Aurtengo Kilometroak Orion izango dela eta, herriko ikonorik handienetakoari heldu diote antolatzaileek, ikastolen festa hauspotzen hasteko. Apal mintzatu zaigu Benito Lertxundi, apirilaren 12ko emanaldiak zer berezitasun izango duen galdegin diogunean: “Ezer handirik ez, nire herrian izango dela, eta nire herriko jendearekin”.
Azken diskoak osatuko du nagusiki emanaldiko errepertorioa, eta lehengo abestiak ere tartekatuko dira, ezagunagoak, erroak utzi dituztenak. Gauzatxo bat, hala ere, estreinatuko omen du Orion, “beste kontzertuetan entzun ez dena, eranskintxo bat, baina ez herriari edo testuinguruari lotua”.
Aldiz, bestelako grina erakutsi digu kantariak, Kilometroak hizpide hartuta: “Ekitaldiek betidanik izan dute garrantzia. Ikastolak, hain zuzen, herri honen lorpenik iraultzaileena dira. Horren lekuko izan gara azken mende erdi honetan. Ez dakit gaur zenbateraino baloratzen den, baina gure erronka guztien ispilu dira. Sinbolismoagatik bakarrik, ezer ez ginateke izango, hori galtzen utziko bagenu”.
Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.
1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]
Asteartetik asteazkenerako gauean familiaren etxearen aurka bi bengala bota dituztela jakinarazi du Fagor kooperatibako jasangarritasun arduradunak.
2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. NATOko idazkari nagusiak "eskerrak" eman dizkio Sánchezi gastu militarra 10.000 milioi eurotan areagotzeagatik.