Euskal Herriko AHTren obrak beste behin zurrunbiloaren erdian daude. Beti krisian dagoen proiektu bat da hau, bai Euskal Herrian baita Espainiako eta Frantziako Estatuetan ere. Pasatzen den egun bakoitzeko erokeria milioidun bat iruditzen zaigu, usteldua dagoena, susmoak baitaude gain-kostu handiak izan direla. Azken egunetan Bartzelona eta Madril arteko AHTren obretan diru publikoa bidegabe erabili dela jakin dugu, sei milioi euro ere izan litezke. Ustelkeria kasu honetan ikertzen ari diren enpresetako bat Corsan-Corvian da, “Euskal Y”-aren lau zatitako obretan ere parte hartzen du enpresa honek. Gasteizko gobernuak, hala ere, eskuak garbitu ditu eta esan du hemen “prozedurak bete” direla. Jakina. Han bete ziren bezala. Baina orain ustelkeria milioidun hori azaldu da.
Jadanik 2.200 milioi euro xahutu dira euskal lurraldean. Oraindik beste 4.000 milioi euro ordaindu behar dira. Madrilekin konexioa ez dago bermatua. Frantziako Gobernuak 2032 arte atzeratu ditu euskal AHTrekin lotzeko obrak. Ustelkeria kasuak hasi dira azaleratzen.
Izebergaren muturra ote? Sortu diren lanpostuak oso prekarioak izan dira eta hainbat langile hil dira. Herritarrei ez diete galdetu, inondik inora, proiektu honi buruz. Azken batean, inora ez daraman bide itsu batean gaude. Arduradun politikoek egin dezaketen onena da obrak geratzea; zuzendari eta enpresen artean ustelkeriarik izan ote den ikertu, eta hala balitz, zigortzea; eta 4.000 milioi horiek erabiltzea euskal herritarren eskubide sozial eta laboralak errespetatzeko, langabeziak eta murrizketek pobrezia ekarri duten honetan. Eta hala, Lemoizen antzera, AHT monumentu itsusi bat izango litzateke xahuketaren eta gehiegikeria politikoen omenez.
En les últimes setmanes estem llegint "proposades" per a la recuperació de la línia ferroviària Castejón-Soria i el manteniment de l'estació de tren de Tudela en la seva ubicació actual, o per a la construcció d'una nova estació d'alta velocitat fora del nucli urbà amb... [+]
Portem unes setmanes amb la "serp d'estiu" sobre el TAV i amb la possibilitat d'enllaçar la "I basca" des de Pamplona, des d'Ezkio o Vitòria.
És decebedor veure que el nostre Poble continua depenent de decisions interessades i no argumentades pels llebrers i gossos de caça que... [+]
En la primavera de l'any passat, en Sakana, en Izan i Goierri, es va introduir una inundació als ajuntaments d'aquestes zones per a la realització de sondejos geològics per a les obres del TAV. En la barranca s'han realitzat sol·licituds de 15 sondejos als ajuntaments, des... [+]