Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Irria gehienetan desaktibatzailea iruditzen zait"

  • “... ustelak lurpera, bizitza da handiena, galtzea litzake galtzea dena...”

Denek marrazten dugu txikitan...

Eta zergatik ez handitzean? Zergatik galdu ohi da marrazteko grina eta artea bidean? Nik txiki-txikitatik erabili dut lapitza eskuan, oso umetatik heldu nion marrazki satirikoari. Bakoitza mundura zeregin konkretu batekin sortzen dela sinesten dutenetakoa naiz. Neurea oso goiz topatu nuelako, agian. Ez dut sekula deus erabaki, zirkunstantziek eraman naute batetik bestera. Oztopoak saihesten saiatu naiz, bazterra ez jotzen ahalegindu, nire burua ur-azalean mantentzeko borrokatu naiz, baina beti jarraitu diot bizitzaren korronteari. Zortekoa naiz, ez dut sekula mundura marrazteko sortu ote nintzen kolokan jartzeko besteko zailtasunik aurkitu. Ibai guztietan bezala, egon dira urak geldi-geldi zeuden sasoiak, emari bizi-biziko aroak, baina korronteak seinalatutako norabideari jarraitu diot beti.

Frankismopeko urak derrigorrez dira nahasiak artista satiriko batentzat?

Diktadurek beti dauzkate ezpatak zorroztuta, mingainak zein eskuak mozteko prest, baina ez nuen zailtasunik izan. Aise intuitu nuen etor zitekeena, eta eroso mugituko nintzen espazioen bila, politikarekin tematuta ez zeuden aldizkari kulturaletara jo nuen. Horixe agintzen zidan barrenak eta horren araberako sailak eskaintzen zizkidaten. Lengoaia mutu eta oso bisuala nerabilen, interpretatu beharreko kodez josia, zentsuratzen gaitza. Frankismoa pasata ohartu nintzen zinez zer zen diktadura. Ordura arte, horixe zen zegoena eta kito. Horregatik, ez naiz sekula preso sentitu, beti kausitu dut esan nahi nuena esateko modua.

Eta frankismo ostean? Zentsura aferak zeresana ematen ari dira.

Demokraziaren lehen aroa eferbeszentzia sasoi bat izan zen. Orain baino askoz irekiagoa zegoen dena, orain baino libreagoak ziren espirituak. Orain jendea sailkatuagoa dago, etiketatuagoa, bakoitzak zaindu behar du bere parrokia, baina orduan dike guztiak puskatu eta alde guztietara isurtzen zen ura. Hori hala, zaila da zentsura zein autozentsuraren lanak neurtzea. Nik beti jarri dizkiot mugak nire buruari eta muga horien baitan dantzatu dut eskumuturra. Beti ahalegindu naiz edukatua izaten, ez naiz probokazio bila ibili, egoeraren ulermenera bideratutako komunikazioa hobetsi dut. Esaterako, irria ez da ezinbestekoa niretzat. Are gehiago, gehien-gehienetan desaktibatzailea iruditzen zait. Hori bai, barretik edo negarretik, guztiak izan behar du analisirako gai. Hor ezin liteke zentsurarik egon.  

Marraztu ezazu zure burua.

Bizi dugunaren ikuskatzailea naiz, obserbazioaren transkribatzailea. Hori da marrazkilariaren sena. Gero bakoitzak dauzka bere begiak, munduari begiratzeko bere kokapena, bizkarrean daraman motxila... Erabateko neutraltasuna ezinezkoa dela jakinik lantzen da neutraltasuna. Ez naiz profeta, pentsamendu pertsonalez jositako begirale neutroa baizik. Gutxi gehiago, denok dakigu zer ari den gertatzen, gure sasoiko espiritua zein den. Gauza zenbait ezkutatu ala gure arreta desbideratzeko interesa egon arren, gehien-gehiena begi-bistan dago. Horregatik, begi-bistan dagoena ikustea da nire eguneroko borroka. Horretarako oso interesgarria da iraganetik edo etorkizunetik begiratzea orainaldiari. Beste territorio batean kokatu eta gauzak izango diren edo izan ziren bezala ikusteak pista asko ematen ditu bizi dugunari buruz. 

Zer harreman duzu aktualitatearekin?

Aktualitatea ez zait interesatzen. Egunkariak irakurtzen ditut, badakit zer ari den gertatzen, baina ez dut uste dekantatzen utzi gabe gauzen neurri eta garrantziaz jabetu litekeenik. Gertatzen ari dena itsu-itsuan jarraitzen duenak, nekearen nekez mingaina ahoan kabitzen ez zaiola amaitzen du, eta itota nola esan liteke taxuzko ezer? Horregatik, aktualitatea ez, orainaldia da interesatzen zaidana, eta ez orainalditzat aurkezten digutena, zinezko orainaldia baizik. Informatzeko modu onena isiltasuna dela ulertu behar dugu. Isiltasunik gabe ezin duzu ingurura soseguz begiratu, ezin diozu zure buruari kasu egin. Inguruko zaratak ez dizu gauzek zure baitan duten oihartzuna aditzen uzten. Zarata interesatua dela? Ados, baina nik ardura pertsonalean sinesten dut, eta bakoitzak jakin behar du zalaparta ateratzen duten tresnak nola erabili, noiz piztu eta noiz itzali. Aurkako interesak egoteak ez gaitu gure arduretatik salbuesten. Pertsonak gara, ez makinak. 

Pertsonak aurpegia izaten du, eta zure marrazkietako pertsonen aurpegiak ez dira inoiz garbi ageri. Zergatik?

Teknika bat da, hautu bat. Ez zait gauzak aurpegi batekin lotzea gustatzen. Egoeren ardurak pertsona jakinekin lotzen baditugu pertsona horiek desagertzean afera konpontzen dela sinestera iristen gara. Hori ez da hala. Pertsona horiek momentuko txotxongiloak dira, momentuko aktoreak. Niri gidoia eta gidoilariak interesatzen zaizkit, aktoreak bost axola! Aktore bat gaixotzean, aktorez aldatzen dute, baina gidoiak jarraitzen du. Horregatik uste dut identifikazioak nahasten gaituela. Gainera, denbora eta nire aroa zeharkatzeko anbizioa daukat. Ez nuke nahi orain egiten ari naizena bihar ez ulertzea pertsonaia bat nor den inork ez dakielako. Bihar nor oroituko da Rajoyz, Botinez, Zapateroz edo Juan Carlos erregeaz? Inor ez. Artearen edo plastikaren sena duzun unetik duzu denboran irauteko borondatea, eta egoerek aurpegiek baino askoz hobeto zeharkatzen dute denbora.


Zure artearen senak apenas eskatzen dizun kolorerik.

Espirituaren erabateko liberazio nahiak narama, eta koloreak beti gozatzen du edukia. Zuri-beltzaren edertasuna planteamendu bat da bere osotasunean. Uneak eskatzen badit edo plastikoki funtzionatzen badu, tarteka-marteka kolore tanta bat eransten diet marrazkiei, baina koloreztatzeagatik koloreztatzeari ez diot zentzurik ikusten. Austeritatea, hitzaren oinarrizko zentzuan, arlo guztietan da baliotsua. Ene iduriko horixe da eskas eta behar duguna. Austeritatea ez da pobrezia. Austeritatea kontsumo sistema honi kontra egitea da, hormaren aurka garamatzan kamioiari norabidea aldarazteko modua. 

Zer aldarazi nahi duzu zure zintetan animaliak eta landareak humanizatuz?

Izaki bizidunak, arimadunak, humanizatzea ez da bekatua. Bortxa jasanezina zaidanez, etengabe enpatizatzen dut animalia eta landareekin. Gaizki tratatu duten animalia bat jaten dugunero irensten dugu bortxa hori. Landareei produktu toxiko bat botatzen diegunero kaltetzen dugu gure burua. Animaliak zein landareak humanizatzea gure ingurua aintzat hartzeko aldarrikapena da. Gure inguruarekin bakean al gaude? Gure izateak ba al du zentzurik inguru horretatik kanpo? Metatzen ari garen inguruarekiko zorrak nork kitatuko ditu? Politika edo debate filosofiko handiustekoetara dedikatzen den inteligentziak horretaz ere arduratu behar luke. Hori da guztiaren oinarria.    

Zure bineten oinarrian testua eta marrazkia daude. Zein da bien arteko harremana?

Harremanak orekatua behar du. Ezin liteke testu bikaina marrazki eskasarekin ezkondu, ezta alderantziz ere. Biek eskatzen dute arreta, biek kalitatea. Horregatik bilatzen dut testuan marrazkian bilatzen dudan soiltasuna. Oso hausnartua dago dena, ezinbestekoa soilik agertu dadila, ezer ez soberan, deus ez faltan. Austeritatea marrazkian, austeritatea testuan, austeritatea bizitzan. Esaterako, kontzienteki baztertzen dut tratamendu digitala. Bilaketa zein artisau-lanketa hobesten ditut, igarri dadila eskua. Argazkiak errebelatzen diren gisan bihurtzen dut buruan dudan planteamendua marrazki. Paperean hartzen du zentzua eskuak. Papera eta eskua ukatzen dituena oso hotza da nire gusturako. 

Papera eta eskua, prentsaren geroaz ari zarela dirudi.

Papera desagerrarazi nahi duten susmoa dut. Papera dokumentua da, testigantza. Bestelakoak erraz aldatu litezke, azkar ezabatu, arrasto gutxi uzten dute... Baina munta handiko aferek papera eskatzen dute. Hori hala, hedabideak oso gaixo daude, jendartea oso gaixo dagoelako. Medioen sendabidea sendabide sozialetik etorriko da, eta sendabide pertsonalak soilik ekar dezake sendabide soziala. Beti uzten ditugu erruak eta ardurak besteentzat, beti seinalatzen dugu auzokoa. Arazoa zein den esan behar digute, konponbidea aurkeztu, norabidea markatu... Ez al luke bakoitzak bere munduaren jabe izan behar? Gure buruaren, munduaren, eta maitasun zein gorrotoen jabe izateak sendatuko gaitu. Hortik datoz soluzio guztiak. Prentsari dagokionez, segur aski dauzkagunak baino medio gutxiago beharko genituzke. Hobeto ikusiko genuke arazoen aurrean nola jokatu, non eta nola izan dezakegun eragina, zein den gure kokapen egokiena. Ezer izatekotan, bitartekariak dira medioak, eta bitartekari gehiegi izatea txarra da denetan. Gauzenganako eragin zuzena lortuko bagenu bitartekariak ez leudeke soberan, baina ez lukete inondik inora egun duten garrantzirik izango. Alabaina, horrek ez du esan nahi kazetaritzak ez duenik gerorik. Kazetaritza informazioa da eta informazioa beti izango da beharrezkoa. Zer balio du ordea informazio saturazioak, galbaherako gaitasunik gabe?

Zure lanak argitaratzen dituen El País egunkariak ez ditu garai onenak bizi. Nola eragiten dizu horrek?

Ez dut nire burua egunkarian kokatzen. Ez naiz lan egiten dudan medioan inplikatzen, egiten dakidan horretan onena ematetik harago. Ez noa erredakziora, ez dakit zer egosten den bertan, ez dakit nola funtzionatzen duen egunkari batek. Nik nire estudioan egiten dut lan, bertatik begiratzen diot munduari. Goizetan egunkariak irakurri eta interesatzen zaidanari buruzko notak hartzen ditut, begiz jotako argazki pare bat moztu, eta pintatzen edo bisitan etortzen zaizkidan lagunekin hizketan egoten naiz. Bazkalostean, bidea egin duten ideiak aztertu, indarra zerk duen erabaki, eta marrazten hasten naiz. Marrazketa saioa bukaturik, senak eta egoerak eskatzen didatenaren arabera deliberatzen dut biharamunean zer argitaratuko dudan. Izan liteke duela sei hilabete egindako bat edo arratsalde horretan bertan borobildutako azkena. Eguneroko errutina metodiko hori da nire oskola, onerako eta txarrerako.

Gauza bera marraztuko zenuke El Paísen, El Mundo-n, edo ABC-n?

Zuretzat gatazkatsua ez den medio batentzat lan egitea da logikoena. Etengabe haize-kontra marraztu behar baduzu, goiz ala berant, lehertu egiten zara. Hala, medioak zure askatasuna onartu eta errespetatu behar du, zure ustez egin behar duzuna egiteko modua eman behar dizu, ez dizu esan behar honi buruz bai eta honi buruz ez, ez dizu gairik jarri behar... Ez dut sekula halakorik onartu, ezta onartuko ere. Gai bat eman didaten aldiro berehala gogaitu naiz zer esango nukeen pentsatzen. Airean presente dagoen edozeri buruzkoa izanik ere, zure baitatik atera behar du marrazkiak. Ez dut kanpotik behartutako bulkadetan sinesten. 

Hil arte irauten al du artistaren bulkadak? Ez al da inoiz erretiratzen?

Ez erretiratzea da ohikoena, lanean hiltzea. Beti ikasten ari zarenez, beti daukazu zer marraztua, hortik lapitza eskuan hiltzeko desira. Agian egun batez medioak ez dira existituko, bota egingo naute, inork ez dit libururik argitaratu nahiko, baina inork ezingo dit galarazi niretzat pintatu eta marrazteko plazera. Horregatik ez nau arduratzen argitaratzeko espaziorik gabe gelditzeak. Bitartean, orain arte bezala, korronteak markatzen didan norabideari segituko diot, nire maila gorenari eusten ahaleginduko naiz, egunero zerbait ikasiz, lengoaiari ateak irekiz. Ezinbestekoa iruditzen zait lengoaia satirikoari bidea eman izana. Zaharkitua zegoen, lizundua, eta pixkanaka gaitasun espresibo osoa hartzen ari da. Adierazteko forma berriak aurkitzea da bidea. Horrela soilik egin liteke denok amestu eta sekula iristen ez den maisu-lana.
 

Nortasun agiria

Andrés Rábago. 1947an Madrilen sortutako marrazkilari satiriko autodidakta. 1968an argitaratzen hasi zenetik, ezizen zenbait eta medio andana pasa ondoren, 1990etik hona El País egunkarian argitaratzen ditu marrazkiak ‘El Roto’ ezizenarekin. Bere lanen bildumekin osatutako 20 liburu baino gehiago dauzka (azkenak, Oh la l'art eta A cada uno lo suyo), eta 2012an Espainiako ilustrazio sari nazionala jaso zuen.

AZKEN HITZA
Prentsako argazkiak

“Oso garrantzitsuak dira, informazio asko ematen dute. Batzuetan, testuak gauza bat dio eta argazkiak kontrakoa. Bestetan, osagarriak dira. Ezinbestekoa zait bien arteko jolas hori. Ez al dira argazkilariak irakurleon begiak? Zoritxarrez, prentsa idatziak, oro har, ez du argazkia behar bezala zaintzen, ez dio behar besteko garrantzirik ematen”.


ASTEKARIA
2014ko ekainaren 29a
Azoka
T'interessa pel canal: Prentsa
Israel adopta mesures per a ofegar el periòdic 'Haaretz', crític amb el Govern, amb l'objectiu d'acabar amb ell
El Govern israelià ha adoptat aquesta mesura en resposta a unes declaracions de l'editor del diari, Benjamín Netanyahu. "El règim de Netanyahu és cruel i està fent apartheid", va dir l'editor d'Amos Xoc en una conferència oferta a Londres fa un mes, a les 10.00.

Israel prohibeix l'A el Jazeera, el major mitjà de comunicació internacional a Gaza
L'Estat sionista ha establert la prohibició acusant a Hamas de ser un instrument. Al Jazeera nega les acusacions i denúncia el desig de silenciar les veus crítiques. Diverses associacions internacionals han criticat el “atac a la llibertat de premsa”. La prohibició és de... [+]

Iñaki Soto. El periodisme de redacció
"El futur del nostre Poble i del llenguatge aniran plegats"
Gara complirà aquest any 25 anys. No ha estat fàcil. Malgrat la mesura de la revolució tecnològica, les barreres arbitràries acordades pels jutges dels tribunals espanyols han condicionat el dia a dia. Un miracle, segons el director Iñaki Soto, mostrant realitats per a... [+]

El Govern d'Israel proposa castigar el periòdic Haaretz
Sholomo Karhi, ministre de Comunicació del Govern d'Israel, no li agrada el periòdic israelià Haaretz, que està treballant la guerra i li amenaça amb llevar totes les publicitat i subscripcions que estan sota el seu control. El sindicat israelià de Periodistes se... [+]

Mor Joseba Intxausti, historiador i promotor de la cultura basca
Mor Joseba Intxausti Rekondo (Segura, 1936 - Sant Sebastià, 2023), antic director de la revista Jakin, investigador de la història social del basc i promotor de la cultura basca. Va escriure nombrosos llibres i articles en la seva vida i va impulsar la creació de diverses... [+]

Sis anys de presó a la periodista guatemalenca Zamora, que destapa la corrupció
José Rubén Zamora és conegut per portar a la llum casos de corrupció. Segle Vint-i-un, fundador del Periodico i El nostre Diari. Va ser empresonat al juliol de l'any passat, cinc dies després que Alejandro Giammattei presentés un cas de corrupció relacionada amb el... [+]

2023-06-08 | Ilargi Manzanares
El primer ministre d'Austràlia demana l'alliberament de Julián Assange
“Prou”, ha dit el primer ministre australià, Anthony Albanese, en el noticiari de Democracy Now!, i ha demanat la suspensió del cas de Julián Assange. El fundador de Wikileaks porta quatre anys en la presó Belmarsh de Londres esperant l'extradició per a ser jutjat als... [+]

Egipte allibera a Hisham Abdel Aziz, periodista de l'A el Jazz després de quatre anys a la presó
Va ser detingut en 2019, acusant-lo de pertànyer a una banda terrorista. Dos periodistes de la mateixa cadena de televisió segueixen empresonats a Egipte.

Dia Internacional de la Llibertat de Premsa
Vuit periodistes ja han estat assassinats enguany pel seu treball
Segons l'Índex Mundial de Llibertat de Premsa de 2023, l'ambient periodístic és "dolent" en set de cada deu països del món, destacant les conseqüències dels falsos continguts en la llibertat de premsa. Vuit periodistes han estat assassinats a tot el món en 2023, són... [+]

Per a avançar cap enrere
Koldo Izagirre ha recollit en el llibre que acaba de publicar amb ARGIA les importants cròniques publicades en la premsa basca entre 1869 i 2000. És el títol d'un cavall en un camp de fuita. Des de cronistes poc coneguts fins a plomes conegudes, l'autor ha recuperat una... [+]

Texas Observer continuarà obert amb l'ajuda del Fediverso
Texas Observer és un mitjà de comunicació progressista sense ànim de lucre estatunidenc, creat en 1954. A la tardor de 2022, quan Elon Muskiz va adquirir Twitter, es van fer populars entre els aficionats a les xarxes socials lliures i descentralitzades per la creació d'un... [+]

Twitter a les preguntes de la premsa respon automàticament a l'emoja
Al novembre de 2022, quan Elon Muskiz va comprar Twitter, va publicar més de la meitat de la seva plantilla, incloent gairebé tot l'equip de comunicació. Des de llavors, les sol·licituds d'informació dels periodistes no han rebut resposta. Ara s'ha canviat la situació en un... [+]

Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan ‘Mozal Lege’ berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


2022-05-12 | ARGIA
Altres dues periodistes són assassinades a Mèxic
Els periodistes Yesenia Mollinedo i Johana García han estat assassinats aquest dilluns a Veracruz tirotejats en l'exterior d'una botiga en el seu cotxe. En els últims tres anys el Govern mexicà ha comptabilitzat 1.945 atacs contra els treballadors de la premsa.

2022-04-13 | ARGIA
Amnistia Internacional demana un judici just per a Pablo González
El periodista ha recordat que està a la presó des del 28 de febrer i ha demanat per a ell un procés amb totes les garanties judicials, entre elles la de ser l'advocat que ell triï i la possibilitat de comunicar-se amb la seva família.

Eguneraketa berriak daude