Maulen deus gertatzen ez dela dioten Aste Santuko beilari euskaldunek ez dakite gutxia preziatzen. Ikus bestela beste egunekoa. Galtzak leku txarrean zulatu nituen eta josteko haria eta orratza ukanik ere, ez nintzen ausart nihaur konpontzen hasteko. Etxe ondoko jostuna aipatu zidaten.
Saltegira lehen aldiz sartu eta berehala denda ederra zela ohartu nintzen, nahiz eta ez den hori hemen aipatu nahi dudana. Ene aitzinean bi emazte baziren, neguko arropak erostera jinak. Hau eta hura berrogei euro. Eta “comment va Thérèse?”. Eta saltzaileak “o, badakizü, toujours pareil...”.
Berriketa luzatu zen eta andereak gehiago jakin nahi “elle mange pas?”. Eta saltzailea, herabe, “doi bat jaten dizü bai, mais l'eau gélifiée et comme ça”. Berriketa arrunta. Euskalduna zela oharturik, eta ohartu nintzelako soilik, ene galtzak euskaraz eman nizkion, eta euskaraz hartu zituen.
Istorio ttipi honek ez du gogoeta handirik piztu nahi, anekdota hutsa da; baina saltegitik ateratzean ikusi nuen sartzerakoan huts egin nuena, Euskarari bai pegatina. Detaile hori, segur aski, Aste Santuko beilari euskaldunek ikusi zuten.
25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.
Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Els euskaltzales movem els nostres peus després del testimoni de la Korrika, per a reivindicar que volem continuar vivint com a poble basc, en favor de la nostra llengua.
Els primers passos els dona la persona migrant que surt del seu país d'origen a Àfrica, Amèrica del Sud... [+]
Torna Euskaraldia. Pel que sembla, serà en la primavera de l'any que ve. Ja ho han presentat i la veritat és que m'ha sorprès; no el propi Euskaraldia, sinó el lema d'ell: Ho farem movent-nos.
La primera vegada que l'he llegit o escoltat, em ve al capdavant el títol de l'obra... [+]