Euskahaldundu! dio Korrika 19ren leloak. Antolatzaileek Korrika 18n Amets Arzallusek esandako hitzak ekarri dituzte gogora: “Herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen”, eta orain honela berretsi nahi dute: “Herri hau euskaraz pentsatzen ahal dugu, edo ezin dugu pentsatu”. Ahalak duen garrantzia azpimarratu nahi dute 19. edizioan, Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalak batzera bultza nahi dute.
2015. urteko martxoaren 19an hasiko da jendea ttipi-ttapa Urepelen eta hil bereko 29an Bilbon egingo da bukaera ekitaldia.
Korrika 19k Durangoko Azoka omenduko du. Izan ere, 2015ean 50 urte beteko ditu eta euskalgintzaren eta euskal kulturaren bilgunea elkarlanaren balioen erakusle argia dela uste dute.
AEK-ko 100 euskaltegi eta gau eskola ingurutan 500 ikasle ari dira euskara ikasten. Antolatzaileek Korrika 19ren aurkezpenean gogorarazi dute Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako euskaltegien egoera larria dela, administrazioen aldetik diru-laguntzarik ez dutelako. 19. edizioari esker bildutako dirua euskaltegi horietara bideratuko da zuzenean. Dena den, azpimarratu dute EAEko egoera ere erabat okertu dela azken urteotan krisialdi ekonomikoaren aitzakian.
No més d'un any vivint a Vitòria quan vaig veure Korrika per primera vegada. Era a plena llum, portava a la meva filla en una motxilla, i un grup de parlants al meu al voltant, i entre aquests amics, Rosa, que encara està al meu costat. Sobre la seva filla, què dir, té ja... [+]
Durant onze dies, del 14 al 24 de març, els racons d'Euskal Herria correran 23 de març. Running. En aquesta galeria s'estan recopilant les fotografies enviades per AEK.