Oinez ibiltzeak onurak dakarzkio beti gure gorputzari. Ariketak odol-fluxua estimulatzen du, eta horrek mesede egiten die bihotzari eta zangoei. Eta ibiltzea komenigarria bada, ez dago horretarako hondartza eta bertako harea baino leku egokiagorik, baldin eta eguzkiaren izpietatik behar bezala babestuta bagaude.
Kaloria gehiago erreko duzu, muskuluak indartu eta suspertzeaz gain. Hondarrean ibiltzeak asfalto gainean ibiltzeak baino esfortzu handiagoa eskatzen du. Itsasertzean modu erregularrean ibiliz gero, zure orkatila eta zangoek berebiziko hobekuntza nabarituko dute, eta gain-pisua gehiago kontrolatuko duzu. Kalorien halako bi gastatuko duzu, izan ere.
Zirkulazioa bizkortu eta barizeak prebenituko dituzu, itsasoko olatuek zangoen kontra egiten duten mugimenduen eraginez. Horrez gain, itsasoko uraren iodoak eta sodioak zahartze-prozesua moteltzen dute.
Osteoporosia izateko arriskua gutxitzen da. Oinez ibiltzeak hezurraren dentsitatea handitzen du, eta eragin hori biderkatu egiten da hondartzan, ibiltzeko esfortzua handiagoa delako batetik, eta bestetik eguzkia hartzeak, larruazala behar bezala babestuz gero, gorputzari laguntzen diolako D bitamina sintetizatzen. D bitamina ezinbestekoa da kaltzioa hezurretan finkatzeko.
Hondartzan paseatzeak adimenari ere egiten dio mesede. Erraz uler daitekeen bezala, ez dauka eragin “lasaitzaile” bera hiriaren erdian edo itsasertzean ibiltzeak. Eta, gainera, oinutsik ibiliz gero hondar aleek masaje moduko bat emango diete gure oinetako ehunka nerbio-bukaerei; sekulako plazera sortzen du horrek. Nerbio-bukaera horiek lotuak daude, adituek diotenez, hainbat bizi-funtziorekin, eta funtzio horiek ere hobera egiten dute masajeari esker.
Egunero hondartzan ibiltzeko asmotan bazaude, baina horretarako aski entrenamendurik ez baduzu, aurreneko egunetan itsasertzeko hondar bustiaren gainean ibiltzea komeni zaizu. Giharretako oinaze txikiagoa izango duzu biharamunean, eta baita orkatilak mintzeko arrisku baxuagoa ere. Egun batzuen ostean, hasi pixkanaka hondar lehorraren gaineko ibiltze saioak tartekatzen, kaloria gehiago erreko baituzu. Halaber, egin itzazu beste saio batzuk itsasoan gerriraino sartuta zaudela, izterrak eta ipurmasailak sendotu eta bizkortzeko.
Uda partean ohikoa izan liteke hondartzan paseatzen ari zaren bitartean beroak eragindako “istripuak” jasatea, bertan hezetasun handia pilatzen baita. Ustekabean ager daitezkeen istripu horiek saihesteko, onena aholku sinple batzuei jarraitzea da:
Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]
Potser no saps qui és Donald Berwick, o per què ho esmento en el títol d'aquest article. El mateix ocorre, evidentment, amb la majoria de les persones que participen en el Pacte Sanitari en curs. No saben què és el Triple Objectiu de Berwick, i menys encara l'Objectiu... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.