Eskozia. Independentziara bidaia XXI. mendeko Europan: Xavier Solano, Robin McAlpine, Txente Rekondo.
Independentistak, 2012
Datorren azaroaren 9an Eskoziak erreferenduma egingo du erabakitzeko independente izango den edo Erresuma Batuan jarraituko duen. Euskal Herritik oso gertutik jarraitzen ari gara Eskozian gertatzen ari den guztia, baina ez dakigu askorik Eskoziari buruz, bere historia, ekonomia, kultura eta gizarteaz. Liburua elebiduna da –eduki bera erdia euskaraz (123 orrialde) eta beste erdia gaztelaniaz (126 orrialde)– eta nazio hura bizitzen ari den prozesua hobeto ulertzen lagunduko dio hedabideen informaziotik harago joan nahi duenari.
1706an egin zuten bat estatu berean Eskoziak eta Ingalaterrak eta orain banatu egingo dira eskoziarrek hala erabakitzen badute. Xavier Solano Scottish National Partyko aholkulariak eskaintzen digu egungo Eskozia ulertzeko oinarrizko informazioa: historia apur bat, XXI. mendeko gizarte eskoziarraren ezaugarri nagusien azalpena eta erreferendumaren arteko bidearen nondik norakoak. Eskoziaren oinarrizko ikuspegi orokor bat hartzeko oso baliagarria.
Bigarren zatia Robin McAlpine, Isobel Lindsay-k eta Ben Wrayk idatzi dute eta prozesu honen iragana, oraina eta gero ulertzeko klabeetan sakontzen da. Eskoziako nazionalismoaren bilakaera, estatu britainiarren gainbehera, Eskoziako eskumenen berreskuratzea eta estatu britainiarra eta Eskoziaren arteko harreman ekonomikoen berri ematen da, petrolioak sortutako dirutzari arreta berezia jarriz.
Azkenik, Txente Rekondo nazioarteko analistak autodeterminazioa eta erabaki eskubidearen inguruko legedia nola dagoen jorratzeaz gain, Eskoziako independentzia prozesua Europan nola txertatzen den aztertzen du eta XX. mende amaieran eta XXI. mende hasieran Europan eman diren independentzia olatuen berri ematen du.
Igual que amb l'ajuda dels artistes hem viscut la florida d'Euskal Herria, també en aquesta ocasió, amb el seu impuls, continuem fent el camí junts, donant el suport necessari als presos polítics, exiliats i deportats bascos
El lector ja sap que l'Associació Harrera neix... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT QUAN:
2 de febrer.
ON: Gaztetxe de Zuia, en Murgia.
----------------------------------------------------
El 20 de setembre del passat any vam tenir coneixement per primera vegada del col·lectiu musical en el perfil de la xarxa social que acabaven de... [+]
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]