Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Bill Gatesek Afrika eta Asiako laborariak nola salbatuko dituen

  • Duela hamar urte, Microsoften ugazaba txit aberatsa ez zen inor nekazaritzan. Orain agente garrantzitsu bihurtu da, Afrikan batik bat. Hemengo laborantza modernizatzeko 3.000 milioi dolar inbertituak ditu jadanik Bill&Melinda Gates fundazioaren bitartez. Nola eta zertarako, GRAIN elkarteak erakutsi du.


23 de desembre de 2014
AGRA erakundeak bere web korporatiboan titulu hau ipini dio alboko argazkiari: “Malawi-agro-dealer”. Malawin haziak, tresneria txikia eta kimikoak saltzen dituen dendari txiki bat da. Afrikan laborantza industriala sustatzen duen AGRA elkarteak (Gat
AGRA erakundeak bere web korporatiboan titulu hau ipini dio alboko argazkiari: “Malawi-agro-dealer”. Malawin haziak, tresneria txikia eta kimikoak saltzen dituen dendari txiki bat da. Afrikan laborantza industriala sustatzen duen AGRA elkarteak (Gatestarren fundazioaren diru-laguntzaz) 4,3 milioi banatu ditu Malawin horrelako dendarien sarea osatu dadin, hauek saldu behar dituztelako arto eta beste hazi hibridoak, pestizida, herbizida eta ongarri kimikoak. Transgenikoetan txapeldun dabilen Monsanto dute hornitzaile nagusi. Munduko Bankuak adierazi du saltzaileok direla gaur baserritar txikien informazio iturri nagusiak. Technoserve izeneko GKEak ere antzeko aholkularitza lana egiten du; hau sustatzen dute, Cargill, Unilever, Coca-Cola eta Nestlé multinazionalek ere. Sare pribatuok hartzen ari zaizkie lekua estatuek antolatutako lehengo sareei eta baserritarrek beren kasa kudeatuei.

Iraultza Berdea 2.0 agintzen die Afrika eta Asiako nekazari txiroei Bill Gatesek. Urtean hainbat aldiz haren lorpen eta proiektuen propaganda eginez hedabide nagusiek kontsolatzen dituzte planetako gosearekin kezkatutako jendeak: ezinezkorik ez da munduko gizon arrakastatsu eta aberatsenarentzako, gai izan den bezala Windows sartzeko mundutar gehienon bizitzetan, asmatuko du txiro guztien platerak egunero asetzea.

Bill&Melinda Gates Foundation klikaturik iritsi baldin bazara Agricultural Development atalera, laborari beltz irrifartsu batek egingo dizu diosala ondoren azaltzeko fundazioaren arima: “Gure helburua: Asia hegoaldeko eta Saharaz beheko Afrikako milioika baserritar familiaren gosea eta pobrezia arintzea nekazaritzaren produktibitatea handituz modu iraunkor batean”.

Aurreraxeago, fundazioak dio: “Nekazariei galdetzen diegu zein labore nahi dituzten erein eta jan, zer nolako erronka handiak dauzkaten. Elkarlana antolatzen dugu erronka hauek ulertu eta aurre egiteko antolamendua daukaten erakundeekin, eta dirua sartzen dugu ikerkuntzan, nekazariek nahi dituzten eta erabiliko dituzten soluziobide garrantzizko eta egingarriak aurkitu eta ezartzeko”.

Hitzezko asmoen atzean dagoen errealitatea ikertu du GRAIN erakundeak. Elikadura burujabetasunaren alde ari diren laborari txikien eta elkarteen interesak defendituz, Bartzelonan egoitza duen Gobernuz Kanpoko Erakunde honek oso informazio garrantzitsuak zabaltzen ditu lurraren lapurretaz, agro-industriaz, hazien kontrolaz, klimaren krisiaz eta abarrez. Fundatzaileen artean dago Paul Nicholson Bizkaiko EHNEko buruzagi historikoa.

GRAINek berrikitan plazaratu du Nola erabiltzen du dirua Gates Fundazioak mundua asetzeko? txostena, ingelesez gain gaztelaniaz eta frantsesez ere eskuragarri. Fundazioaren babesleak, onuradunak eta diru kopuru nagusiak zertan erabili dituzten aztertu ditu xeheki.

Gatestarren fundazioa da gaurkoz munduko handiena diru kontuak ezagutzen zaizkienen artean. 40.000 milioi dolar bildu ditu 2.000.etik hasita orain arte, gehienik Gates senar-emazteek eta laguna duten Warren Buffet multimilioidunak emanak. Iaz bertan 3.600 milioi dolar bildu zituen. Dirutza hori kudeatzen darabil 1.200 enplegatuko egitura handia.

Fundazioaren sosak oraindik ere gehienik AEBetan gastatzen dira, hezkuntza eta osasun alorrean dauzkaten proiektuetan. Baina 2006tik hona nekazaritzako egitasmoetan hasi dira Gatestarrak sos handiak ematen, gehienak Afrikan baina baita Asiako ekialdean ere.

Inbertsiook bideratzeko sortu zuten Alliance for a Green Revolution in Africa (AGRA), Afrikan Iraultza Berdea aldarrikatzen duena. Beste donazio asko CGIAR ikerketa erakundearen bitartez bideratzen ditu Bill eta Melindaren fundazioak. 2007an bertan 500 milioi dolar sartu zituzten laborantzako proiektuetan, aurrerantzean handitzeko. Dirutza horiekin nekazaritza alorreko ikerketa eta garapen proiektuen Afrikako agenda irauli du.

Afrikarren morrontza berria

Gatestarren fundazioaren eraginarekin batera handitu dira berekiko kritikak ere. Multinazionalen kontrako taldeek salatzen dute fundaziotik sustatzen dituztela AEBetako korporazioek merkaturatu teknologian oinarritutako hazi eta kimikoak, belaunaldi luzez bertako nekazariek sortutako ezagutza eta sareak mesprezatuz laborategi zentralizatuetako zientzialariekin obsesionatuta ari direla, eta agenda politikoan ere esku hartzen dutela, hazien eta transgenikoen inguruko legeak bultzatuz.

GRAINek bere aldetik aztertu ditu fundazioaren urteotako laguntza eta inbertsioak. Bere webgunean xehetasun handiz larrutu ditu Gatestarren filantropiazko ekintzak. Kiroltasun handiz, GRAINek agiriari lotu dizkio Bill Gatesen eta AGRAren erantzunak ere. Hemen laburbilduko ditugu GRAINen ondorio nagusiak.

Bat: Gatesek Hegoko gosea borrokatzen du dirua Iparrekoei emanez. Donazioen %80 AEBetako elkarteei doakie, Afrikarrei doi-doi %10. Diru asko unibertsitate eta ikerketa zentroei doakie. GKEei doazkien donazioetan, tartea are nabarmenagoa da.

Bi: Gatesek zientzialariei ematen die dirua, ez baserritarrei. Deigarria da CGIAR ikerketa zentro sareari ematen dion sostengua. 1960-70eko hamarkadetan laborantza industrialean oinarritutako lehenbiziko Iraultza Berdean protagonismo handia eduki zuen CGIARek, eta geroago demostratu zenean balizko iraultza hark gosea konpondu baino handitu egin zuela, arazo ekonomiko, sozial eta ekologiko handiez gain,ahuldu zen ikertzaileen eragina. Orain Gatesi esker bigarren Iraultza Berdea iragartzen du.

Hamar urtetan 700 milioi dolarrez goiti oparitu dizkio Gatesek CGIARi, nagusiki sareko zentro europar eta amerikarrei. Horiek egiten duten ikerketa eta garapen lanaren osagarri ari da AGRA Afrikan bertan, Iparretik inportatutako teknologiak eta horien emaitzak (tresnak, kimikoak, haziak...) baserritarren artean sustatzeko oinarrizko lana eginez. Bitartean, Afrikan oraindik nekazaritzan erabiltzen diren hazien %90 ekoizten dituzten lekuko baserritarrek ez dute Gatesen sosik ikusi.

Hiru: Gatesek eragin politikoa erosten du. Horretarako sortu zuen Alliance for a Green Revolution in Africa (AGRA) sarea 2006an eta geroztik 414 milioiz bazkatu du. AGRAk eragin handia dauka Afrikako estatuek laborantza politikak erabakitzen dituztenean, lurren kudeaketaz bezala haziez.

Herrialde bakoitzean ekintza politikorako elkarguneen (policy action nodes)  bidez egiten du lan, AGRAk zuzenean izendaturiko adituekin. Taldeon bultzadaz Ghanak eta Mozambikek aldatu dituzte haziak eta bio-aniztasuna zaintzeko legeak, Tanzaniak aldatu ditu lurren jabegoa arautzen zutenak...

Lana borobiltzeko, Afrikako Laborantza Teknologientzako Fundazioaren (AATF ingelesez) bidez  lobby lana egiten du herritarrek bezala agintariek transgenikoei buruzko iritzia aldatu dezaten.

Honela bukatzen du analisia GRAINek: “Afrikako laborariak hartzaile huts nahi dituzte, bestek sortutako ezagutza eta teknologien kontsumitzaile. Esan liteke funtsean Gates fundazioa honako oinarri nagusiak gidatzen duela: bere teknologiak nekazariei saltzeko komertzializazio ariketa bat da. Honetan Microsoften antza handia dauka”.


Últimes
Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialisme histèric
Volia escriure

Volia escriure per les llums de Nadal i reivindicar que es converteixi en una tradició anual en aquesta època d'il·luminacions de carrers, un espai públic acollidor, alegre i gojós des del punt de vista de la classe. Però, per descomptat, també espais públics càlids on... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Fagedes

Perdona a les rouredes, alzinars, oms, agrons, freixes, alisedas, castañares, bedolls, gorostidias, manzanales, pinedes i a totes les societats dels arbres, però avui la fageda té una cita amb motiu de les celebracions de la frontera hivernal.

Em resulta més fàcil unir les... [+]


Movent-nos?

Torna Euskaraldia. Pel que sembla, serà en la primavera de l'any que ve. Ja ho han presentat i la veritat és que m'ha sorprès; no el propi Euskaraldia, sinó el lema d'ell: Ho farem movent-nos.

La primera vegada que l'he llegit o escoltat, em ve al capdavant el títol de l'obra... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Pamplona llegirà durant 30 hores consecutives els noms dels 17.000 nens palestins assassinats per Israel en Palestina
La iniciativa es durà a terme el 28 de desembre en la plaça Baluard de Pamplona/Iruña. A les 11.00 del matí, Yala ha organitzat una lectura de contes amb la contacontes La diverxa Cris.

Amb globus violeta

Per:
Mirari Martiarena i Idoia Torrealdai.
Quan: 6 de desembre.
On: En el centre cultural Sant Agustí de Durango.

------------------------------------------------------

La quarta paret es trenca i s'interpel·la directament, dempeus i sense por. ZtandaP és una manera de... [+]




“Ja no som els vostres micos”

L'organització Centri Tricontinental ha descrit la resistència històrica dels congolesos en el dossier The Congolese Fight for Their Own Wealth (el poble congolès lluita per la seva riquesa) (juliol de 2024, núm. 77). Durant el colonialisme, el pànic entre els pagesos per... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Asteriscos *, perillosos per al patriarcat

Quan el sistema colonial capitalista heteropatriarcal es qüestiona i lluita, ataca sense pietat. Utilitzant totes les eines al seu abast per a enfortir, enfortir i consolidar el poder institucional, els mitjans, la justícia, la llengua, la cultura, la violència...

A Suïssa,... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Somriure, mastegar i callar

Molts per Nadal sentim més mandra que il·lusió en pensar en els menjars i trobades familiars. Però us avancem que no és el menjar la que ens fa sentir-nos col·lectivament incòmodes, sinó la normativitat que defineix a la família tradicional. És més, ens atreviríem a... [+]


Eguneraketa berriak daude