Urtarrilaren 10ean milaka herritarrek Bilboko udaletxetik La Casillarainoko bi kilometroak argitxoz bete zituzten, “Now Euskal Herrira!” lelo nagusiaren pean. Sare elkarteak herritar oro giza eskubideen defentsan eta dispertsioaren aurka lan egitera deitu zuen. Astelehen goizean Guardia Zibilak euskal presoen 12 abokatu eta Herrira elkarteko 4 kide atxilotu zituen. Ondorioetako bat izan zen ahozko epaiketa zuten ezker abertzaleko 35 kide defentsarik gabe uztea (epaiketa bertan behera geratu zen).
2014ko urtarrilaren 8a. Euskal Herrian dena da prest urtero urtarrilean euskal presoen eskubideen alde egiten den manifestaziorako, baina oraingoan ere ez da Madrilen esku-hartzerik faltako eta EPPK-ko zortzi mintzakide atxilotu ditu. Zalaparta itzela izan da eta, gainera, Auzitegi Nazionalak manifestazioa debekatu du. Debekua medio EAJk ere manifestazioarekin bat egin du eta mobilizazioa Euskal Herrian izan den handienetakoa izan da. Jake esan zuen Guardia Zibilak operazioaren izenarekin.
2015eko urtarrilaren 12a. Euskal Herrian euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin da eta bi egunera Guardia Zibilak euskal presoen 12 abokatu eta Herrirako 4 kide atxilotu ditu: ETAko kide izatea, iruzurra eta diru zuriketa leporatzen zaie. Mate esan du Guardia Zibilak orain. Baita El Mundoko gaurko tituluak ere: “ETAko abokatuen kolektibo osoa atxilotua”.
Hori da helburua, antza: euskal presoen defentsan edo bitartekaritzan dabiltzan abokatu eta herritar guztiak atxilotzea eta haiekiko solaskidetza oztopatzea. Handik edo hemendik bake prozesu ia ikusezin hori elikatu dezakeen edozer oztopatzea. Denak dira etakide, “dena da ETA”. Eta Espainiako Gobernuan dena mendekua, euskal gizarteak behin eta berriz aldarrikatzen duen bake eta bizikidetzaren aurka dena oztopo.
Sakonean, PPren Gobernuak argi uzten du euskal gizarteak pentsatzen duena berdin zaiola; eta berdin Eusko Jaurlaritzak, Legebiltzarrak eta gainerako euskal instituzioek esaten dutena. Gordin esanda, pixa egiten die guztiei buru gainean. Eta gainera trufa doinuz: iaz manifestazioaren aurretik eta aurten ostean, “berdin zaigu”. Gaitza da mendekuaz aparteko bestelako irakurketarik egitea, garai batean euskal auziak ematen baitzien errentarik Espainian, baina gaur egun hori ere ez. Hala ere, antza, eta are gehiago Parisko igandeko manifestazioaren ondoren, hemen ere terroristek ez dutela babeslekurik erakustea beti da errentagarri.
Klabea? Euskal gizartean egiazko bake prozesu baten alde egin nahi dutenek behingoz bat egitea eta, desberdintasunak desberdintasun, bakea eta bizikidetza serio eraikitzen hastea. Ahaztu une batez Madril eta ekin hemen, bestela Madril ere ez baita mugituko. EH Bildutik eta PSEraino –edo inkestak lehen lerroan jartzen duten Podemoseraino– eta tartean aktiboen behar luketenak, EAJ eta Eusko Jaurlaritza. PPk nahiago du Euskal Herria nahasian, horrek dena oztopatzen baitu, baina euskal gizarteak badu garai berri bat bizitzeko eskubidea eta nahia. Ez da beste barik zerutik jausiko, euskal herritar eta instituzioei dagokie haren alde borrokatzea.
2016ko urtarrila…
Recentment he tingut l'oportunitat de veure l'últim treball de Pierre Carles, un autor de documentals compromès. Sota el nom de Guérilla donis FARC, l'avenir a uneix histoire (guerrilla de les FARC, el futur té història), proposa un relat renovat del conflicte armat que ha... [+]
La mala gestió de la gota freda valenciana ha provocat un canvi en les alertes per meteorologia adversa, com s'ha posat de manifest en la primera temporada d'hivern "". Davant l'amenaça que els rius es desbordessin en Hego Euskal Herria, les indicacions de protecció van arribar... [+]