Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Zu zergatik zara heterosexuala?

  • Heteroarauaren inguruko Arrakala dokumentala argitara eman berri dute. Desirak, identitateak, familia ereduak, sexu-genero inposaketa... Horiek dira aletzen dituen gaietako batzuk. Norma heterozentrista zutabe duen sistema patriarkala ezbaian jarri, eta bestelako harreman ereduak eraikitzeko aukera dagoela ikusarazten du bideoak.

Zuriñe M. Baztan iruindarra eta Ainhoa Etxaide hondarribiarra.

Larrua zeinekin jotzen dugun politikoa da. Baita larrua jotzea zeri deritzogun ere. Identitateak ere politikoak dira, edota sexualitatearen dimentsioa non kokatzen dugun. Heteroarauak, bizitza publiko eta pribatuaren arautzaile bezala, pertsonak eta praktikak mugatzen ditu; ona eta txarra zer den zehazten du. Sexualitatea ere gatazka politikoa da, beraz. Horregatik, Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Topatu Gazte Proiektu Komunikatiboak Arrakala, zirrikitu bat haitzean dokumentala sortu dute elkarlanean. Hamabost elkarrizketen bitartez, bestelako aukera identitarioak, bizipenekoak eta sexualak hautatu dituzten pertsonen testigantzak jaso dituzte. Haitz zurrun batekin konparatzen dute egileek heteroaraua, horren karietara arrakalaren kontzeptua. Zirrikitu bat ireki nahi dutelako “haitzean”.

Ekainaren 13an estreinatuko dute dokumentala, Donostiako Doka Kafe antzokian, 19:30ean.

Dokumentaleko bi solaskide elkarrizketatu ditugu ondoren:

 

Ainhoa Etxaide

"Bestelako Euskal Herria eraikiko badugu, heteroarauaz ere hitz egin behar da"

Zu ama izan zara, baina zure bikotekidea erditu zen umeaz. Uste duzu sozialki berdin baloratua izaten dela jaioberria mundura ekartzen duen ama eta beste ama?

Ez, oraindik bada amatasun bat eta bakarra: erditzen den emakumea, haurdunaldi zoriontsua duena... Erabateko emakume egiten duen amatasuna. Gero, ematen du badaudela bigarren mailako amatasunak. Badago konstrukzio hori; nik bizi izan dut. Batetik, jendeak ez ulertzea uko egiten niola haurdunaldiari. “Nik ez dut eduki nahi”, esan eta bazirudien gaixo nengoela. Bestetik, bigarren ama izatea. Bigarren amaren rola diogunean, “bigarren” hori ez da ondoan dagoena, baizik eta azpitik dagoena. Indarrean amatasun eredu nagusi hori dago.

Nola hartu zuten sindikatuan ama izan behar zenuela?

Gizartearen argazkia da sindikatua: Sindikatuaren barruan askatasunez bizitzeko eredu baten aldeko borroka egon badago; baina, egia da, gizartean nagusi diren ikuspuntuak daudela. Esan nuenean, niri ez zitzaidanez tripa hazten, bazirudien ez zela heltzen haurdunaldiaren momentua. “Oraindik ez dator”, pentsatuko balute bezala. Eta nik ez nuen umerik barruan! Horrelako egoerek sortzen dituzten kontraesanek erakusten dute oraindik zenbat bide dugun egiteko.

Bideoan esaten duzu “erraza” izan dela lesbiana izatea eta sindikalgintzan aritzea, azken batean idazkari nagusia zarelako, baina zailagoa dela postu apalagoetan daudenentzat.

Nire esperientzia hor dago eta errealitate bat islatzen du, baina ez nintzateke ausartuko esatera hori denik errealitate bakarra sindikatuan. Nik arazorik izan ez dudalako ez dago jarrera homofoborik LAB sindikatuan? Ez dut sinesten. Horrek eramaten nau beste gogoeta batera: seguru errazagoa dela gauzak askatasunez bizitzea boterea duzunean, aukerak dituzunean, eta tresnak dituzunean, beste eremu batzuetan baino. Orokorrean bizitzan, baita sindikatuan ere. Idazkari nagusi ikusten naute, eta gero, lesbiana izatea ezaugarri bat da.

Adibidez, ziur nago emakume bat joaten denean lantoki batera gizonen artera eztabaidatzera, askotan ikusi dutela soilik emakume bat eta ez arduradun sindikal bat. Era berean, ziur lesbiana batek lantokian bere egoera ikusarazterakoan, topatuko dituela nik topatu ez ditudan zailtasunak.

Euskal Herriko herri mugimendua eta militantzia esparruak uste bezain aurrerakoiak dira?

Onartu behar dugu askatasunaren aldeko borroka bereziki gure herriarekin lotu izan dela, langileriarekin, klase borrokarekin... eta horiei gehitu zaizkie bizimodu askeen aldeko borrokak. Baina gehitu egin zaizkie. Oraindik asko daukagu egiteko. Nik ez dut uste Euskal Herrian besteak baino progreagoak garenik, ezta atzerakoiagoak ere. Hemen arazo hori badago –heteroarauarena–; auzi politikoa da, eta bestelako Euskal Herria eraikiko badugu, horretaz ere hitz egin eta erabakiak hartu behar dira.


Ohituta gaude homosexualitatearen inguruko diskurtso fatalistekin. Zuk, ordea, dokumentalean askatasunarekin eta gozamenarekin lotzen duzu lesbianismoa.

Bai, disidentziak, desobedientziak, egoerari buelta emateak... aske egiten zaitu. Disidentziak sortzen du ilusioa, ikuspegi positiboa, txisteak egin daitezke... Beste kontu bat da disidentziak batzuetan, askotan, gehienetan, zigorrak dakartzala, edo diskrimatu egiten zaituztela, edo alboratu eta eraso egiten dizute. Zigorrean ezer ona ateratzerik ez dago; zigorraren kontra borrokatu egin behar da. Dena den, berez, ezberdintasuna, ezarri nahi dizkiguten mugak gainditzea... positibizatu behar dugu. Askoz sufrimendu handiagoa eta tristeagoa da burumakur eta esaten dizuten bezala bizitzea. Disidentzia gozagarria da, eta ikustea nola apurtzen dizkiozun eskemak jendeari. Sistemak ezberdina den guztia zigortzen du, baina ezberdina izatea da onena.

 

Zuriñe M. Baztan

"Errealitatea binarioa ez balitz, ez nintzateke sailkatuko ez gizon ezta emakume gisa ere"

Gizon bezala sozializatu zintuzten, baina zu emakume sentitzen zinen.

9 urterekin, banekien zerbait ezberdina nuela gainontzeko haurrekin konparatuz. Nik momentu horretan nire burua arrebarekin identifikatzen nuen. Zoritxarrez, urte horietan ez nekien horri transexualitatea deitzen zitzaionik.
 

Nola erabaki zenuen zure burua emakume bezala identifikatzen hastea?

Hasiera batean, munduarentzat gizona nintzen, eta nik ez nuen nire gizon gorputza erakusteko beldurrik; nolanahi ere, ez zitzaidan deus arraroa nabaritzen! Nahiz eta emakume sentitu, kanpotik ez zen ikusten. Gainera, gizontasunean ezkutatu egin nintzen: futbolean aritzen, zakarra izanda, zarpaila... Baina aita hil eta gero, eta kartzelan egon ostean intsumisoa nintzelako, erabaki nuen niri zegokidan bizitza bizi behar nuela, ez jendarteak bilatu didana. Hala, emakumea izateko tratamendua hasi nuen. Ostean, ebakuntzak egin nituen.
 

Gizon izatetik emakume izatera pasa zinen. Aitzitik, sexu eta generoen binarismoa kritikatzen duzu.

Jendarte hau binarioa da: emakumeak eta gizonak daude. Soilik bi aukera baldin badaude, nire burua gizon gorputzean ikusi eta nire burua identifikatzen ez dudanez, ni emakumea naiz. Gainera, hautu politiko bezala ere hartu dut emakume identitatea. Emakumeen eskubideak eta aldarrikapenak defendatzeko balio duen heinean, politikoki oso interesgarria da. Errealitatea binarioa ez balitz, ni beste toki batean al nengoke? Ziur asko bai, ez nintzateke sailkatuko ez gizon ezta emakume gisa ere.


Finean, anitzak direlako identitateak.

Irudika dezagun horrela: soka baten mutur batean gizonak daude, eta bestean emakumeak. Ulertuko bagenu continuum bat dagoela, eta ez dugula zertan bazter bat edo bestea izan, izango bagina gai konplexuagoa dela ikusteko.... Ez da “XY zara”, beraz, zakildun gorputza; beraz, gizona; eta gizona zarenez, maskulinitatean hezi beharrekoa... Hori ez da horrela. Ukitzen ez diren bi linea paralelo bezala ulertzen dugu gizon edota emakumea izatea. Ba, ez, inondik inora. Batzuk erdian egongo ginateke, edo bazterrean, edo inguruan... eta sigi-saga ere egin dezakegu, gainera!

Horren harira, nik garai batean ebakuntza egin nuen. Baina oraingo ikuspegitik ez nago ziur egingo ote nukeen. Hau da, fikzio politikoa da orain galdetzea garai hartan ebakuntza egingo nukeen ala ez, baldin eta gaur egun dauden teoria politikoak orduan ezagutu izan banitu.

Garai hartan interbentzio kirurgikoa nahi izan nuen, eta kito. Presio sozialak zenbateraino baldintzatu zuen ebakuntza egiteko nire erabakia, eta zein puntutaraino ahalko nuke bizi, naizen emakumea izanda orduko gorputzarekin? Auskalo, oso zaila da esaten.
 

Ainhoa Etxaide

LAB sindikatuko idazkari nagusia da Ainhoa Etxaide (Hondarribia, 1972), pertsona aski ezaguna Euskal Herrian. Arrakala dokumentalean, baina, orain arte plazaratu gabeko hausnarketak eskaini ditu. Hiru gai nagusiren bueltan harilkatu ditu gogoetak: lesbianismoa, amatasuna eta sindikalgintza.

Zuriñe M. Baztan

Jaiotzerakoan medikuek erabaki zuten Zuriñe M. Baztan (Iruñea, 1964) mutila zela; txikitan, gizon bezala sozializatu zuten. Berak, ordea, emakumetzat izan du betidanik bere burua. Emakumetzat, baina gizartea binarioa delako eta bi aukera baino ez dituelako ulertzen. Izan ere, zirkuluaren koadratura egin nahi izatea da bi sexu-generoen bitartez mundua azal daitekeela pentsatzea.


T'interessa pel canal: LGBTI
La comunitat LGBTIQ+ plena els carrers de l'Argentina contra Milei
Manifestacions multitudinàries s'han celebrat aquest dissabte en diverses ciutats de l'Argentina. El president Javier Milei ha anomenat "pedòfils" a les persones LGBTIQ+ en el Fòrum Econòmic Mundial que se celebra a Davos.

Maritxu i Katalina: Perquè les històries dels dissidents sexe i gènere perdudes en els arxius formen part de la Història
A la fi del segle XV o principis del XVI va ser detinguda, empresonada, torturada, despullada de tot i exiliada Catalina de Belauntza, per negar-se “relacions carnals” amb Maredi d'Oiartzun. Coneixem aquest esdeveniment de 500 anys d'incògnit i perdut en els arxius gràcies a... [+]

Hamza Abuhamdia (activista palestina 'queer')
"El cos és el primer territori ocupat pel poder colonial"
El dissabte, Hamza Abuhamdia, queer palestí establert a París, es desplaçarà a Makea per a participar en la trobada a favor de Palestina. Impartirà un taller sobre pinkwashing dirigit per Israel –amb traducció simultània al basc– a les 15.30 de la tarda. El... [+]

Denuncien el "col·lapse" del centre d'infeccions de transmissió sexual de l'ambulatori de Bombers Etxaniz de Bilbao
Alfonso Setiey, president d'Anitzak, ha dit que hi ha falta de personal i informació, que la llista d'espera és "llarga" i que hi ha una "gran estigmatització".

2024-07-02 | ARGIA
El documental 'Lesvia', que parla del lesbianisme i la ultradreta, s'emporta el Gran Premi de Zinegoak
El documental, segons el jurat, és necessari per a "donar espai a la convivència" i, al mateix temps, per a no oblidar que durant anys el lesbianisme no ha tingut visibilitat. Disponible en Filmin.

Queertopías: refugis, maneres d'actuar en l'entorn
'Queertopia' és el títol del festival Zinegoak d'enguany. Les queertopías demostren que és possible crear espais de relació entre diferents realitats. Parlem amb Alaitz Arenzana, director del festival, i Julen Nafarrate, responsable de comunicació, sobre el desenvolupament... [+]

Sons corporals
"Als pobles les plomes tenen lloc o almenys el meu cos ha aconseguit cabre"
L'activista anticapacitista Itxi Guerra presumeix de ploma al ritme de Jot (Madrid, 1998). Es parla de la importància de penetrar per a valorar les violències que viuen els cossos discapacitats i enfrontar-se al sistema. Reivindica l'habitabilitat del cos: “Hem de ser un... [+]

Per què els futbolistes gais alemanys no s'han atrevit finalment a sortir de l'armari?
El 17 de maig diversos futbolistes que treballen en el futbol professional masculí alemany anaven a sortir de l'armari. Jugadors en secret i a esquena dels clubs, però les altes expectatives s'han quedat en res, ningú ha sortit de l'armari. Els models, pors i fantasmes del... [+]

Concentració en Baiona a favor dels drets de les Transs, coincidint amb la crida de 800 agents
El 5 de maig 800 agents convoquen a mobilitzar-se a través d'un article d'opinió publicat en el mitjà Politis. Entre ells es troben l'escriptora Annie Ernaux, l'associació Act Up contra la sida, el conegut grup feminista Planning Familial, la diputada Clémentine Autain,... [+]

Alejandra Burgos i Karla Guevara, activistes trans d'El Salvador:
"La comunitat LGTBI i les dones sempre hem estat en situació d'excepció"
El passat 24 de febrer es va organitzar a Bilbao un acte de veritat, Justícia i Reparació, organitzat per Mugarik Gabe, Bizitu Elkartea, Feministalde, Dones del Món, Zehar Refugiats i el Col·lectiu Feminista per al Desenvolupament. L'esdeveniment va estar centrat en tres... [+]

Com treballar els desitjos, la diversitat sexual o la identitat amb els alumnes de 12-18 anys?
Cossos, identitats, desitjos, justícia social, apoderament i memòria: han publicat unitats didàctiques en la volta d'aquests sis àmbits per a treballar amb els alumnes d'ESO i Batxillerat. LGBT+ és un “mitjà per a treure a la plaça realitats sexuals apagades en l'armari”... [+]

BOLLOTOPAJES
Cita per a col·locar el subjecte de bollera en el centre
Durant els dies 26, 27 i 28 d'abril ha passat la trobada dels bolleras d'Euskal Herria en Leitza. Es tracta de jornades obertes a brioixeria com el seu nom indica clarament, però en general tot sexe/gènere dissident és recomanat. Al costat d'un programa ric i variat, tindran una... [+]

LGTBI tem que les persones surtin de l'armari en el treball
Nou de cada deu persones del col·lectiu LGTBI manté en secret la seva orientació sexual enfront dels caps de treball, i tres de cada quatre no surt de l'armari amb els seus companys. La recerca de la Federació Espanyola LGTBI+ parla de causes, pors i perills.

Elena Guinea. Creant espais comuns
“Tenir un bar només per a treure vins pas”
En aquesta casa coneixen a Elena Guinea: Al desembre de 2021 va aparèixer en la portada de la revista, amb una sola mama i somrient, acompanyada de Sandra Barkaiztegi i Olatz Mercader. Altres assistents al podcast de l'associació Iñurri (Min), guardonat l'any passat amb el... [+]

L'atac homòfob de Bilbao arriba al Parlament
En Santomasas dos homòfobs van trencar el nas a un jove de 23 anys i, en aquest cas, Elkarrekin Podem IU pregunta al Govern Basc sobre les mesures per a fer front a la LGBTfobia. EHGAM de Bilbao també diu: "Demanem trencar amb els discursos que donen suport al cisheteronorma".

Eguneraketa berriak daude