Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Ezkerraldeko adarraren hotsa

  • Ibaizabaleko Ibarrezkerra asko aldatu da azken urteotan. Etorbideak zabaldu dira, lorategiak eta plazak ugaldu, etxe berriak egin eta, metroa hartuz gero, 10 minututan hel zaitezke Ezkerraldeko muinera. Euskararen presentzia ere handitu da, gero eta gehiago eta agerikoagoak dira bertako euskaldunak. Horren adibide dugu Adarrots, euskal musika tradizionala oinarrian, folk musika sortu eta euskaraz abesten duen taldea. 10 urte bete ditu Adarrotsek, eta ospatzeko Adarraren Hotsa disko-liburua argitaratu dute. Dagoeneko, Ibarrezkerraren adarraren hotsa ez da Bizkaiko Labe Garaien tutua.

Hasieran euskal musika tradizionaleko doinuak eta euskal musikari ezagunen abestiak jotzen zituzten Adarrots taldekoek.
Hasieran euskal musika tradizionaleko doinuak eta euskal musikari ezagunen abestiak jotzen zituzten Adarrots taldekoek.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ibarrezkerreko 7 lagunek osatzen dute Adarrots folk taldea. Iñigo Espiña (biolina), Iñigo Carballo (alboka) eta Sendoa Gil (perkusioa) izan ditugu mintzakide, taldearen 10. urteurrenari errepasoa egiteko, eta horren harira, Adarraren Hotsa, argitaratu duten disko-liburuaz  jarduteko.

Ortuellako lagunarteko bazkari bat alaitzeko elkartu ziren lehen aldiz, 2004ean, eta ordutik, taldeko kideak sarri aldatu badira ere, beren musikak iraun dezan lortu du Adarrotsek. “10 urte hauetan gauza asko gertatu zaizkigu”, gogoratu du Sendoa Gilek. Tartean, maketa bat eta bi disko argitaratu dituzte, Haizekada (2009), Zazpi Ditut (2012) eta berriena, Adarraren Hotsa (2014), taldeak berak autoekoitziak denak.

Euskal musika tradizionaleko tresnak erabiltzen dituzte (alboka, txirula edota kaxoia), beste zenbait musika-tresnarekin batuz (biolina, klarinetea edota gitarra). Baina “gure erara moldatzen ditugu” diosku Iñigo Carballok, taldeko albokariak. “Hasieran bertsioak egiten hasi ginen, euskal musika tradizionaleko doinuak edota euskal musikari ezagunen abestiak jotzen genituen, baina halako batean gure abestiak egiten hastea erabaki genuen”, jarraitu du albokariak. “Eta pausu bat haratago eman genuen, tabernetatik eta kontzertu txikietatik eszenatoki handietara” diosku Iñigo Espiñak, bibolin-jotzaileak.

2009an, Mendebala Folk Jaialdi ezagunean talde hasiberrien saria irabazi zuten Adarrotseko lagunek, eta sariari esker, lehen CDa grabatu zuten: Haizekada. Córdobako (Espainia) Eurofolk jaialdian ere saria irabazi eta nazioartean jotzeko ateak zabaldu zitzaizkion Adarrotsi. Portugalen, Italian eta Irlandan hainbat zuzeneko eskaini zituzten. “Guretzat oso garrantzitsua izan zen, euskal musika kanpora ateratzeko aukera izan genuelako. Baina harritu gintuen Espainia mailako jaialdi batean euskaraz abesten duen taldea saritzeak”.

Autoekoizpenaren aldeko hautua

Lehendabiziko diskoa Mendebala jaialdiak ekoitzi bazuen ere –horixe zuen saria– , hurrengo bi diskoak beraiek autoekoitzitakoak dira. “Haizekada diskoa grabatuta genuela zenbait diskoetxerekin hitz egin genuen, baina gauzak nola zeunden ikusita, hurrengo diskoak gure kabuz egitea erabaki genuen”, dio Carballok. “Gure antzeko taldeak inguruotan zein egoeratan dauden ikusi besterik ez, diskoetxearen rola hain beharrezkoa ere ez dela ohartzeko. Guretzat garrantzitsua da sormenetik hasi eta prozesu osoa kontrolatzea”, zehaztu du Espiñak.

Euskal musika tradizionaletik abiatu dira, baina doinu zaharrak gaurkotzearen aldeko apustua egin du Adarrots taldeak. “Euskal Herriko doinu eta erritmo tradizionalak jotzen ditugu baina aldi berean geure abestiak sortzen saiatzen gara” dio Sendoa Gilek. “Guk geuk sortutako musika da. Hala ere, euskal musika tradizionaleko tresnak erabilitzen ditugunez, alboka eta abar, kutsu tradizional hori emana dator. Azken diskoko abestiak, adibidez, denak dira geuk sortutakoak. Hala ere, erritmo tradizionalak erabiltzen ditugu gehienetan (arin-arinak edota dantzak), egitura hoiek daude abestien oinarrian”, dio Iñigo Carballok. Sorkuntzari dagokionez, “Iñigok albokaz sortutako melodiatik abiatzen gara, doinu horri bakoitzak bere ekarpena egiten dio, geruzak gehituz”, jarraitu du biolin-jotzaileak.

Ezkerraldeko euskal musika

“Hasieratik erabaki genuen euskaraz sortzea. Gure eskualdean, ezkerraldean, euskaraz abestea ez da oso gauza arrunta. Zaila da eta bertako jende askorengana ez gara heltzen. Hala ere, Ezkerraldean gero eta euskaldun gehiago dago eta gero eta gehiago entzuten da euskara. Jende askoren militantziari esker”, albokariak azaldu duenez. “Gure taldea egoera horren isla da. Ezkerraldean badaude euskaldun zaharrak, euskaldun berriak, euskalduntze prozesuan daudenak eta euskaraz ez dakien jendea. Gure taldean beste horrenbeste gertatzen da”.

Adarrotsen azken diskoa, Adarraren Hotsa,  ez da disko hutsa, taldearen 10. urteurrena ospatzeko liburu-diskoa baizik. “Gure historia kontatu nahi genuen” dio Iñigo Carballok. Hiru formatu ditu lan honek: DVDa, taldearen ibilbidea azaltzen duen dokumentala jasotzen duena; CDa, azken urteotako 10 abestiz osatua, urte bakoitzeko bat, gehi 4 abesti berri, non agerikoa baiten taldearen garapena; eta, azkenik, 40 orrialdeko liburuxka, taldearen argazki eta zenbait hausnarketaz jantzia. Adarrotsen zuzenekoetan, hiru formatuak bistaratzen dira, kontzertuan dokumentala eta argazkiak ere ikusi baitaitezke.

Adarrotsek urteotan egin dituen lagun eta kide garrantzitsuen artean, Balea estudioetako Asier Erzilla eta Unai Gonzalez ditugu –besteak beste Kepa Junkeraren ohiko soinu teknikariak–-. Haizekada lehen diskotik hasi eta geroztiko guztiak Balea estudioetan grabatu dituzte. “Hastapenetan batez ere, funtsezko izan zen Asierren laguntza. Berak erakutsi zigun nola produzitu eta grabatu behar den diskoa”, Sendoa Gilen hitzetan. “Haien harrera ona eta konplizitatea erabatekoa izan da beti” dio Espiñak. Unai Gonzalezek berak laguntzen ditu zuzenekoetan teknikari gisa, “eta hori, oso garrantzitsua da, ondo ezagutzen baitu zein den taldearen soinua”, biolin-jotzailearen ustez.

Adarraren Hotsa disko berriak oso ondo islatzen du taldearen izaera eta garapena. Nahia egia bihurtu dugu. Disko honen bidez, 10 urte luzeko epealdia itxi nahi izan dugu, eta bide honetan ikasitako guztia eraman nahi izan dugu praktikara” aipatu du Iñigo albokariak. Euskal Herritik barrena egingo duten bira izango da hitzon lekuko.


T'interessa pel canal: Musika
2025-03-07 | Iker Barandiaran
Bizirik eta bidean gaudela ospatu

Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024

--------------------------------------------------

Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


Ravel jaio zela 150 urte
Eta zuk, egin duzu inoiz Boleroarekin?

Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]


2025-02-27 | Xalba Ramirez
Zuloa zen irteera

Zuloa
Merina gris
Sonido Muchacho, 2025

-------------------------------------------------------

Euskal Herrian ez da orain arte horrelako musika elektronikorik egin. Esango nuke Merina Grisek historian euskaraz egin den elektronika eta hyperpop diskorik landuena egin... [+]


Gorputz hotsak
“Garrantzitsua da Down sindromedunok oholtzan ikustea”

Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean,  Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]


2025-02-21 | Iker Barandiaran
Vida lliure

Un bon viatge
autoproducció
Braulio, 2024

-----------------------------------------------------

Jo no posaria el nom de Braulio a un grup, i segurament ningú començaria un treball amb una cançó que té una durada de sis minuts. Però a ells els ha tocat i gràcies a... [+]



Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


La Fúria. Manyaga i força
"Si Cascante és Euskal Herria, per què no són jotes la cultura basca?"
Pantalons de pèl de cintura a peu, làtex en braços i vestit i cabells de taronja al vermell. Així ha presentat La Fúria el seu tercer llargmetratge:Ultra. Tot això reflecteix perfectament l'aposta del cantant de rap: donar-ho tot segons els seus criteris.

Anàlisi
Nostàlgia 'sold out'

Les coses no són fàcils de ser, i serà per l'una o l'altra, però últimament he mossegat la llengua més del que cal per dues coses: la cultura del sold out i el FOMO, que potser cal explicar perquè no li ho he dit tantes vegades: la por a no ser part d'una experiència... [+]


2025-02-14 | Iker Barandiaran
La meva llengua materna és el feminisme

Ultra
La Fúria
Baga Biga, 2024

---------------------------------------------------------

La Fúria de CASCANTE saca a la plaça el seu cinquè disc. Des de la manyaga i les entranyes, amb aquests ingredients que són essencials per a ella, ha preparat aquesta alegria,... [+]



Emeadedei + Mahl Kobat
Parlen de nosaltres

EMEADEDEI + MAHL KOBAT QUAN:
2 de febrer.
ON: Gaztetxe de Zuia, en Murgia.

----------------------------------------------------

El 20 de setembre del passat any vam tenir coneixement per primera vegada del col·lectiu musical en el perfil de la xarxa social que acabaven de... [+]



Retarden el judici contra el grup Raimundo El Canastea, acusat d'acusacions més greus
El judici que havia de tenir el dimecres ha estat modificat de data per un recurs presentat en l'últim moment per l'alcalde d'Estella. Ara, al grup se l'acusa també d'incitar " a l'odi" i els seus membres corren el risc de ser condemnats a fins a quatre anys.

Eguneraketa berriak daude