Zinismo politiko eta mediatiko handiko mundu mailako ikuskizuna izan berri dugu, zeinak hildakoak hiltzailearen arabera diskriminatzen dituen. Batzuk jihadismoak hil ditu Parisen, eta beste batzuk, Mediterraneoan, munduko beste txoko batzuetan eta lantokietan hil dira. Paradisuaren edo bizi baldintza hobeen bila zebiltzan eta kapitalismo basatienaren biktima izan dira. Parisko hildakoengatik munduko agintari politikoak buru dituen manifestazioa, eta besteengatik isiltasun erabatekoa.
Parisko eraso jihadista larria eta zorakeria izan dela uste dugu, eta zentzuzkoak ondorengo mobilizazioak. Baina horrek ez du esan nahi beste hildakoez ahaztu behar dugunik. Mediterraneoan, 2014an, 3.000 pertsona hil ziren. 2000. urteaz geroztik, Europara iritsi nahian 22.000 immigrante hil dira eta 1998az geroztik, Mexiko eta AEBetako muga gurutzatu nahian, 6.000. %30 Afrikako Saharaz azpikoak dira, %23 Ekialde Hurbilekoak eta Afrikako Iparraldekoak, eta %25 Afrikako Adarrekoak. Frantziako Estatuan, 2008 eta 2010 artean, 584 pertsonak egin zuten beren buruaz beste langabeziak eraginda. Hego Euskal Herriko ehunka langile ari dira hiltzen amiantoaren erruz.
Parisko manifestazioan adierazpen askatasunaren alde egin zuten agintari askok, hain zuzen askatasunaren aurkako neurriak hartu izan dituzte. Bestalde, agintari horiek beraiek ezarritako politiken ondorioz hil dira Mediterraneoan, Mexiko eta AEBetako mugan. Bere buruaz beste egin dute Frantziako Estatuan eta hemen amiantoaren erruz hil dira. Gainera, jihadisten erasoari askatasuna murriztuta egin nahi diote aurre! “Ni Charlie naiz”, bai baina, ni afrikarra, mexikarra, eritrearra eta siriarra ere banaiz, eta langabeziak eta amiantoak hil nau. Zein gobernu, hedabide eta herritar gogoratzen da hildako horiez? Hildako guztiek gureak beharko lukete, baita jihadistek ere. Denok gara arduradun.
"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]