Erabakitzeko eskubidea ardatz dugu euskal politikan, nahi ez dutenen artean ere, kanpoko eta barruko ekimenek hor jarrita. Giza kateak asko lagundu du horretan. Argi ari da uzten erabakitzekoa kontzeptu aurre-politikoa dela, eta herritarren esku-hartzea politika-ondokoa.
Demokratizazioaz ari gara politikaz baino, soziologiaz abertzaletasunaz baino. Kontuan hartzekoa da hau politikaren ohiko moldeak han-hemenka pitzatzen ari direnean. Aurrekoa buruan, eskubidea gauzatzeak aldeko gehiengo soziala eskatzen du, euskal lurralde bakoitzean eta guztietan. Subjektuak gogoan, horren gauzatze mailakatuaz gogoeta eragiten du horrek, trantsizio kontzeptua bere potentzialtasun osoan hartuta. Errealitatetik abiatzen gara; eta instituzioetan, gurean gaur direnak direla, behar diren berrien esperoan izan gabe. Pragmatismo sanoa, eraldatzailea, helbide hartuta, inoiz ere ez helburu. Hori bai, bide-orri oso argia behar da, traza nagusietan behintzat.
Hitza eta Erabakia aldarrikatzen dugu. Zentralitatea oinarri den erabakitzeko eskubideak hartu badu ere, Hitzak kezkatzen nau. Erabakitzeko unea helduta, lehenengoa behintzat, eskubideek ez dutelako iraungitze-datarik, zer eskainiko, horixe kezka. Nork bere eskaintza, marko juridiko-politikoaz eta eredu sozio-ekonomikoaz, baina niri ardura didana ezkerreko subiranistena da. Voice-Exit ez da eskaintza, ez bada zehazten nora joateko irten. Mobilizazioan erakutsi indarraren parekoa behar dugu eskaintzan. Landua, erakargarria, sinesgarria, mailakatua... hitz handitan galtzen ez dena. Sozio-ekonomia funtsa duena. Atzekoz aurrera pentsatu, aurrekoz atzera eragiteko. Hor lan itzela dago egiteko, gizarteratzeko, burujabetzak dituen bi dimentsio espazialez: barnekoa, Euskal Herria; kanpokoa, Europa. Ezin da eskubidea ezagutua izan eta geroko utzi, kasuko, gaurko Europarekin izan nahi dugun harremana, hau eta burujabetzaren mugartea lotuta baitaude. Galdera askoren erantzunak zehazteko ordua dugu hau, burujabetza sinesgarri egite aldera. Badugu Kataluniatik zer ikasi: Trantsiziorako Batzordeak sortu dituzte, Estatua eraikitzeko oinarrizko egiturez, zaharren eta berrien aldi baterako uztarduraz, zehatz hausnartu eta gizarteratzeko, burujabetza ikusarazteko. Jauzi koalitatiboa, edukiz betea, hemen eman beharrekoa, ohiko politikatik haratago. Hezkuntza sistemari eskatzen zaizkion artean dago zientifikoa izatea, zehatza; bada hori, gure eskaintzan ere.
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Els últims dies han estat de gran importància per al moviment en defensa de l'habitatge i per a la lluita contra els especuladors a Barcelona. La matinada del 28 de gener, un Exèrcit de Policia va atacar sense previ avís a la Vella Massana (centre social ocupat) del barri de... [+]