Seriezale amorratuoi atal bat bestearen jarraian ikusteko egun osoa etxetik atera gabe egotea normala iruditzen zaigu. Baita lagunekin edo familiakoekin genituen hitzorduei uko egitea ere, asteko atalari hutsik egin nahi ez diogulako. Walter white, Desmond, Mcnulty edo Tony Sopranori hurrengo astean zer gertatuko ote zaien ez dakigulako, lorik ere ez egitea. Edo gure telesail gustukoenak Emmy saria eramango duen ala ez jakiteko gau-pasa luzeak egitea.
Guretzat “naturala” da, baina gurekin bizi den jendearentzat, –eta demagun 20 telesail batera ikusten ez dituztenentzat (hemendik aurrera “jende arrunta” deituko diegu)– zerbait arraroa edo ezohikoa da. Kondairak dio seriezaleak eta pertsona arruntak bizi litezkeela elkarrekin, badirela zenbait kasu munduan. Ez da erraza, baina ba omen daude.
Zaletasun kontrolaezin hori jasan behar duzuenon tokian jartzen saiatuko naiz, eta bide batez, ea gai zareten gure bitxikeriak ulertzen. Ziur nago terapia erabilgarri bihurtuko dela. Bide batez, elkarte bat sor dezakezue: “Kaixo, nire izena Tamara da eta ni ere seriezale batekin bizi naiz”.
Asteko egunik okerrena, guretzat onena... “Azkenean iritsi da astelehena”. Bai, aukera asko dago astakeria hori seriezale baten ahotik entzuteko. “Jende arruntari” erokeria iruditu arren, guretzat, astelehena egunik gogokoenetarikoa da. Argibidea oso erraza da: AEBetako hainbat telebista katek arrakasta handien duten telesailak igandeetan emititzen dituzte. Hori dela eta, astelehenetik aurrera dauzkagu ikusgai hemen (The Walking dead, Homeland...). Astelehena, ustegabeko egun zoragarri hori.
“Beste atal bat eta banoa lotara...”. Zenbat aldiz entzungo zenuen esaldi hau goizeko 2:00etan? Berdin dio hurrengo goizean, 8:00etan esnatu behar izatea. Gupidagabeak gara. True detective-ren maratoi baten erdian baldin bagaude, ea nor ausartzen den esaten telebistak hor jarraituko duela hurrengo egunean eta uzten dugun puntutik jarrai dezakegula. Atalak ikusi eta ikusi arituko gara atsedenik gabe, munduaren amaiera iristear egongo balitz bezala. Eta apokalipsia iritsi baino lehen, behar dugun lehenengo gauza atala nola amaituko den jakitea da. Soluzioa? Onartu, oherako bidea bakarrik hartu beharko duzue. Edo bestela esna eutsi leher egin arte, eta hurrengo egunean begi-zuloen kontrako krema erabili.
Elkarrekin ikusten duzuen telesail baten atala, bakarrik ikustea desleialtzat hartuko da. Lost elkarrekin ikusten baduzue, atal bat zure kabuz ikusteak hondamendira eramango zaitu, eztabaida erraldoi eta kontrolaezin batera. Ezta bururatu ere!
Bizitza soziala, zer da hori? Telesailak ikusten inbertitzen den denbora, beste edozeri eskaintzen ez zaion denbora da. Momentuz lan egitea beharrezkoa da guztiontzat. Bestalde, badaude zeregin saihestezin batzuk, lo egitea adibidez. Beraz denbora hori beste nonbaitetik “lapurtu” behar da: bizitza sozialetik. Zuk, pertsona arrunt horrek, esango duzu: “Eguraldi bikaina dugu, joango al gara lagunekin paseatzera?”. Gure erantzuna: “Sons of anarchy ikusten ari naiz eta Jax Teller irlandarrarekin tratua ixteko zorian dago, benetan uste al duzu gogoa dudala horretarako?”.
Jarrai ezazu (gutxienez) ikusten dugun telesail bat, elkarrizketetatik kanpo geratu nahi ez baduzu behintzat. Lagunekin zaudenean, elkarrizketa telesail baten ingurukoa bada eta kasualitatez jarraitzen ez baldin baduzu, estralurtar sentituko zara. “Ikusi al duzu True Detective-n plano zoragarri hori?”. “Ezin dut sinistu ere egin Breaking bad nola amaitu den...”. Elkarrizketa hauen guztien parte sentitu nahi baduzu, egin dezakezuen gauzarik onena gutxienez telesail horietako bat jarraitzea da. Bestela zertaz hitz egin zenuen mundu guztiak “Game Of thrones-en ezkontza gorria” aipatzen zuen bitartean?
La xerrada d'Irene Coulon sobre la bella dorment i la imatge de la incineració ha estat el tema principal de la Feministaldia d'enguany. Ha estripat les idees culturals del somni, aclarint que també tenim masculinizado el somni. Moltes de les lliçons (culturals) del somni estan... [+]
En Internet apareix el títol d'una pel·lícula que encara vaig veure de petita quan buscava la paraula Willow. En aquesta pel·lícula plena de fantasia, el protagonista, un petit home anomenat Willow, va transformar el món alliberant els seus habitants d'un regne opressor... [+]
Araia m'ha dit que us escrivís. M'ha dit que abans de deixar-los (ho faré enguany), volen portar-vos un text meu, que jo mai us he portat, i que mereixeu, que us sentireu orgullosos de mi. No es pot deixar passar una oportunitat així. No sé què puc dir-vos que ja no us ho he... [+]
Recentment he tingut l'oportunitat de veure l'últim treball de Pierre Carles, un autor de documentals compromès. Sota el nom de Guérilla donis FARC, l'avenir a uneix histoire (guerrilla de les FARC, el futur té història), proposa un relat renovat del conflicte armat que ha... [+]
L'emprenedoria està de moda. El concepte ha cobrat força i s'ha estès molt més allà del vocabulari econòmic. Just do it: fes-ho sense més. Però no ho oblidem: el lema ve del món de la propaganda. És la disfressa de la paraula ser compradors actius? Els empresaris actuals... [+]
Estem en un caos. Això ens ho han dit els mitjans francesos, que el Parlament ha fet caure al govern el 4 de desembre. El temor que el caos polític, institucional, social, econòmic ens rapti en l'horda de l'infern a tots ens ve a les venes. En quina comèdia jugarem! En quina... [+]
En 2011 va esclatar el poderós moviment del 15-M, que va posar en destrets al Govern català. Entre altres coses, en aquella ocasió la Policia es va abalançar sobre la indignada acampada de la plaça Catalunya de Barcelona i va assetjar el Parlament el dia en què els... [+]