Mediterraneo itsasoa, 1831ko uztaila. Siziliako hegoaldeko kostaldetik hogei bat miliara dagoen Enpedokles urpeko sumendiak eztanda egin zuen. Erupzioaren ondorioz 1,6 kilometro koadroko uhartetxoa sortu zen, barruan bi aintzira zituena. Ez zen sumendiak irla bat sortzen zuen lehen aldia; Enpedoklesen erupzioen aipamenik zaharrena Lehen Gerra Punikoaren garaikoa da, K.a. III. mendekoa. Baina fenomenoak ez zuen ordura arte 1831ko uda hartan piztutako interesik sortu.
Irlatxo berria uztailaren 12an ikusi zuten lehenengoz. Abuztuaren 2an, labari hozteko denborarik ia eman gabe, Humphrey Fleming Senhouse kapitain ingelesa Maltatik abiatu zen, lur zati berria konkistatzeko. Graham Island izena jarri zion irlari eta britainiar bandera ipini zuen sumendiak botatako material gogortuan. Abuztuaren 17an Bi Sizilietako errege Fernando II.aren ontzi bat iritsi zen uharte koxkorrera. Senhousek jarritako bandera kendu eta Bi Sizilietako erresumako armarri korapilatsua utzi zuten haren ordez. Izena ere aldatu zioten; Ferdinandea ipini zioten monarkaren omenez.
Hurbiltasun geografikoa kontuan hartuta behintzat, logikoa zirudien uhartea siziliarren eskutan uzteak, baina denek ez zuten berdin pentsatzen. Irailaren 29an frantziar espedizio zientifiko batek bere bandera ipini zuen eta hirugarren izena eman zion lur zatiari : Île Julia.
Europako potentziek lurralde zati txikienak ere metatzeko obsesioa muturrera eraman zuten, eta ia-ia nazioarteko gatazka piztu zuten irlatxoaren subiranotasuna medio. Baina azken hitza –edo, hobeto esanda, azkenaurrekoa– naturak izan zuen. Laba solidotuak erraz higatzen ziren arroka porotsuak eratu zituen eta olatuen eraginez uhartea desegiten joan zen. Abenduaren 17rako irlaren arrastorik ez zen geratzen ur mailaren gainetik. Bost hilabetean hiru izen eta hiru jabe izan zituen lur zatitxoa urpean geratu zen.
Orduz geroztik Enpedoklesen beste erupziorik izan ez den arren, oraingoz behintzat AEBetako armadak izan du azken hitza aferan, ohitura duen legez. 1986an AEBetako aireko indarrek Libia bonbardatu zuten El Dorado Canyon operazioan. Libiarako bidean, bonba hegazkinek itzal susmagarria detektatu zuten itsasoan, eta etsaien itsaspekoa zelakoan, bonbardatu egin zuten. Airetik ikusten zena Graham, Ferdinandea eta Julia izandakoaren arrastoa besterik ez zen.
En la cova de Maszycka, a Polònia, es van descobrir restes de fa 18.000 anys a la fi del segle XIX. Però recentment han estudiat els ossos humans utilitzant les noves tecnologies i han trobat clars indicis de canibalisme.
No és la primera vegada que un estudi arriba a... [+]
Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]
Un grup d'investigadors polonesos ha analitzat la Casa dels Ocells del jaciment sevillà d'Itàlica i el mosaic del sòl de l'edifici ha conclòs que és la col·lecció d'ocells més petita de l'època romana.
A la casa dels ocells hi ha 33 ocells representats amb gran detall en... [+]
la Judea, segle II d. C. En un ambient confús de la província romana, es va celebrar un judici contra Gadalias i Saulos, acusats de frau i elusió fiscal. La notícia del judici va ser recollida en un papir de 133 línies en llengua grega (a la foto). Creient que es tractava... [+]
Naixement 7 de febrer de 1965. La força aèria estatunidenca va usar per primera vegada el napalma contra la població civil. No era la primera vegada que s'utilitzava gasolina gelatinosa. Van començar a llançar-se amb bombes en la Segona Guerra Mundial i, a Vietnam, la van... [+]
Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]