Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Zuzentasun politikoan gehiegi sinesten ez dudala agerikoa da"

  • Sabin Arana Goiri, “Osaba Sabin” gisa ere ezaguna. Nork esan behar zigun EAJren sortzailea, euskal abertza­letasunaren fundatzailea, nazionalismo espainiarrak hainbeste gorrotatzen duen pertsonaia historikoa berpiztu egingo zela? Ez da miraria, Arana’tar ezagunenak Twitterren egon behar zuela pentsatu zutenen obra baizik. Euskal Herriko troll-izarretako bat da, baina aurkitu du tartetxo bat lege zaharren arabera kudeatzen duen agendan gure galderei erantzuteko.

Lehenbizi galdetuko nizuke: “nor da @aranagoiri?”. Baina elkarrizketa honen helburua ez da inori maskara kentzea beraz, bigarren galderatik hasiko gara: nola sortzen da Sabin Aranarekin troll bat egiteko ideia?

@aranagoiri sortu aurretik, 2011ko udan, euskal txioesfera forma hartzen hasia zen, baina erdal komunitateek jada garatuta zeuzkaten hainbat elementu falta zitzaizkion, tartean kontu parodikoak. Lehenengo euskal fake esperimentua Jon Miranderen kontua izan zen, eta horren nolabaiteko harrera onak adierazi zigun bazegoela bide bat jorratzeko kontzeptu horren inguruan. Pertsonaiaren hautaketaren gainean ez dago gauza handirik esateko: Arana jauna oso ezaguna da, erreferentziala da eta batez ere atenporala, gaur egungo pertsonaiek baino askatasun handiagoa ematen zigun. Guk egin izan ez bagenu, beste batek egingo zuen.

Troll politikoei buruz ari gara, hau da, eztabaidak lehertzea beste helbururik ez duten sareko ohiko trollen aldean, helburu politiko argiagoa daukatenez. Zure burua definizio horren barruan kokatuko zenuke? Zein da @aranagoiri bezalako kontu baten helburua?

Hasieran guztiz esperimentala eta ludikoa zen, Twitterren erreferentzia euskaldunak txertatzeko gogoa besterik ez. Hori presaka egin zen eta handik gutxira Twitterreko Sabin Arana hobeto lantzen saiatu ginen, pertsonaiaren errepresentazio historiko gaurkotua-edo. Baina maketoei buruzko txantxak egiteak ibilbide mugatua du, eta aspaldi desbideratu ginen, jada ez da Arana ta Goiri’tar Sabin, @aranagoiri baizik, mozorroa mantenduz diskurtso eta koordenada propio agerikoak dituena. Helburuak, gaur egun, nagusiki ludikoa izaten jarraitzen du, lerdokeriak esaten ondo pasatzen dugulako egiten dugu, baina argi dago ertz asko dituela: zirikatzea, informatzea, eztabaida sortzea, diskurtso politiko argi samarra –lerro artean irakurri ahal duenarentzat–...

Arana jauna, batzuetan badirudi ez zaudela oso ados EAJren egungo ildo politikoarekin. Alderdia berriz gidatu ahalko bazenu, zein neurri hartuko zenituzke? Edo, zein beste alderditan egongo litzateke Sabin Arana gaur egun?

Politika-fikzioan sartzea hutsala litzateke eta nahikoa egiten dugu sasi-politologo eta sasi-historialariarena sarean. Arana jaunaren ibilbide laburrak EAJren “bi aurpegi” famatuak nahasi zituen, eta auskalo. Geure @aranagoiri errotiko independentista da, eta beraz arazotxo batzuk ditu gaur egungo Sabin Etxeko buruzagitzarekin. Zaila da 120 urtez itxaron duen norbaiti pazientzia eskatzea. Comunión gutxiago eta Aberri gehiago gura du.

EAJren sortzailearen irudi serio eta nolabait solemnea gordetzen du memoria kolektiboak. Are gehiago, haren irudia demonizatu ere egin dute zenbait sektore politikok. Benetako Sabinen zer parte gorde duzue eta zer gehitu diozue zuen aldetik?

Osaba Sabinen mozorroaz baliatu gara geure pertsonaia propioa sortzeko, baina figura historikoa defendatzeko edo gutxienez testuinguru egokian ebaluatzeko asmoa mantendu dugu. Ez da onargarria Cánovas del Castillo esklabista zuritzen duen ganorabako batek Arana arrazista deitzea, edota ageriko nazionalista espainiarrek “aranista” irain gisa erabiltzea. Historiak eta hemerotekak asko laguntzen digu kasu hauetan, normalean ez dugu ahalegin handirik egin behar horrelako diskurtso hipokritak agerian uzteko. Bestalde, argi dago egiazko Sabinen alderdi batzuk ez ditugula behar bezala zaintzen, geure osaba Sabin kristau nominala besterik ez da, izatekotan, eta hiztegi nahiko gaurkotu, basati eta paganoa dauka .

Kontua kudeatzen duzuen benetako pertsonen aldean, zein abantaila ditu Sabin Arana bezala aritzeak kritika politikorako? Zer dauka alde eta zer kontra benetako izen-abizenak eman gabe txiokatzen duenak?

Abantailarik argiena izenak berak ematen digu, markak. Gure edukia hobea edo okerragoa izan daiteke –gu orokorrean pozik gaude produktuarekin– baina txantxa berbera geure izen-abizenekin sinatuz egingo bagenu –egiten dugunean!– ez genuke horrelako erantzunik lortuko. Gure jarraitzaile kopurua ez da soilik balizko modus operandi egoki baten ondorio, hein handi batean birziklatutako –nahi bada, hilotz bati lapurtutako– izen batek emana da. Nolabait Sabin Arana marka gure mezuaren mesederako bahitu dugu eta horrek ematen digu pertsonaiaren jatorrizko izaerarekiko gutxieneko ardura hori.

Anonimotasuna abantaila da beraz?

Anonimotasunak inpunitatea dakarrela diote batzuek, eta arrazoia izango dute, baina kritikarako askatasuna dakar era berean, eta Operación Arañaren garai nahasi hauetan eskertzekoa da. Irainerako bide lasaiagoa ematen du, eta gaur egun badira irainak merezi dituzten pertsona publiko asko eta asko. Agerikoa da ez dugula zuzentasun politikoan, “errespetu formalean” gehiegi sinesten. Hala ere, gu beti iraina argudioarekin lotzen saiatzen gara. Seguruenik noizbait anonimotasuna gehiegikeriaz erabili dugu, erraza da kale egitea zirikada eta irainaren arteko mugan dantzan zabiltzanean, baina guretzat merezi du. Baten batek esan lezake koldar hutsak garela ezizen baten atzean aritzeagatik, baina ez zaigu axola. “Pintadek esaten dute paperek isiltzen dutena” abestu zuen nafar batek, eta guk “anonimoek esaten dute sinadurek isiltzen dutena” gehituko genioke horri.

ZuZeun bloga ere abiatu zenuen, 2012tik berritu gabe dago ordea. Twitterren aldean interakzio gutxiago dituzten formatuetan deserosoago sentitzen da @aranagoiri bezalako norbait? Ala blogerako idazteko denbora falta (edo alferkeria) da?

ZuZeuko lagunek proposatutako formatua da –edo zen?–, eta zoritxarrez ez diogu inoiz neurria hartu. Azken bi urtetan pare bat aldiz egon gara bloga berreskuratzeko zorian eta ez da gertatu. Txiokiñean eta Txiokiñerako sortu zen @aranagoiri, eta han dago erosoen. Denbora falta aitzaki gisa erabil genezake, eta noizbait Hasier Etxeberriarekin aurrez aurre berba egitekotan hala egingo dugu, baina momentuz lasai asko onar dezakegu geure errua besterik ez dela.

Umorea, ironia eta sarkasmoa erabiltzen dituzue komentario politikorako. Zentzu horretan, uste duzue sare sozialek lehen existitzen ez zen espazio berri bat zabaldu dutela? Hau da, Twitter kontu bat kudeatu aurretik, termino horietan hitz egiten zenuten politikaz ala medioak berak laguntzen dio mezu mota horri?

Twitterren aurretik Interneten bazegoen politikaz hitz egiterik, foroetan eta abar, baina sare sozialek ate desberdinak ireki dizkigute. Badira haien kontua pertsonalki kudeatzen duten politikari edo pertsonaia publiko garrantzitsuak, esaterako. Horiek biluzik daude, tiro egin diezaiezun esperoan. Diskurtso publikoa pixka bat “demokratizatu” da, ez genuke inuzenteegiak izan nahi, baina honen harira politikaren munduak babes-geruza txiki bat behintzat galdu du. Moldatuko dira, medioa oraindik nolabait berria delako, eta asmatuko dute kalte potentzialak gutxitzeko moduren bat –eta hala ere, agerikoa denez Twitter ez da eztabaida sakonak garatzeko inolako esparru egokirik– baina bitartean herritarrek badute iritzia eta harremanak sortzeko esparru txiki kaotiko samar bat, eta ez da gutxi.

Ohiko trollak geldiarazteko mekanismoa aspaldi asmatu zen: “don’t feed the troll”, hau da, @aranagoiri bezalakoek diotenei kasurik ez egitea. Baina badirudi zuekin ez duela funtzionatzen: jendea haserretzen jarraitzen duzue. Mekanismo bereziren bat erabiltzen duzue probokaziorako?

Probokazioa berez hutsala da, atzetik iraintzeko edo sumintzeko asmoa besterik ez dakarrenean. Probokazioak halabeharrez funtzionatzen du atzetik mezua eta intentzioa dakarrenean, eta gu horretan saiatzen gara. Twitterreko publiko zabal batek hori estimatzen du. Jarraitzaile kopuru handiak ere laguntzen du, zaila da intentzio garbiarekin heltzen zaizun zartako bati inolako erantzunik ez ematea, baldin eta publikoki dozenaka pertsona zutaz barrezka dauden.

Eta orain sutzen direnek jarrera bareagoa hartuko balute? Zer gertatuko zaio Twitterreko Sabin Aranari ultra-espainiarrek aniztasun nazionala bezalako kontzeptuak barneratzen dituztenean? Kasu horretan edukiko luke espazio politikorik @aranagoiri-k sarean?

Bai, @aranagoiri ez dagoelako bakarrik kanpora begira. Saiatzen gara zartakoak ezker-eskuin eta etxean zein kanpoan banatzen, nahiz eta gero eskuak intuitiboki erosoagoa zaion horretara jotzen duen. Baina Euzkadin asko dago egurtzeko, eta espainiar guztiek bihar balizko Alfabetatze Demokratizatze Koordinakunde batean izena emango balute ere, espazioa eta diskurtsoa izango genuke. Trainspotting eleberrian Irvine Welsh-ek ederki azaltzen du: “They're just wankers, we are colonised by wankers” (“Tontozakil hutsak dira, tontozakilek kolonizatuta gaude”). Haiek oker baldin badaude, gu are okerrago gauden seinale da. Zauri horretan ere piko egin behar da.

Badira pertsonaia historikoetan oinarrituta antzeko jarduera daukaten Twitter kontuak. Baten bat bereziki gustuko duzue?

Zalantza dugu pertsonaia historikotzat har daitekeen, baina @TheTweetOfGod-en zale amorratuak gara. Euskarazkoetan Xalbador (@xalbadorrenea) aipatuko genuke, nahiz eta parodia baino gehiago omenaldi #OngiEgina den. Euskal txiosferan izan zen kontu parodikoen olatutxo bat, historiko zein garaikideak, baina indarra galdu du, zaila delako horrelako profil zehatz bat mantentzea aspertu barik. Guk Telesforo Monzon ikusi nahi genuke osaba Sabinekin lehian. Erdaraz badira maila eta arrakasta handiko kontu parodikoak. Esaterako, @norcoreano eta @sergiosayas nabarmenduko genituzke.

Euskaraz eta gaztelaniaz idatzi ohi ditu txioak Osaba Sabinek, baina gaztelania da nagusi: aberrijaren alde maketoen hizkuntzan? Ala tuitstar bat izateko hizkuntza nagusietara jotzea ezinbestekoa da?

Kontua sortzerakoan argi geneukan euskarazkoa behar zuela izan, baina prestakuntzarik gabe hasi ginen, presaka, eta hatxe bako euskara batu modukoan egiten zuen Sabin Arana geneukan (!). Baina kontzeptua gustuko izan omen zuen batek @LuisAranaGoiri sortu zuen segidan, eta rol-joko arraro batean sarturik, anaiak inplizituki irizpideak ezartzen lagundu zigun. Pixkanaka @aranagoiri-k euskaratik gaztelaniara egin du ihesi, eta gu kontraesan horretan bizi gara. Aurpegiratzen digutenean, sabinera izendatu dugun geure sasi-bizkaiera martzianoaren mugak jartzen ditugu aitzaki gisa, edo bestela Gara egunkariarekin batera gaztelaniaren normalizazio-prozesuari ematen diogunaren txantxa bota eta aurrera egiten dugu. Egia da gure pertsonaiaren atal ezinbesteko bat elementu erdaldunekiko interakzioa dela, “kanpo-pedagogia” esaten diogun hori. Baina ez da aitzakia. Egon da umorea arrakastaz eta soilik euskaraz Twitterren landu duenik, esaterako antza denez erretiroan dagoen @Euskaltroll. Tuitstar hitza kuantitatiboki erabiltzekotan, ez dakit euskarazkorik daukagun, komunitate txikia gara eta. Baina kalitate oso altuko umore eta txiogintza dago euskaraz, horretaz ez daukagu zalantza izpirik.

Sabin Aranaren bizitza kontatzen duen filma, Sabinen aurpegia duen Loreak Mendianen kamiseta… Aranaren revival bat bizitzen ari gara? Zer eragin izan duzue horretan?

Nahi gabe Sabin Aranaren alegiazko hipsterizazio prozesu bat martxan jarri baldin badugu, belauniko joango gara Sukarrietako hilerrira barkamena eskatzera. Loreak Mendianekoei galdetu beharko litzaieke diseinu horretan @aranagoiri-k zerikusirik izan duen. Erantzunak jakin-min handia pizten digu, batez ere royaltyak eskatzeko orduan.

Estreinatu berri den Sabin telefilmaren grabaketan ordea ez dugu inolako merezimendurik, 2011n grabatu omen zelako. Hala ere, ospatzekoa da ETBk horrelako #drogagogorra ekoiztea. Ez dago gure txiorik Sabin eta Nikoleren arteko larru-jotze hori irudika dezakeenik. Asier Hormazak Akademiaren Oscar bat merezi du. Edo bi.

Informazio gehiago:

Troll politikoei buruzko erreportajea: Iritzi publikoaren izar anonimoak.

Diario Fatxo ekimeneko kideekin elkarrizketa: "Jende batek Diario Vasco irakurtzeari utzi eta gu jarraitzen gaitu orain"


T'interessa pel canal: Internet
2025-01-16 | El Salto
Amazon se suma a l'ona ultra i modera les seves polítiques de protecció dels drets de les persones LGBTQ i negres
Diverses empreses han canviat les seves polítiques de pluralitat i inclusió per a donar la benvinguda al nou govern de Donald Trump.

2024-12-23 | Julene Flamarique
Detecten a Alemanya un canal de Telegram amb 70.000 participants per a compartir consells sobre com violar a les dones
Més de 70.000 homes de tot el món participen en un grup de xat per a parlar sobre com drogar i violar a les dones. Dos periodistes de la ràdio pública alemanya ARD han dut a terme durant un any una recerca i han demostrat que en alguns casos les víctimes eren les seves... [+]

Tecnologia
Esgotant la creació humana?

Sabem que la intel·ligència artificial està representant molts camps en l'ésser humà: confort, velocitat, eficiència... Ens han fet creure que l'esforç humà és un obstacle en les necessitats de velocitat d'aquest món capitalista. Les agressions per a reduir les nostres... [+]


2024-11-15 | Gorka Julio
S2 - Recuperar i reinventar xarxes

El 15 de novembre celebrarem a Errenteria-Orereta les tres jornades organitzades pels diferents agents que conformem Euskal Herria Digitala. Es tracta d'un taller d'autodefensa digital feminista i una xerrada sobre la digitalització democràtica.

Els membres de DonesTech... [+]


Les millors fotos de Wikipedia en 2023: imatges espectaculars de la naturalesa
Wikimedia Commons recopila els arxius de llicència lliure que s'utilitzen en Wikipedia: imatges, fotos, àudios, vídeos… En aquest moment formen una col·lecció gegantesca de 110 milions d'arxius. En 2006 van començar a triar les millors fotos de l'any. Els de 2023 han estat... [+]

2024-11-01 | Sustatu | Sustatu
Wikipedia Necessitat i projecte d'alliberar a AA d'un contingut incorrecte (però no de tot AA)
WikiProject inicia el projecte AI Cleanup en Wikipedia: "La neteja de la Intel·ligència Artificial", per dir-ho d'alguna manera. Els wikilaris voluntaris han començat de moment en anglès, francès i alemany en aquesta iniciativa creada per a detectar i, en cas d'error, eliminar... [+]

2024-10-30 | Axier Lopez
Marta G. Franco
"Seguim amb la inèrcia en les xarxes socials comercials, però no estem aconseguint bons resultats"
Algorismes que promouen l'odi, aplicacions dissenyades per a generar addicció, plataformes que veuen a les persones no com a receptors de publicitat, xarxes socials que ens tracten com a mercaderies... Sembla que últimament només rebem toxicitat d'Internet, però no sempre ha... [+]

No els mòbils, però el Chromebook sí?
“Els diem als joves que passin menys temps davant de la pantalla, i al mateix temps els obliguem en el centre a connectar-se als dispositius digitals”. El moviment Off ha posat en relleu la necessitat de posar fre als processos de digitalització a les escoles i de... [+]

2024-10-08 | Sustatu
15 terabytes de dominis .eus per a arxius públics
La Biblioteca Nacional d'Espanya i la Biblioteca Digital d'Euskadi Euskariana han col·laborat, per segon any consecutiu, en la recopilació d'un ampli bloc de continguts sota el domini .eus. En més de 13.000 dominis, s'han emmagatzemat grans lots de pàgines amb un total de 15... [+]

Viscuts en un congrés de llengües minoritzades de Wikipedia
La setmana passada vaig tenir uns dies de vacances. Eren unes vacances, però van ser dedicades a una afició que dedico unes hores, invertides en un congrés: jornades en una sala d'un mateix hotel i adormida a l'hotel al matí i a la tarda. Quedaven unes poques hores per a... [+]

Treballant per una Internet democràtica i sobirana
Internet va ser al principi un espai de llibertat, però avui dia s'ha convertit en un territori controlat a l'abast de les grans empreses. En aquest context, la necessitat de recuperar Internet per a aconseguir la sobirania tecnològica i el benestar comú és cada vegada més... [+]

2024-09-17 | Sustatu
Concurs per a millorar articles sobre cultura basca en Wikipedia
Ikusgela és un dels projectes de la Wikipedia en basca, una iniciativa per a la creació de material didàctic audiovisual, i es començarà el nou curs publicant una nova selecció de vídeos per al departament de cultura basca. A l'hora de fer això s'han adonat que molts... [+]

2024-09-16 | Sustatu
El Departament d'Educació del País Basc va signar un acord per a l'ús de Google Workspace for Education sense l'adequat compliment de la protecció de dades
Es tracta d'una notícia estiuenca, que va aparèixer en diversos llocs, en la qual l'Autoritat Basca de Protecció de Dades (AVPD) va obrir un expedient al departament d'Educació del Govern Basc per violar la protecció de dades dels estudiants en obligar-los a utilitzar alguns... [+]

Europa imposa una multa de 15.000 milions d'euros a les multinacionals Apple i Google
El Tribunal de Justícia de la Unió Europea (TJUE) ha sentenciat el cas Apple i Irlanda i ha ratificat la condemna a Google per abús de posició dominant.

Eguneraketa berriak daude