Harkaitz Canok Donostian trena hartu du eta Gasteizera joan da. Artium museoan Antoni Muntadas artistaren On Translation instalazioa bisitatu du. Hitzaldia eman du ondoren. Artea jomugatzat harturik, artearen –literatura, musika, bertsolaritza, margolaritza, antzerkia edota zinema– artifizioa desmuntatu du. Eta behin desmuntatzen hasita, artistaren egoa laudatzen duten txaloak ere desmuntatu ditu. Artistak laudorioa jasotzeko nola laidoa jasateko prest egon ezean, akufeno gaitza nozitzeraino heldu baitaiteke. Canok –berari dagokion esparru hizpide, literatura hots– kritikariaren –edo iruzkingilearen– lana ere badu hizpide, zeharka bada ere. Geure koldarkeriaren edota ausarkeriaren arabera idazlea gaizki tratatua izan baitaiteke.Hasier Rekondo iruzkingileak –kritikaria ote?– ‘Cano’nizazioari entzungor erreseinan dioenez –erreseinaren nire inpresioa duzu, prefosta– idazle artista honek bere burua desmuntatzeko berebiziko abilezia dauka, eta idazle kanonizatua izateari ederto itzuri eginez, kanon guztien gainetik eta txalo guztien azpitik airoso jaitsi da eszenatokitik –atera da hitzalditik, hots–.
Finean eta funtsean, obra txiki erraldoi hau izarigabea da –artistaren nolakoaren arabera halakoxea bihur daiteke ere literatura nola edozein arte espresioa–. Tira, ohituta gauzka Harkaitzek. Saioa Txalorik ez, arren edo Canorik bai, ausaz titulatu genezake. Edo izenda nezake neronek. Saramagoren Ensaio sobre a cegueira buruan, bestera izendatzea ere bururatu zait: Gorreriari buruzko saioa. Izan ere, artista gor batekin –Ludwig van Beethovenekin hots– aski eta sobera. Zer diozu zuk irakurle?
Festa i rebel·lia. Història Oral del Rock Radical Basc
Javier 'Jerry' Corral
Libros, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ va ser alumne de la primera promoció de Periodisme de la UPV/EHU, al costat de molts altres rostres... [+]
Després de deixar enrere el mes d'abril dels llibres, les biblioteques i els seus beneficis, des de Kabiak Sahrauí volem recordar el costat fosc de la seva història, que cobra major importància en la defensa de la identitat i la supervivència dels pobles. Estem parlant de la... [+]