Bost urteko Hans txikia –benetako izena Herbert Graf zuen– izan zen Sigmund Freudek artatutako lehenengo haurra, 1908an. Hansek ez zuen etxetik irten nahi, beldur zen kalean zegoen zaldiak koska egingo ote zion. Gurasoak, Freuden ingurukoak izanik, laguntza eske joan zitzaizkion.
Freudek ordurako idatzia zuen haurren sexualitateari buruzko Hiru saiakera. Gurasoei gomendatu zien galdetzeko semeari zertan pentsatzen zuen, zer sentitzen zuen aita eta amari buruz, baita jaio berria zen arrebatxoari buruz ere. Hansek egunero hitz egiten zuen aitarekin, eta hark ohar interesgarriak egiten zizkion, gutun bidez, Freudi.
Halaxe, poliki-poliki haurra lasaituz zihoan neurrian, egoera argituz joan zen. Psikoanalista austriarraren ustez, Hansek ama beretzat nahi zuen eta aita urrunarazi. Baina horrek aitaren gaitzespena ekar ziezaiokeen, eta beldurra sentiarazten zion, Hansek aita maite baitzuen. Desioaren eta debekuaren arteko borrokaren ondorioa sintoma fobikoa zen: zaldi bibotedunak koska egingo ote zion beldurra. Sintoma horrek onura ekartzen zion Hansi, bestalde: amaren ondoan geratu ahal izatea.
Haurren garapen afektibo-sexuala eta horrek helduaren baitan duen garrantzia gure kulturaren ondarea da. XX. mendetik aurrera asko ikertu da haurren garapen psikikoaz: jaiotzen direnetik haurrek martxan jartzen dituzte harremanetarako baliabideak, eta inguruarekin eragin-trukea dute. Haurrek, nortasunaren garapenerako, beren gorputzaz eta adimen gaitasunez jabetu behar dute, hasierako harreman sinbiotikoak gaindituz.
Gaur egun ere, Hans bezala irudikatutakoaren beldur diren neskato eta mutikoak badira. Batzuetan beldurra zerbaiti diote, bestetan larridurak ez du arrazoi zehatz batekin loturarik. Larritasunak gurpil-zoro batera darama pentsatzeko gaitasuna. Besteekiko harremanak, kontrolatu ezin daitezkeenak, oso arriskutsuak bihurtzen dira, eta ondorioz interes gabekoak.
Ondoez hori sentitzen duten haurrak motibatuta joaten dira terapia saioetara: amodio eta haserreak, debekatuak nahiz ezinezkoak, jostailu, paper zuri eta arkatzak erabiliz adierazi ahal izango dituzte. Haurrak jolasaren bidez adieraziko du zerk kezkatzen duen. Prozesu terapeutikoaren helburua da marraztututakoari zentzua ematea, ingurukoarekin artikulazioa bilatzea, eta ondoren sinbolizatu ahal izatea. Sinboloak iragana eta oraina biltzen ditu, eta maitatutako zerbait galtzeko esperientziaren ondoren sortzen da. Haren lekukoa da.
Hansek, izutzen zuenaz hitz egitearekin batera, beldur bat asmatu zuen. Horrek lagundu zion.
Ara parlem més de la salut mental, del benestar psicològic i la seva repercussió en la nostra qualitat de vida. És motiu d'alegria, perquè ajuda a treure el tema de l'armari, perquè en demostrar que el dolor el tenim tots (i no uns pocs) el malestar es normalitza i ajuda a... [+]
Haur eta gazteen egoera emozional eta psikologiko txarra dela-eta, irakasleak gaindituta daudela eta ikastetxe bakoitzean psikologo bat ezarri beharko litzatekeela aldarrikatzen du mugimendu batek. Hari horri tiraka, jakin nahi izan dugu zein den pandemiak eskoletan utzi duen... [+]
El passat estiu vaig impartir un curs sobre prevenció de la neurosi en el marc de les trobades pedagògiques Hik Hasi. Moltes persones es van inscriure perquè el títol els resultava atractiu, el més segur, perquè donava a entendre que la salut mental (o la falta de salut)... [+]
Al novembre de 2019 es va celebrar a Eibar la III Trobada de Psicòlegs bascos. En la trobada es va posar de manifest la necessitat de crear una xarxa entre els quals tenim la psicologia i el basc com a llengua nòrdica. També ens va semblar urgent visibilitzar i compartir el... [+]
Gero eta eremu gehiagotan musukoa kentzeko aukera ematen ari zaizkigunean, fenomeno esanguratsua atzeman dute hainbat nerabe eta gazterengan: ez dute musukoa kendu nahi, norbere konplexuak, segurtasun-gabeziak eta autoestimu baxua ezkutatzeko aproposa baita maskara, kanon... [+]