagatik ere ematen dira eta. Ikus-entzunezkoetan inbertitzen den euro bakoitzetik hiru bueltatzen dira modu batera edo bestera. Dohainik ezer ez, beraz.
Erakundeek ez dute ezertxo ere dohainik edo bere kabuz ematen. Azken urteetan egindako filmak egin ahal izateko lortutako baldintzak arloko zenbait eragileen borrokari esker izan dira, ekoizleak, aktoreak, gidoilariak... Batetik, Jaurlaritzak bereziki sortutako laguntzak euskaraz ekoizteko, Madriletik hizkuntza ofizial gutxituetan gauza bera egiteko, eta azkenik, EITBk, %6aren lege famatuak behartuta, zeregin horretara bideratutakoa. Gertatu dena, hein handi batean, horri esker izan da. Zeren talentua beti esan dugu dagoela, baina ez da beti talentu hori garatzeko laguntzarik egon, ordea. Kontua da zein neurritan eutsiko zaien baldintza horiei hurrengo urteetako uztak emaitza berdinak eman ditzan. Hamar filmetatik bikain edo oso on bat.
Beste kontu bat da zerk lortzen duen nabarmentzea. Eta horretan uste dut bide luzea dugula oraindik egiteko. Zeren Loreak filmari batere meriturik kendu gabe, garbi dago Lasa eta Zabala filmak eskaintzen duen gordintasuna irenstea zailagoa dela, zenbaitzuentzat bederen, eta meritu zinematografikoetan lehenengotik oso urrun ez badago ere, eskaini zaion arreta mediatikoan ez dago alderik. Arrazoiak denok ezagutzen ditugu.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Grup Itzal(iko)
bagina: Flores de Fang.
Actors: Els comentaristes seran Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga i Izaro Bilbao.
Adreça: IRAITZ Lizarraga.
Quan: 2 de febrer.
On: Saló Sutegi d'Usurbil.