Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Ikastola baten historiaren sorrerak gordetzen duena

  • 50 urte bete ditu aurten Olabide Ikastolak Gasteizen, 1963ko abenduaren 4an hasi baitziren zenbait ume, banaka-banaka, Izaskun Arrue maistraren etxeko eskaileretan gora. Gasteizko ikastolarik zaharrenaren hazitzat daukate Zerkabarren kaleko 9. zenbakiko etxea –Arrueren bizitokia, alegia–, baina hazi hura baino lehen ere izan zen besterik. Ikastolaren 50. urteurrenak 1963 aurreko garaietara bidaia egiteko parada eman digu.
     

Izaskun Arrue irakaslearen ikasleak, Zerkabarren kaleko ikastolan, 
1964ko otsailean.
Izaskun Arrue irakaslearen ikasleak, Zerkabarren kaleko ikastolan, 1964ko otsailean.

50 urte Gasteizko ikastolarik zaharrenak, eta askoz ere gehiago, aldiz, Andoni Perez Cuadradok (Gasteiz, 1926) gerra aurrean Arabako hiriburuan zen giroa umetan ezagututako lekuko bizia. “Zazpi urte nituen ikastolan sartu nintzenean”. Andonik, izan ere, izen horixe darabil Zapatari kaleko Euskal Eskola aipatzen duen aldiro: ikastola. EAJren ekimena zen, ezinbestean. “Ikastolan Pilar Landaburu genuen andereño”. 1933an hasi zen Andoni ikastolan, eta orduko ikasleen zerrenda osorik inon gorde ez bada ere, aski informazio osatua ematen digun erlikia batek argibide paregabea ematen digu. “Nire anaia Josetxuren jaunartzeko oroigarria daukat. Done Mikel parrokian egin zuen jaunartzea, 1936ko uztailaren 5ean, gerra hasi baino hamabost egun lehenago! Bada, oroigarri horretan egun hartan jaunartzea egin zuten ikastolako haur guzti-guztien izenak datoz. Horixe baitezpadako zerrenda!”.

Ikastola izan, Euskal Eskola izan, gaztelaniaz erakusten zuten, Errepublikaren eskola nazionaletan antzo. “Gurean, dena den, erlijio eskola ematen zuen Etxebeste anaia jesuitak, eta Errepublikaren eskoletan ez bezala, gurutzea genuen gelan. 40ren bat ikasle ginen”.

Zerutik jakina da eskolaz kanpoko ekintzak nagusi direla gaur egun, baina orduan ere ikasleek bazuten hortik. “Iluntzean –ez egunero ere, baina bai astean zenbait aldiz–, zazpiak alde horretan, beste zenbait ekintza izaten ziren delako eskola hartan: Gaztetxuak esaten zitzaion [Euzko Gaztetxu Batza, EAJk gerra aurretik haurrak bere girora ekartzeko ekimena]. Han, euskarazko eskolak, dantza, antzerkia… eta horrelakoak egiten genituen, hainbat pertsona larriren ardurapean: Uralde, Julian Agirre, Atorrasagasti ahizpak, Castresana, Peli Presa, Estibaliz, Maritxu Alava... Gaztetxurik ez bazen, arkupe plazako [Plaza Berria, edo Espainia plaza, gaur egun] batzokira joaten ginen”. Hiru urte iraun zuen giro horrek. Gero, ez ikastola ez Gaztetxu, zuztarretik zapuztu zuten Andoniren eta gainerako umeen bidea. 1936ko uztailean matxinatu Franco, ikasleak oporraldian zirela, eta ondoko irailean ez zen ikastolarik ez inolako euskal eskolarik. Hiru urte izan ziren. “Gerra, eta handik atzera, klandestinitate gorria!”, Andoni Perez Cuadradok esan gustu duenez.

Klandestinitatea

Andoni Perez Cuadradoren arabera, gerra ondoan Gasteizen ezagutzen den euskarari buruzko lehenengo ekintza Andoni Urrestarazu Umandiren eskutik etorri zen. Perez Cuadradok Bidegileak bilduman idatzia duenez, Urrestarazu Santanderren –bi urtez–, eta Larrinagan eduki zuten kartzelan preso. Ondoren, egonaldia egin zuen Donostian. “Azkenik, Gasteizera itzuli zen eta bertatik hasi bere bizitzako lana izango zena: euskararen irakaskuntza (…) Gogora dezagun, une batez, zer izango zen 1942ko Gasteiz hura, Umandik aurkitu zuena espetxea utzi zuenean.

Giroari gutxi begiraturik, une hartantxe hasi zen, etxean, euskara irakasten bertara hurbiltzen zirenei”. Hamasei urte zituela, haiekin bat egin zuen Perez Cuadradok, beste zenbait lagunekin batera.

Pedro Anitua, Ramon Narbaiza

80taka urte gainean, eta gauzak oker esango ote dituen kezkatan bere izena ezkutatu nahiago duen lekukoak kontatua dakigu. Andoni Urrestarazuren ikasle izan zen, eta bertatik bertara bizi izan zuen orduko giroa. Are, historia honen kate-begi galdua dugu gure lekuko ezkutu hau. Elizbarrutiaren Ikastun Eskolan hasi zen 1945ean, Arana kalean, hamalau urte betetzean. Pedro Anitua apaiza izan zen eskola haren eragile; eibartarra Anitua, hango Arma-eskolaren gisakoa egin nahi bide zuen, laneko adinean ziren gazteei aukera eman lanbide bat ikas zezaten. Anituak, Soraluzeko plaentxiarra izan zuen ondoan: Ramon Narbaiza, behar zen lekuan egon ohi zena, nahiz eta bere burua agertu zale txikia izan, itzalean nahiago zuena beti. Gasteizko seminarioa Bizkaiko eta Gipuzkoako apaizgai gaztez beteta zegoen garai hartan, eta dudarik ez, euskal kontzientzia pizten lan egin zuten batek baino gehiagok. Sasoi hartan, “tandem bikaina osatu zuten Anituak eta Narbaizak”, esan digu Jose Antoniok.

Ikastun Eskolan mekanikari ikasi zuen gure berriemaileak. 1942an ireki zuten eskola, eta hirugarren promoziokoa izan zen gure lekukoa. Ikastun Eskola hartan izan ziren, adibidez, Obdulio Lopez de Lacalle, Anjel Aranzabal, Jose Antonio Arriola, Peli Martin eta beste hainbat. Eta ikasketa haien barruan, bateko tornu eta besteko torloju, erlijio eskolak. Aldi berean, Elizbarrutiak etxe bat jaso zuen dohaintzan Nieves Cano kalean, Villa Nieves, elizak irakaskuntza-lanean erabil zezan agindua emanik. Han, neskentzako eskola ireki zuten, haiek jantzigintzan eta administraritzan trebatzeko asmotan. Hango irakasleetan ezagutu bide zuen On Ramon Narbaizak Umandiren arreba Terese Urrestarazu, irakasle-ikasketak egina baitzen Terese. Lotura horrek indar hartuko zuen urte batzuk geroago.

Andoni Urrestarazu ‘Umandi’

Dakigunez, On Ramon Narbaizak ez zituen, bakarrik, erlijio eskolak eman. Mendi-irteerak antolatu zituen edo haietan parte hartu zuen. Mendi tontorretan meza eman ere bai, askotan. Mendialdi haietan bat egin zuten Arana kaleko mutil ikastunek, zein Villa Nieves hartako neskek. Giro horretan bultzatu zituen gazte haiek On Ramon Narbaizak euskara ikastera. Izan ere, horretan zen 1951n Andoni Urrestarazu Umandi Gasteizen, San Antonio kaleko etxean, trenbidearen kontra-kontra. Euskarazko eskola haietan zen, laster, gure berriemaile anonimoa. Honek, oraindik gordea du Andoni Urrestarazuk 1953an Parisko erbestetik jasotako eskutitza; gordeak ditu, era berean, irakasleak banatu ohi zizkien orrialde-oharrak, eta haiekin batera, orrialde haiexek baliatuz Urrestarazuk osatutako gramatika, Euskal-Eliztia (euzkeraz idatzita), 1955eko edizioa, gero!, Parisen ondu zuena. Izan ere, 1951ko bi eguneko grebari jarraiki zitzaion errepresioak kolpe latza eman zion EAJren sareari Gasteizen, eta Umandi –eta gainerako lagunak– ez ziren onik irten. Umandi, hasteko, Bakea kaleko kartzelan eduki zuten, eta, ondoren, Arabako hiriburutik 100 kilometrora agindu zioten. Huescan eta Iruñean ibili ondoren, Hondarribitik Hendaiara Bidasoa itsasbeheran igaro, eta Ipar Euskal Herrian egonalditxoa eginik Parisa jo zuen. “Egun batean, Andoniren euskarazko eskolara joan betiko moduan, eta haren arrebak beste inork ez gintuen hartu. Andoni kanpora joana zela esan zigun. Hiru lagunek ihes egin zuten, hirurak EAJkoak. Handik egun batzuetara, haiek Iparraldera onik heldu eta etxean jakinarazi zutenean jakin genuen guk ere zer zen haien ‘kanpora joatea’”. Gure lekukoaren esanak dira. Urteak geroago, Gasteizko euskaltzale historiko Peli Martinek idatzirik utziko zuenez, Andoni Urrestarazuren euskara eskolak ezinbestekoak gertatu ziren Arabako hiriburuko gazte haiek “euskal kontzientziaz” jabe zitezen. Urrestarazuren ikasleen artean ziren, gure lekukoarekin batera, Obdulio Lopez de Lacalle, Anjel Aranzabal, Peli Martin, Jose Antonio Arriola… hots, Elizbarrutiaren Ikastun Eskolan On Ramon Narbaizaren eskutik ikasten jardundako gazte haiexetakoak!

Ramiro Maeztu Institutua

Umandi erbestean, baina sua pizturik, 1957an, euskarazko eskolak ematen hasiko ziren Gasteizen, Ramiro Maeztu Institutuan, gaur egun legebiltzarraren eraikina den horrexetan. Antolatzaile, hots handiz, Filologia eta Euskal Ikasketen Ramiro de Maeztu Institutua asmatu zuten. Arabako Hezkuntza eta Kultura Lurralde Ordezkaritzaren babesean jardun zuten, eta zenbait hitzaldi ere eratu zituzten, Joxemiel Barandiaran, Koldo Mitxelena, Arrue, Juan Gorostiaga… hizlari zirela. Urte bat geroago, 1958an, lehenbiziko gogo-jardunak euskaraz Gasteizen, San Antonioko elizan; Erreparadoratan, inola ere.  

Peli Martinek idatzia utzi zuenez, udalari egin zioten erran delako institutuan euskarazko eskolak eratzeko eskaria. Alkateak, berriz, gobernadore zibilari jakinarazi zion, eta honek baietz, baina esanez udalak ez zuela gisako ekimena baimentzeko ahalmenik, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak zuela eskumena, ez beste inork. Gobernadoreak, jakina, bere sokako zuzendaria izendatu eta abiarazi ziren euskarazko eskola haiek. Peli Martinen arabera, lotsagabe xamar eta ausardia handiz, “euskarazko eskolak klandestinitatetik ateratzeko garaia zela uste genuen. Izen-ematea ireki, eta sekulakoa erantzuna: 244 lagunek eman zuten izena lehenengo urtean, 1957an!”.

1959an, beste urrats bat: martxoaren 15ean, Raimundo Olabideren jaiotzaren 90. urteurrenaren karietara, omenaldia antolatu zuten hiriko Principal antzokian orduko euskaltzaleek, Euskaltzaindiarekin harremanetan eta Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren babesean.

1962an bertan behera utzi behar izan zuen bere bidea Filologia eta Euskal Ikasketen Ramiro Maeztu Institutu hark. Urte hartan, Mugimenduaren Lurralde Batzordeak berealdiko asmoa izan zuen: euskarazko eskolak institutu hartatik atera eta Mugimenduaren Bulego Nagusira eraman nahi izan zituen. Inork ez zuen ontzat hartu leku-aldatze hura. Hasteko, inork ez zuen izena eman. “Horrela desegin zen Filologia eta Euskal Ikasketen Institutu hura, eta, harekin batera, gure hirian euskara ikasten saiatu ziren ikasle taldeak”, Peli Martinen idatzietan. Dena den, ez zen amaiera izan. Jendea eginahalean saiatu zen, harik eta Jesus Obrero ikastetxean berriz ere euskarazko eskolak ematen hasi ziren arte. Geroago, Arte eta Lanbide Eskolan ere emango zituzten.

Ezkongabeak ezkondu

Giroa hori zelarik, nola sortu zen, zehatz eta mehatz, Gasteizko lehenbiziko ikastola hura, aurten 50 urte bete dituena? Lekuko anonimoak du giltza: “Zer izango zen, bada! 1945ean Ikastunen Eskolan ginen haiek, gazte ezkongabeak, ezkonduak ginela 1960an, eta hiru-lau urteko seme-alabak genituela! Ordurako, abertzaletuak ginen, nazionalista ginen, sentimendua genuen, eta Peli Martin ea haurrak euskaraz eskolatuko genituen galdezka etorri zitzaigunean, baietz erantzun genion!”.

Eta, horrela, 1963ko abenduaren 4an, eta ondoko egun edo hilabetean, Gasteizen gerraondoan izan zen lehenbiziko andereñoaren etxeko eskaileretan gora –Zerkabarren kalea 9, laugarren solairua ezkerreko atea–, umeak eraman zituzten gurasoek Olabide Ikastolaren hazia erein zuten. Umeak ziren Itziar Lopez de Lacalle, Arantza Aranzabal, Iñaki Arriola, Pedro Ignazio Elosegi… eta Izaskun Arrueren seme zaharrena –Rafael Pikatoste–, beste zenbaitekin batera. Itziar… Arantza… Iñaki… Elizbarrutiaren Eskolan On Ramon Narbaizarekin, eta honekin mendian, eta honek eraginik Andoni Urrestarazu Umandiren euskarazko eskoletan ibilitako neska eta mutil gurasotuen seme-alabak.

Gerra aurrean jarri zuten harri haren gainean jaso zuten Olabide Ikastola hau. 50 urte, baina, zinez, askoz gehiago ere bai.
 


T'interessa pel canal: Euskara
2025-01-29 | ARGIA
Dues dècades de centres d'ensenyament en basc i en bilingüe s'ensenyoreixen del francès en Iparralde
El model d'immersió lingüística en basca i els centres que tenen un model bilingüe han passat de ser minoritaris a majories en Ipar Euskal Herria durant vint anys, segons l'estudi de la Institució Pública del Basc.

2025-01-27 | Aritz Arrieta
Un poble d'acolliment?

La veritat és que no sé per què estic escrivint això. En l'ambient conflictiu d'avui dia no es prenen bé aquest tipus d'opinions. És possible que ARGIA no publiqui això, ja que no coincideix amb les opinions que han publicat fins ara (però si finalment han decidit... [+]


El Congrés Labortano no se celebrarà enguany
És una decisió presa pels organitzadors en l'Assemblea General: enguany no hi haurà Assemblea Labortana en Uztaritze. El motiu que sustenta la decisió és l'escassa motivació.

El Col·legi d'Arquitectes considera que l'expedient de contractació per a la redacció del PGOU de Donostia-Sant Sebastià té uns perfils lingüístics excessius
L'Ajuntament de Donostia-Sant Sebastià ha desestimat l'expedient de contractació pel recurs del Col·legi d'Arquitectes Basc Navarrès.

Poble d'acolliment del basc

Els euskaltzales movem els nostres peus després del testimoni de la Korrika, per a reivindicar que volem continuar vivint com a poble basc, en favor de la nostra llengua.

Els primers passos els dona la persona migrant que surt del seu país d'origen a Àfrica, Amèrica del Sud... [+]


L'Ajuntament de Pamplona presenta les bases del pla de promoció del basc
L'Ajuntament vol obtenir el vistiplau de la majoria política abans que acabi l'any

El centre públic d'Aibar tindrà el model D
El Departament d'Educació ha anunciat la implantació del model D en el col·legi públic d'Aibar. Després de mesos de protestes, els organitzadors han aconseguit que s'implanti la línia de defensa en basca.

2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, parentiu, civisme, santuari i guacamole, entre les últimes actualitzacions del Diccionari d'Euskaltzaindia
Euskaltzaindia ha rebut els resultats del treball realitzat en el segon semestre de 2024. Presenta noves formes i composicions d'altres existents. En les noves formes, aquesta vegada, sobretot, han treballat el vocabulari de la cuina. Han pres com a font els continguts d'EiTB i... [+]

Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Jutgessa del Tribunal Superior de Justícia de Montana (els EUA)... en basc
L'emissora Irulegi ha entrevistat la jutgessa del Tribunal Superior de Justícia de l'Estat de Montana, Katherine Bidegaray. El seu pare era de Mendibe i la seva mare d'Ahatsak, els baixos navarresos.

Fúnebre
Mor 'Xalbador II' de Mixel Aire Etxebar
Ha mort als 81 anys d'edat a l'Hospital de Basurto. Mixel Aire va ser bertsolari i pastor igual que el seu pare Fernando Aire 'Xalbador'.

Ahetzek auzapez abertzalea izanen du: Ramuntxo Labat-Aramendi

EH Bai koalizioak babesturiko Ahetzen zerrenda gailendu da bozen bigarren itzulian, joan den igandean, botoen %44 erdietsirik.


Totes les víctimes del PAI

Les víctimes creades pel PAI no són només docents funcionarizados gràcies al procés d'estabilització provocat per la Llei del PAI, sinó molt més. A alguns se'ls ha donat una certa visibilitat mediàtica a conseqüència del recurs interposat per Steilas, però la majoria... [+]


Eguneraketa berriak daude