Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Eredu osoa aldatu nahian Donostian

  • Hiria guztientzat erosoago egiteko mugikortasun planarekin dihardute Donostian. Ez da soilik bide eta kaleetako erosotasuna, bizi eredu sozial eta ekonomiko oso baten aldaketa da atzetik datorrena. Azken hamarkadetan daramagun bizimoduak hirigintza molde batzuk bultzatzen ditu, baina gaurko beharrei ezikusiarena egin gabe beste herri bat posible dela erakutsi nahi dute.

Blas de Lezo, Donostian eredu jasangarrian oinezkoentzat moldatu duten kaleetako bat. Trafiko seinale eta marrak ezabatu, lurra pintatu, landare eta banku batzuk jarri... eta autoen burrundatik oinezkoen lasaitasunera pasa da.
Blas de Lezo, Donostian eredu jasangarrian oinezkoentzat moldatu duten kaleetako bat. Trafiko seinale eta marrak ezabatu, lurra pintatu, landare eta banku batzuk jarri... eta autoen burrundatik oinezkoen lasaitasunera pasa da.Dani Blanco

Kirola egiteko punta-puntako eraikuntzak hiriaren zonalde hartan; goi mailako ikasketak egiteko ikastegi eta liburutegirik prestatuenak beste hartan; auzune horretan, berriz, erosketak egiteko gune zabal bat parking eta guzti; eta paseatzeko belardirik ederrenak alde horretan. Horrelaxe antolatu dugu azken hamarkadetan gure hirigintza, eta alde batetik bestera mugitzeko kotxeentzako aparkalekurik eta biderik onenak nahi ditugu. Aurrerakoia dirudigu egunean alde batetik besterako desplazamendu horiek guztiak egin behar izateak, eta mugikortasun planek molde horietara bideratzea eskatzen dugu herritarrok.

Mugikortasun jasangarriaz hitz egin du Jon Albizu Donostiako Udaleko mugikortasun zinegotziak. Gaia sistema ekonomiko eta sozialaren barruan kokatzen du: gaurko eredua noraino da jasangarria? Puntu potoloa da eta badaki, dio, horrelako sistema baten aldaketa ez dela gauetik goizerakoa izango. Baina bitarte horretan beren esku dauden eta bide horretarantz hirian egin ditzaketen aldaketak egiten hasiak dira.

Garbi dute biztanle askok eta askok mugitu beharra daukatela egunero, bai Donostiatik inguruko beste herriren batera, baita inguruetatik Donostiara ere; eta ahalik eta baliabide gehienak jarri nahi dizkiote hiritarrari, beti ere ahalik eta eredu jasangarriena bultzatuz.

Horretarako sortu zuten, esate baterako, garraio publikoan modu bateratuan erabiltzeko Mugi txartela, Gipuzkoako Aldundiarekin elkarlanean. Horrela, bai hirira kanpotik joanda edo bai hiritik kanpora, autobus publiko sisteman txartel berberarekin ibili ahal izango da. Hiri barruko autobusetarako ere balio du, baina Donostian bertan mugitu ahal izateko beste baliabide batzuk ari dira gehitzen; bizikletentzako bidegorri sarea, adibidez.

 
Lehendik zegoen sarea handituz

Albizuk dio aurreko legealdietatik datorren sareari heldu diotela, lehendik pauso batzuk emanda daudela, eta orain sare hori handitzen ari direla. Baina kasu horretan, azpimarratu du orain arte bidegorri gehienak oinezkoei espaloietatik lekua kenduta egin direla, eta momentu honetan egiten ari direnak, aldiz, ibilgailuentzako bideetatik egiten ari direla.

Helburua da hirian zehar ahalik eta auto gutxien ibiltzea, eta jendeari mugitzeko aukera murriztu gabe, desplazatzeko beste eredu batzuk eskaini eta sustatzea. Horrez gain, hirian zehar zenbait bide eta kaletan kokatuta dauden zona 30 deiturikoen kopurua ere handitu dute; horrela, motordun ibilgailuen mailan jarri dituzte bizikletak.

Oinezkoentzat gune gehiago

Desplazamenduez hitz egitean, askotan jende gehienak mugitzeko erabiltzen duen era uzten dugu alde batera: oinez ibiltzea. Orain arte kale gehienak moldatu ditugu kotxeentzako bideak egin eta oinezkoa bazter batean utzita, baina badirudi modan jartzen ari dela ibiltariarentzako guneak egitea.

Donostian ere gaitu dituzte oinezkoentzat zenbait kale, baina modu desberdinetan egin dituzte batzuk eta besteak. Hemen ere sistema ekonomiko eta soziala. Orain arte hirian oinezkoentzat moldatu diren kaleak egiteko kostua oso altua izan ohi dela azaldu du Jon Albizuk. Pare bat kale modu horretan moldatu dituzte, baina beste bi jarri nahi zituzten oinezkoentzat prest, eta aurrekontua handiegia zen.

New Yorkeko eredua

Leku oso desberdinetako hainbat eredu begiratzen aritu zirela dio zinegotziak, eta azkenean New Yorkeko auzo batean ikusitakoarekin egin dute apustu. Ia batere aldaketari egin beharrik gabe, ez lurra berdindu, baldosa jarri... ia zegoen bezalaxe utzi, trafikorako zeuden seinale eta marrak ezabatu, lurra pintatu eta bizpahiru banku jarrita nahikoa! Izugarrizko dirutzarik gastatu gabe auzotarrei beren inguruan lasaiago ibiltzeko aukera ematen zaie, eta bide batez euren bizitza auzoan egitera bultzatu. Azken batean, hiritarren mugitzeko moduetan eragin baino, nolako hiri eta herriak nahi ditugun hausnartu beharra da gakoa.
 

 
Mugikortasun jasangarriaren astea

Egitarau zabala osatu dute Donostian irailaren 15etik 22ra, mugikortasun astea dela eta. Egin dituzte dagoeneko zenbait ekintza, batzuk berriak, beste batzuk aurreko urteetako arrakasta ikusita errepikatuak. Ziklobia, adibidez. Bogotako (Kolonbia) lagun batek azaldu zien han zenbait kale egun batez motordun ibilgailuei itxi eta oinezko zein bizikletentzat egokitzen zituztela, eta lehengo urtean proba egitea pentsatu zuten Donostian. Oso esperientzia polita izan zela oroitzen du Albizuk; kaleak berreskuratzearen sentsazioa. Horrez gain, haur zein helduentzat ibilbide eta jolasak daude antolatuta hirian zehar, ikus-entzunezko emanaldiak egongo dira, baita erakusketak ere, besteak beste. Aurtengoan Donostiako suhiltzaileen parkean bizikleta denda txikien eta konpontzaileen azoka antolatu dute. Ikusita hirian geroz eta jende gehiago mugitzen dela bizikletaz, jabetu dira horrelako dendek gora egin dutela, eta merkatu hori ikusarazi eta bultzatu nahian aukera eman diete beren postuak jartzeko.


T'interessa pel canal: Eredu ekologikoak
2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
El projecte Amillubi celebrarà el seu primer any l'1 de desembre
El projecte Amillubi, que aquest primer any ha aconseguit 310.000 euros, està pendent de recaptar 100.000 euros per a la col·lectivització del caseriu i la terra Amilibia del barri d'Iraeta de Zestoa. Aquest projecte agroecològic posat en marxa per Biolur ja ha posat en marxa... [+]

Viticultura a Àlaba: reivindicar la petitesa, impulsant el canvi de model
Moreda ha acollit aquest diumenge la XXIX edició de la Festa de la Verema d'Àlaba, que se celebra aquest diumenge. Dies abans, l'Associació de Cellers de Rioja Alabesa, OBRI, va comparèixer per a alertar una vegada més de la “greu crisi” que viu la indústria vinícola... [+]

2024-09-16 | Garazi Zabaleta
Verdures vives
Projecte de producció hortícola en Berrobi
Iñaki García Grijalbo Mapi, del projecte Hortalisses Vivas, ha mantingut des de sempre una estreta relació amb l'agricultura. Paradoxes de la vida, en la parcel·la que avui dia és l'aparcament d'un gran comerç, els membres de la família tenien horta en el barri... [+]

2024-07-24 | ARGIA
En marxa les Fires Ecològiques d'Estiu, en catorze localitats d'Àlaba, Bizkaia i Guipúscoa
Des del Consell d'Agricultura i Alimentació Ecològica s'ha animat a la ciutadania a comprar en les fires i conèixer de prop als productors. El 29 de juliol estaran en Zigoitia, i el 23 d'agost, a Zarautz. La temporada d'estiu finalitzarà el 27 d'octubre en Villabona.

2024-03-28 | Itxaro Borda
Open Bar

Hem vist als pagesos amb tractors alimales, camins, ponts, bloquejant davanteres, i el cor ens va fer “krak!” solidàriament, perquè nosaltres també som pagesos nens i germans, perquè encara s'obstinen a portar les finques davant. Hem escoltat els manifestants criticant... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Nosaltres bio
Productes de neteja a granel ecològics a la botiga de Bermeo
La botiga Gu Zu Bio ha obert les seves portes a Bermeo, ja que l'acte d'inauguració es va celebrar el 17 de febrer. El projecte, impulsat per Edurne Zulueta Aranguena, ha volgut fer un volt al consum associat als productes de neteja, tal com ell mateix va explicar. “Els envasos... [+]

A la recerca de l'espurna per al desenvolupament de sistemes d'alimentació sostenibles als hospitals bascos
La contractació pública és una valuosa eina per a la política d'innovació de les institucions públiques. La compra pública d'aliments sostenibles té la capacitat de modificar els actuals models de producció i consum. Els hospitals també són fonamentals. La recerca... [+]

Eguneraketa berriak daude