Platano jokoa, jaun-andreak! Irailaren azken igandea da eta, urtero legez, Enrique Abril oiartzuarraren izena daraman errebote txapelketa jokoan da Gipuzkoako errebote plazetan. Bizirik dirauten plazetan: Zubietan, Villabonan eta Oiartzunen. Beste makina bat hor dago, aspaldiko urtetan pilota punpa eta erreboterik sentitu gabe. Okerragoko atarramentua izan dute erail dituzten plazek: Segura, Usurbil... Erreboterako gauzaez.
Gaur Zubietan da partida. Zubieta eta Donibane Lohizune, Zubieta Pilota Elkarteko eta Luzaz Gazteko bi bosnakoak, aurrez aurre. Eder da plaza. Gauza gutxi, pilotariz bizi dagoen errebote plaza bezain eder.
Jokoan, platanoak (Platanus x hispanica) hitza du. Errebote plaza gehienetan platanoak daude alde bietan. Ikusleak abaroan dituzte, udako eguerdietan jokatzen diren partida horietan. Joko-plazaren muga ere badira platanoak. Urtero mugarrotzen dira, jeneralean, eta platano motzek non edo handik puja lehertu behar. Ondorioz panpanoak alde guztietara, baita lurrean plaza mugatzen duen zintarriaren gainetik ere, plazaren zerua bereganatuz. Pilotariek, epaileek eta kantalariek ere gustura hartzen dute zerua kendu eta itzalpean hartzen dituen platanoa.
Panpanoak harantz eta honantz dabiltza pilotari segika. Hara-honerakoak hego haizea harrotu du. Lurreko hautsa, lainezaz gainezka, dantzan hasi da, pilota punparen atzetik, pilotarien hanketan zirimolan eta, nabarmen putzak hartuta, pasamarrako geldilariek, pilota geratu nahian, burua lurrera botatzen dutenean. Kareharri hautsak eztarriak lehortzen ditu, puntu-kantariari galdetu: “Sakeak bi, errestuak esperantza”, kantatu ezinik dabil. Gainontzekoon eztarriak ere jotzen ditu, baita goitik behera zuriz jantzi ere. Platanoak ere zuri, zuriñaren onddoak ederki jota dauzka, eta horren lizun zuriaren gainean, hauts zuria.
Platanoak jokatu egin nahi eta pilota hurbil samar datorrenean panpanoa luzatu eta laztantzen du. Jokaldiaren seinale, hostoren bat askatuko du. Donibandar pareteko Frederic Karrikaburuk botatakoari erantzunez Zubietakoak, Joseba Aizpuruak, jotakoari platanoak zirri egin dio. Bosna jokoko berdinketa izorratu dio etxeko platanoak. “Hamabost eta berrogei, jaun-andreak”, kantu urratua apenas entzun da.
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]
Mendi sindikataren lurretan, Anauzen Munhoako mazelan, hiru hektareetan 300 bat arbol, mota desberdinetakoak ezarriko dira. Ihizi batasunaren biltzar nagusian aho batez bozkatua izan den proiektua da.
Sahara basarmortuaren hegoaldean, Ténéréko eskualdean, akazia batek iraun zuen urte luzez, 400 kilometroko inguruan beste zuhaitzik ez zuela. Zein zen sekretua? Akuifero bat eta inguruko nomadentzat tabua izatea, horra erantzuna. Harik eta kamioi batek... [+]
Ja ho he escrit abans sobre ell, però les plantes no li avorrien. En lloc d'avorrir-se, tornen. Fa poc m'ha succeït a la porta de la meva casa: sortir a buscar llenya per a fer foc i “què té aquest arbre?”.
En la part posterior de la casa he posat una col·lecció d'arbres... [+]
Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren biharamunetan Hiroshimako alkate Kazumi Katsui eta Iñigo Urkullu lehendakaria ikusi ditugu pala eskuan zuhaitz aldaxka aldatzen Bizkaiko juntetxearen ondoan. Bakearen aldeko eta gerrako sufrimenduaren kontrako mezu sinbolikoa.
Si aniràs a Lisboa, no et vagis sense visitar Basílica dona Estrela. Sense necessitat d'accedir a la mateixa basílica, abonar una barbaritat i pujar els 114 esglaons de l'escala espiral que té adossada per l'exterior. Tota la Basílica és una gran terrassa, sense sostre. Vista... [+]