Baratzezaintza puri-purian da. Baten batek esana du: zoriontsu bizi nahi baduzu, baratze bati ekin eta heldu. Zoriontsuago bai, baina nekatuago ere badabiltza nire inguruko baratzezain berriak. Ni, jakina, gustura nabil, bizigarri ederra da noranahi zabaltzen ari den giro hau. Lurra lantzea lanbide duenaren duintasunari bultzada bat emateko ere ez da txarra baratzera itzultze hau...
Heldu, bada, aitzurrari. Baratzean nondik nora abiatu behar duen galdezka datorkidanari hitz bat gordetzeko esaten diot: gozatu. Ondo pasatzea bezalakorik ez da, langintza gogaikarrienean ere... Zenbait urrats ere komenigarriak dira: begiak eta belarriak ireki. Begiratu inguruan lehendik dauden baratzeei. Zer landatzen dute, noiz, nola... Eta baratzezainekin hitz egin. Izuak etxean utzi eta galdetu. Ari denari baino errazago esaten zaizkio kontuak eta trikimailuak ezjakinari. Han eta hemen, zer ikusi eta zer entzun, adi ibili. Jakin-mina piztu eta landareei begiratzen ikasi, desberdinak ezagutu, elkarri nola eragiten dioten... Nolako baratzea nahiko zenukeen irudikatu, mapatxo bat egin. Laguntza eskatzeko lotsetan ez ibili, beldurrak uxatu eta gizalegeari heldu: lan handi eta nekosoetarako laguntza eskatu: simaurtzeko, lurra iraultzeko... Baratzea zaindu, baina ito gabe! Presarik ez izan, denbora hartu eta eman: landare bakoitzak bere bizitza du, geuk bezalaxe. Idatzi: egiten dena, gertatzen dena, sumatzen dena, den-dena bildu eta jaso. Baratze bakoitza mundu bereizi bat da. Zurearen lurra, kokapena, norabidea eta ingurumena dituen beste inongo baratzerik ez da. Eta uztak ospatu. Lagundu dizutenekin ongi pasa; eta jateko orduan saio berriak egin, ausardia pittin bat!
Makina bat aldrebeskeria ere ikusten da. Baratzezaintzak, publikoa izanik, badu lehia kiratsa. Uztak zeinek azkarrago ekarri, zeinek handiago... Jendeak ikaragarrizko lanak hartzen ditu garaiz kanpoko lanetan. Gehienetan alferrik. Urtez urteko eskarmentuarekin egutegi pertsonalizatua osatzea da onena.
Landare guztiak bertakotu eta egokitu egin behar dira; zaindu itzazu. Ikasi zein landare beste zeinen aldamenean jarri edo ez: horietan ere lagunak eta etsaiak dira. Batzuen ondoren beste batzuk hobeto etortzen dira. Plangintza eskasa maiz antzematen da. Handinahia ez izan, tamaina hartu.
Eta, usaintsuak eta lore emaileak diren landare eta zuhaixkak jarri inguruan; lagun onak izango dituzu.
Anit vaig sortir tranquil i a caçar caragols. Després del bell dia, el cel s'havia buidat completament i tot apuntava al fet que la rosada era bella. Amb l'esperança d'aquesta humitat, vaig sospitar que el nostre parell, caragol i serè, sortiria a passejar.
Ho vaig agafar, ho... [+]
Existeixen altres vies que van més enllà de l'agricultura ecològica. L'ecològic, en els nostres dies d'avui, només significa que compleixen amb una normativa. És un gran avanç respecte a l'agricultura tradicional industrial o capitalista, però no és un destí per a alguns... [+]
Cada vegada es veuen més moderns materials en les hortes. Aquest horticultor els ha canviat a l'hivern per a menjar cols a la primavera. Les plantes grassonetes són bladeres per a caragols i bavoses, un aliment tendre. Però tubs de plàstic ondulat, ampolles d'aigua de cinc... [+]
Quantes hores han passat els nostres pagesos en la misèria del que ve del cel? I els que hauran de passar. Mai perdrà aquesta por al que pugui succeir amb el temps, s'amagarà, s'allunyarà, es ventarà, però no podrà apartar-se per sempre.
Hem preparat una bonica gira per... [+]
M'he fixat en un racó de l'horta de Jacob. Joxean Artze ens fa el bufó per la contraportada i Nemesio Etxaniz pel seu plec. Koldo Izagirre, Lauaxeta, Montoia, Juan Kruz Beloki, Borges o Xabier Lete són uns altres dels grans que es poden trobar en el fons de l'horta... [+]
Les i els transeünts que ens hem llançat a un nou món, hem hagut de fer front a diverses dificultats que ens han fet gaudir. Mancant una àvia que parla a les plantes, mancant la imatge d'un avi que s'està xopant en el moment adequat… Hem sentit la necessitat d'una... [+]
Baratzean lagun kuadrilla ikaragarria dugu. Zorri eta kotxinila janez egiten duen garbiketa asarrea dela eta, amona mantangorria hizpide izan dugu azkenaldi honetan. Ez da bakarra, ordea, ezta bakana ere. Antzeko lana egiten duen lagun mordoa dugu.
Ipurtargiaren kumearen... [+]
Baratzea eskola paregabea da. Bertan gauza mordoa ikas daiteke. Baratzerik gabeko eskolarik ez litzateke ametitu behar. Ariketa, elikadura, biodibertsitatea, paisaia kulturala, genetika, garaian garaikoa, belaunaldien arteko trukea, lurraren eta gure osasunaren arteko loturak,... [+]
Enguany m'ha tocat fer una nova parada en la ruta dels dòlars de tardor. Vaig trobar l'almàssera per casualitat. Almàssera de txakoli. M'han convidat a Lekeitio, a una horta. Encara que sembli mentida, m'han lligat des de la terra a Lekeitio, no des de la mar.
Antigament el... [+]
Perquè les mongetes i les mongetes creixin i s'allarguin amb les lianes a la dreta, se'ls col·loca una marró en la nostra, en aquest costat de Beterri. El pal, la vara, la forqueta, l'arba... Té molts noms. He trobat un “pordón” que no puc trobar la paraula “marró” en... [+]
Fruitua landarearen gailurra da. Sustraia, zuztarra eta hostoa bizitzeko nahitaez behar dituenak. Behar baino gehiago elikagai sortzen duenean erreserbak gizentzen ditu. Eta behin heldutasunera iritsita eskuera nahikoa elikagai badu ugaltzera joko du. Ugaltzeko landare gehienek... [+]