Lekeitiora joan eta lepo ikasi. Landareen berri ikasi! Bizkaitik, handik eta hemendik etorritako lurzaleak bildu ziren Usotegiko herri baratzearen urteurren ospakizunera. Iurretako Oromiñoko Txarroa baserriko Ikerrek ihiari, Juncus generoko belar jendeari, “ziria” deitzen diotela erakutsi zidan. Gure etxearen izenak ihitik ere badu eta nik ederki itaundu nuen. Eta, gero, batean eta bestean miaketari ekin.
Wikipediak dioenez, Juan Jose Arbelaizek jaso zuen Luis Mitxelenak zioena: “ihia” lehen “inia” esaten zela. Nik, zirizale, Ikerren “ziria”-ren alde egingo dut. Juncus izen latinoa jungere hitzetik omen dator, hau da: batzeko, elkartzeko, uztartzeko esan nahi du. Eta umetako jolas lotu bezain entretenigarria datorkit gogora: ihi lasto bat hartu eta ziri gisa bertan sartu eta sartu pilatzen genituen bitxiloreak (Bellis perennis) eskumuturrekoak edo idunekoak egiteko. Teilatuak, hesiak, saskiak eta abar lotu eta osatzeko erabili izan da, baita kandela moduan ere: ihi lastoa koipetan busti eta hura zihotzen utzi. Busti, zihotu, busti zihotu, kandela osatu arte. Horra ihia ziri, ziho-argiaren edo ziho kandelaren ziria!
Lekeitioko Usotegian baratzeaz aritu ginenez, inguratu ziren gehienak emakumeak ziren. Gizasemeak ere baziren, baina urrutixeagotik begiratzen zuten, mokadutxoaren tartean izan ezik...
Emakume talde bat bazen, landare berezi batez ari zena. Gaztelerazko izena erabiltzen zuten: verdolaga, hau da, getozka (Portulaca oleracea). Zein baino zein, nork gehien famatu ari ziren, batzuentzat sendabelarra eta beste batzuentzat jakia. Omega 3 duela, ez dakit zein zauri sendatzeko mirarizkoa dela, entsaladari aparteko grazia eransten diola... Nik arrastorik ere ez. Ezta ezagutu ere landarea. Jakin-egarri. Han eta hemen galdetu, eta Lekeitiorako aukera-aukerakoa dena aurkitu dut: getozka beste landareen laguntzailea da. Lurrean sakon hedatzen ditu zainak, eta ahulagoa den aldamenekoak haren segidan bereak ere luzatu ahal... Herrigintzaren irudi polita. Ea atzera joaten naizenerako, Usotegiko herri baratzean getozkari txoko bat eman dioten...
Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]
Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.
Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]
Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]
Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]
Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]