Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Aldaketa: lau alderdiko gobernua Nafarroan

Nafarroan ez dira hauteskundeak aurreratu, baina joan den asteko navarrometroak datorren Foru Legebiltzarrerako emandako emaitzek (Podemos 18 eserleku, EH Bildu 11, UPN 8, PSN 5, Geroa Bai 4, Ezkerra 2, PP 1 eta UPyD 1) gutxitan moduan aztoratu dute panorama politiko-mediatikoa. Angelu gehienetatik egindako irakurketa nagusia zera izan da: ez dira sinesgarriak, baina aldaketarako joera oso argia adierazten dute hauteskundeetarako. Inkestak aspertzeraino izango direnez datozen sei hilabeteetan, joera horiek joango dira zehazten apurka.

Eta hauteskundeen biharamunean moduan, emaitzen ostean balizko akordioetarako unea dator. Inkestaren muturrera joz, UPNk hauteskundeak berak irabaziko dituela adierazi du. Norekin egingo lukeen akordiorik ez, baina esan beharrik ere ez.

Begirada guztiak Podemosen jarri dira eta haien bozeramaile Joan Boschek bere iritzia eman du, berak  Geroa Bai eta Ezkerrarekin egingo luke akordioa, baina Bildurekin egin nahi izango dutenak ere izango direla aitortu du. Eta Bildu urrutitik ikusi nahi ez dutenak ere izango dira haserrearen alderdian. EH Bilduko Adolfo Araizek argi adierazi du, prest daude Podemosekin biltzeko. Asko du EH Bilduk irabazteko aliantza horretatik, baina Podemosek ere bai, behintzat herritarrei eta beren programa eta ideiei begira. Berriz ere, baina,  Espainiako beren batzar osoak erabakiko du ahal den ala ez. Eta gaurkoz Bildurekiko erantzuna Espainian ezetza da. Aldaketatik begiratuta, berau eskatzen duten lau alderdien gobernua litzateke logikoena eta eraginkorrena: Podemos, EH Bildu, Geroa Bai eta Ezkerra. Gaitza? Bai, baina kalean azken lau urteetan behin eta berriz elkartu diren boto emaileen borondateari lotuz gero, ez luke hain zaila behar.

Desagertutako izarra bailitzan, navarrometroa itzaliko da apurka, baina bere argi izpiak 2015eko maiatzaren amaieraraino luzatuko dira dagoeneko, besteak beste UPNko hautagaiaren sei hilabeteko gurutze-bideari argi eginez. Eta nor ote berau?  José Javier Esparza sailburua, Juan Ramón Rábade Tuterako Ospitaleko zuzendaria edo Amelia Salanueva senataria? Hilaren 29an erabakiko du UPNko Kontseilu politikoak. Barcinaren dimisioarekin –barka manipulazio txikia– eta navarrometroarekin Nafarroako eskuina hasi da botorako tronpeta jotzen. Pentsa baino gehiago estutuko dute lehia, baina denak adierazten duenez, oraingoan galtzeko.

Josep Fontana irakurtzea plazer da beti, ikasgaia bata bestearen atzean. Zorroztasuna eta zuhurtzia darion historialariari Katalunia independenterik nahi duen galdetu dio kazetariak elkarrizketan: “Bai horixe. Baina jabetzen naiz zailtasunez. Arrazoi askorengatik, ez zait iruditzen epe motzean lor daitekeen helburua denik. Indarrez irabazi behar bada, Kataluniak ez du armadarik. Eta zail ikusten dut beste era batera –negoziazioz– irabazteko aukera, batzuk zein besteak ez baitaude amore ematekotan eta nazioarteko testuingurua ere ez da aldekoa. Badakit ez naizela berau ikusteko biziko”.

Suhiltzaile lanetan dabil Fontana, A9aren ostean baretzen ez den Kataluniako sutean. Eta zer egingo du Masek azkenean? Lortuko du ERC hauteskunde zerrenda bateratura eramatea? Oriol Junquerasen alderdiak ezetz esan zuen joan den astean, baina argi dago oraindik ez direla ateak itxi, are gutxiago A9an Masen irudiak aparrak moduan gora egin ondoren. Eta are gutxiago soberanismoak Masen aurkako kereila Kataluniako herriaren aurkako eraso gisa hartu duenean. A9aren aurreko asteetan bezala, orain ere azken uneak erabakiko du Masen proposamena. Eta ERCrena. Gero eta garbiago dago, hala ere, martxoa amaitu aurretik egingo direla hauteskundeak. Hori inork gutxik jartzen du zalantzan. El Periódicok iragan asteburuan ezagutzera emandako inkestaren arabera, elkarrekin baino (58 eta 60 artean) banatuta eserleku gehiago lortuko lituzkete (63 eta 67 artean).

Masek independentziaren aldeko hautua egina ei du datorren legealdirako, beti ere, La Vanguardiako kronista politikoa den Isabel Garcia Paganen berbak aintzat hartzekotan. Honen esanetan, batera edo banatuak joanda, bi indar hauek gehiengo osoa lortuz gero, Masek bi helburu izango lituzke datorren legealdirako: edo Espainiarekin egiazko kontsulta adostea Kataluniaren etorkizuna erabakitzeko, edo Espainiako Gobernuarekin independentzia negoziatzea.


T'interessa pel canal: Nafarroako politika
Aprovada la moció de censura, UPN perd l'alcaldia de Noain-Valle d'Elorz
El Consistori estarà presidit per l'agrupació independent de Noáin (Vall d'Elorz), Harana Gara (Vall d'Elorz) i Luis Maya (Vall d'Elorz), que assumirà el comandament.El passat 31 de març es va anunciar la presentació d'una moció per la "falta de rumb" i la "falta de... [+]

2025-04-10 | ARGIA
Els sindicats acusen el Govern de Navarra de "boicotejar" les negociacions durant la vaga de la funció pública
Més de 30.000 treballadors de la funció pública de Navarra estaven anomenats a la vaga aquest dimecres a la tarda. El seguiment de la convocatòria ha estat desigual en funció del sector, i els sindicats han denunciat que el govern foral ha establert de manera deliberada... [+]

El BDZ exigeix a CAF que retiri les seves relacions amb Israel en les manifestacions del diumenge
Les manifestacions s'han realitzat en les quatre capitals d'Hego Euskal Herria, segons han informat fonts municipals. Han demanat al Govern de Navarra i al Govern Basc que deixin de donar ajudes públiques a les empreses que col·laboren amb el genocidi que Israel ha comès en... [+]

Apirilaren 9an administrazioko langileen grebara dei egin dute sindikatuek Nafarroan

Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]


0 urtetik 12rako haurrak ikastetxe berean: Nafarroako Gobernuaren proiektu pilotu polemikoa

Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]


2025-03-14 | Gedar
Vox Nafarroako Parlamentutik kanpo geratu da ia, barne-desadostasunak direla eta

 Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.


Nafarroako Medikuen Sindikatuak hilabete iraungo duen greba hasi du

Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Ikasgeletako ratioak etapa guztietan mugatzeko legea eskatu diote Nafarroako Parlamentuari

Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


En Osasunbidea 11 metges guanyen 230.000 euros a l'any, una de les pràctiques 18.000 euros

Eh Bildu ha demanat aquest dijous al Govern de Navarra, en el ple del Parlament de Navarra, que investigui i corregeixi aquesta situació. UPN i pp s'han sumat a la petició, i el... [+]


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Encara que ens manin a la presó, aquí estarà un poble disposat a defensar-nos contra les agressions”
Hem acudit a Baztan un diumenge al matí en Ilbeltz. El Sol encara no ha il·luminat la plaça de Lekaroz, on ens hem reunit amb Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona i Ernesto Prat Urzainki. En l'ombra fa fred i hem gaudit amb la primera salutació, amb tres companys... [+]

Eguneraketa berriak daude