XIX. mendean mantenugaiak identifikatu eta sailkatu ziren, eta geroztik, irizpide zientifikoak erabiliz, substantzia eta osagai ugari aurkitu dira janari-edarietan, aurreko mendeetan erabat onartuak ziren usteak eta ideiak zalantzan jarri eta zenbait kasutan baztertzeraino. Horixe da urteen poderioz zenbait elikagairen kasuan gertatu den ospe-aldaketaren arrazoi nagusia.
XX. mendean nutrizioaren eremuan izandako aurkikuntzen ondorio gisa, lehen txartzat jotzen ziren elikagai batzuk orain ez dira hain txarrak, eta kasu batzuetan mesedegarri izatera ere pasatu dira. Alderantziz, betidanik osasungarritzat jo diren janari edo edari batzuen kasuan zalantzak sortu dira azken urteotan.
Joan den astean arrautzaz eta arrain urdinaz jardun genuen. Aipa ditzagun, orain, beste hiru adibide:
Duela gutxi arte, tentsioa altu zuten pertsonei gatza, alkohola eta kafea murrizten zitzaien. Azkeneko hori ez edatea gomendatzen zen, iratzargarria eta bihotzeko gaitzen bat zutenentzat kaltegarria zelakoan. Hala ere, gaur egun gauza jakina da kafea aberatsa dela antioxidatzaileetan, –polifenol izenekoetan, zehazkiago esateko– eta horregatik gorputza oxidazio zelularretik eta erradikal askeetatik babesten duela.
Alzheimerraren eta Parkinsonaren aurrean ere nolabaiteko babesa ematen duela pentsatzen dute adituek. Mesedegarritzat jotzen dute buruko minari aurre egiteko, bihotzerako, arterietarako eta gibelerako egokia izateaz gain. Diabetes-intzidentzia gutxitzen omen du, gainera. Ikerketa batzuek diote kafea edateak gaixotasun kronikoak jasateko arriskua gehitzen duela, baina beste azterketa batzuek ez dute erlaziorik aurkitu.
Bestela esateko, hamarkada luzetako ikerketen ondotik, zientzialariek ez dute oraindik frogatu inolako harremanik dagoenik kafeina kontsumo moderatuaren eta osasunerako arriskuen artean. Beraz, tea, kafea edo kafeina duten beste edari batzuk kontsumitzen jarrai dezakegu lasai asko, zentzu pixka batekin eta neurriz aritzen garen bitartean.
Gure artean arazo kardiobaskularrak eta pisu-gehitzeak ugaritzen hasi zirenean, dieta guztietan txerrikia izan zen erabat murriztu ziren jakietako bat, betiere koipe desegokiekin lotuz. Hala ere, azken ikerketek erakutsi dutenez, haragi horrek biztanle guztien eguneroko elikaduraren barruan egon beharko luke: txerrikia haragi mota osoenetakoa da, giharra batik bat –110 kilokaloria besterik ez ditu ematen 100 gramoko, beste batzuek baino askoz ere gutxiago–, eta koipe monoinsaturatu eta omega 3 gantz-azido ugari ematen ditu, arrainen antzera ia.
Betidanik izan da oinarrizko elikagaia gizaki guztien jan-neurrian, gosarian, meriendan eta baita ohera joan aurretik ere presente baitzegoen. Eta nutrizioaren zientzia “asmatu” aurretik osorik kontsumitzen zen, koipe osoarekin alegia. Koipe mota identifikatu zenean, ordea, oso kantitate txikian egon arren, kaltegarritzat jo eta debekatu egin zen arazo kardiobaskularrak zituzten helduentzat. Helduen kasuan debeku hori arrazoizkotzat jo badaiteke ere, ume txikiek esne osoa hartzea gomendatzen da.
Les víctimes creades pel PAI no són només docents funcionarizados gràcies al procés d'estabilització provocat per la Llei del PAI, sinó molt més. A alguns se'ls ha donat una certa visibilitat mediàtica a conseqüència del recurs interposat per Steilas, però la majoria... [+]
En les últimes setmanes estem llegint "proposades" per a la recuperació de la línia ferroviària Castejón-Soria i el manteniment de l'estació de tren de Tudela en la seva ubicació actual, o per a la construcció d'una nova estació d'alta velocitat fora del nucli urbà amb... [+]
Any de la Guerra, any de la mentida!
Així ho diu la frase i així ho corrobora la realitat.
Davant la situació de guerra en el món i a Europa, el seu constant repunt i les possibles conseqüències que això ha tingut i tindrà a Euskal Herria, el mes de desembre passat... [+]
La restauració de les característiques naturals de la platja de Laga es va iniciar fa tres dècades i continua sense interrupció en la restauració escalonada a contrarellotge.
Laga (Bizkaia) és un espai excepcional, molt significatiu des del punt de vista natural i social... [+]
Després de tants anys de lluita per això, 34 anys, precisament, estem molt contents per la decisió que es va prendre fa uns dies, el 28 de desembre, dia de l'Innocent, a Pamplona, en l'assemblea que va organitzar la Federació Internacional de Pilota Basca. Perquè bé, d'ara... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]